Argazkigintza
2023/07/26 - 18:01
Argazki tourrak modan daude Europako hiriburuetan; Instagram momentua bilatzen dute turistek
Europako hiriburuetan, argazki tourrak modan jarri dira.Turistek argazkilari profesionalak kontratatzen dituzte euren bidaietako argazki bildumak egiteko. Gehienak gazteak dira, eta Instagramen eskegitzeko argazkiak eskatzen dituzte. Negozio milioiduna bihurtzen ari da.
2023/06/03 - 17:51
SIM txartelak erabiltzen ditu euskarri gisa Liz Hingley argazkilariak bere lanean
The SIM Project izena duen proposamena da GetxoPhotok bere lehen asteburuan aurkeztuko duen bilduma hau. Liz Hingley Erresuma Batuko artistak formatu txikian, SIM txartel baten tamainan eta lepoko gisa aurkezten ditu 30 argazkiak. Migratzaileen istorioak biltzen ditu horietan.
2023/05/26 - 11:26
Arabako espetxetik, Getxophotora
Getxoko irudi jaialdiak Arabako kartzelaren barruan argazkigintzan trebatzen diharduten hamalau presoetako lauren argazkiak aukeratu ditu, ekainaren 1etik 25era beste batzuekin batera Algortako saltokietan erakusteko.
2023/05/03 - 18:57
Getxophotok "etenaren ahalmen politikoari" buruzko hausnarketa plazaratuko du, 22 artistaren lanaren bidez
Ekainaren 1etik 25era egingo dute argazkilaritza jaialdia, Bizkaiko kostaldeko herrian.
2023/04/20 - 13:44
World Press Photok gerrari, klima krisiari eta sufritzen ari direnen abandonuari begiratu die
Argazkilaritza sari ospetsuek lau saridun nagusiak iragarri dituzte. Urteko argazki onena Evgny Maloletka argazkilariak Ukrainan, Mariupoleko setioan, hartutako bat da.
2023/04/16 - 19:27
Pilotalekuen historia biltzen duen erakusketa ikusgai, Donostian
16. mendean pilota jokoak hasi eta lehen 'frontoiak' atontzen hasi zirenetik hona, pilotan aritzeko espazioen bilakaera bildu dute "Pilotalekuak. Hutsunea eraikiz" erakusketan.
2023/01/13 - 22:04
Irene Larrañaga argazkilari eta kazetari azpeitiarrak 'Insuladas' erakusketa zabaldu du Donostiako Aquariumean
Bidaia bat proposatzen du itsasoz Formenterako irlara. Uharteko bakardadean bizitzea bilatu eta aukeratu duten emakumeak dira protagonistak.
2023/01/03 - 22:05
Igor Altuna arrasatearraren argazkia 25 onenen artean dago, eta finalera sailkatu da
Munduko 40.000 argazkiren artean hautatu dute. www.nhm.ac.uk webgunean eman daiteke botoa.
2022/12/25 - 15:50
Argazkilaritza analogikoa, modan
Aro digitalean bete-betean sartuta gauden arren, azken urteotan gorakada handia izan du argazkilaritza analogikoak. Aldea handia da.
2022/11/11 - 14:02
Garry Winogranden argazkiak San Telmo museoan, "Women are Beautiful" erakusketan
Argazkilari estatubatuarrak egin eta Lola Garridok bildumatutako 85 irudi paratuko dituzte Donostiako museoan.
2022/10/14 - 16:54
World Press Photo erakusketa, 20. urtez Gasteizen
World Press Photo lehiaketaren aurtengo saridunak ikusgai daude Gasteizen, Montehermoso kulturunean, gaur bertan zabaldu den erakusketan. Aurten gainera 20 urte betetzen dira World Press Photo erakusketa Gasteizera udazkenero datorrela, eta antolatzaileek modu berezian ospatu nahi izan dute.
2022/08/27 - 16:03
"Azken argazkia" kanpaina britainiarrak erakusten du suizidioa ez dela jendeak irudikatzen duen modukoa
Ekimenaren helburua da suizidioaren inguruko estigmez kontzientziatzea, hori ekiditen saiatzeko. Horretarako, aurretiazko seinaleak ikusezinak izan arren, kanpainak suizidioak geldiarazten lagundu nahi du, gaiari buruz gehiago hitz eginez, horrek jendeak laguntza eska dezan lagun dezakeelako.
2022/07/11 - 13:32
Chema Madozen 32 argazki, Gasteizen
"Gauzen natura" erakusketa Amarika aretoan egongo da ikusgai irailaren 25era arte.
2022/06/10 - 16:49
Tom Kublin argazkilariak Balenciagarentzat egindako lanen erakusketa ikusgai izango udan
Argazkilari hungariarrak jostunarentzat hamarkadetan egindako lanak jasotzen ditu: bere jantzi-bildumak dokumentatzen dituzten argazki eta filmak, Balentziaga bera lanean erakusten duten irudiak, baita orain arte inoiz ikusi gabeko iragarki bat ere.
2022/06/04 - 16:54
Getxophotok biltzen dituen 22 artistaren lanak, ekainaren 26ra arte ikusgai
Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak aurreneko asteburua du. Orain arte irailean antolatzen zuten, baina 16. edizioa ekainera aurreratzea erabaki dute. Ostegunetik eta hilaren 26ra arte, 22 artistaren lanak izango dira ikusgai Getxoko kaleetan, merkatuan edo kasinoan.
2022/04/26 - 17:11
Ekainean izango da aurten Getxo Photo
Irailean barik, ekainean egingo dute Bizkaiko udalerriko jaialdia. "Imajinatu" da aurtengo leloa, eta irudimenak gure bizitzari ematen dion zentzua aztertu nahi dute.
2022/04/24 - 00:35
Argazki onenaren bila aritu dira Bilboko kanposantuan
Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, hamaika lagun batu dira gaur, Derion, hilobien artean argazkirik onena nork aterako duen jakiteko. Izan ere, argazki lehiaketa antolatu dute Bilboko udal-ilerrian.
2022/04/19 - 18:24
Gervasio Sanchezen bizi osoko lekukotzaren erakusketa, San Telmo museoan
Ggatazketan ere bizitzak aurre egiten duela erakutsi nahi duten argazkiak dira Sanchezek ekarritakoak, hortik dator erakusketaren izena: Bizitza.
2022/04/18 - 23:59
Zarauzko Photomuseumak Ramon Serrasi eskainiko dio aurtengo 'Argazki Bilera'
Iaz hil zen Ramon Serras argazkilariari eskainiko dio aurten Zarauzko Photomuseumak urtero antolatzen duen 'Argazki Bilera' argazki-ibilbidea. Photomuseum beraren sortzaileetako bat izan zen Serras, eta bere lanaren zati esanguratsua ikusgai jarri dute herriko hiru espaziotan.
2022/04/07 - 15:11
World Press Photo 2022ko argazki irabazleak
World Press Photo Lehiaketak aurreko urteko argazki-kazetaritza eta argazkigintza dokumental onena saritzen du. Aurten, 130 herrialdetako 4.066 argazkilariren 64.823 lan bildu ditu.