Arnaldo Otegi
2020/05/30 - 16:21
"Lehengo ziurtasunak eta batzuek kudeaketarako duten ahalmena agerian geratu dira"
Otegi EH Bilduren Batzar Nagusian izan da; bertan, uztailaren 12rako hauteskundeetarako hautagaiak berretsi dituzte, % 91,9ko babesarekin.
2020/05/28 - 13:25
"Zekena da jendeari pintaketen atzean EH Bildu dagoela sinestarazten saiatzea"
"COVID-19aren edo Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren kudeaketak argi utzi du EAJk 'jauntxoaren estiloa' erabiltzen duela", gaineratu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2020/05/21 - 17:07
Otegi: "Ohar argigarriek ez dituzte akordioak aldatzen"
"Ohar argigarriak, edo akordioaren orri-oinean daude, edo norbaitek egin beharreko interpretazioak dira", adierazi du Otegik, PSOEren zuzenketa aipatuz.
2020/05/19 - 12:10
"Ulertzen dugu pandemia baten erdian hauteskundeak planteatzea arduragaberia dela"
Arnaldo Otegik "Egun On Euskadi" saioan adierazi duenez, "hauteskundeak lehenbailehen egin nahi zituzten, azaldu beharko dute zergaitik".
2020/05/14 - 16:44
Hauteskundeak uztailean izango direla ziurtzat hartu dute euskal alderdiek
Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek egindako txostenak hauteskundeetarako lehen data bat, eta bigarren aukera bat ezartzea planteatu dute, lehenengoa gauzatzeko aukera ez egotekotan.
2020/05/09 - 18:09
"Bide onetik bagindoazen", murgikortasuna zergatik murriztu den galdetu du Otegik
EH Bilduko koordinatzaileak argi utzi du ez dela "kritika bat", Eusko Jaurlaritzarentzako "gardentasun eskaera bat baizik". "Zuhurtziagatik bada, egokia da" gaineratu du.
2020/05/01 - 16:22
"Hauteskundeak uztailerako deitzea eta berriro atzeratzea hondamendia litzateke"
EH Bilduko koordinatzailearentzat iraila "hilabete egokia" litzateke Euskal Autonomi Erkidegoan hauteskundeak egiteko.
2020/04/28 - 22:31
Espainiako Gobernuak alarma berriro luzatzea eskatuko du maiatzaren 10aren ostean
Luzapen berri hori konfinameduaren malgutzerako trantsizioari "behin betiko ekiteko" dela azaldu du Sanchezek.
2020/04/27 - 16:47
Otegik uste du ez direla hauteskundeak egiteko osasun baldintzak betetzen
Horixe da EH Bilduk osteguneko alderdien mahaira eramango duen ideia, zeren "orain testez hitz egiteko garaia da, osasun arazoari aurre egitekoa", eta ez hauteskundeena, bere esanetan.
2020/04/16 - 15:00
Otegik Sanchezi: "Zer egin nahi duen argitu behar du akordioak egin aurretik"
Jarduera ekonomikoari dagokionez, beharrezko neurriak hartu behar direla esan du, "konfinamendua berriro ezarriko balitz ondorioak okerragoak izango liratekeelako".
2020/04/16 - 13:12
Otegi: ''Moncloako Itunak ez zion herri honi onurarik ekarri''
Arnaldo Otegik adierazi duenez, "Moncloako Itunak ez zion herri honi onurarik ekarri ez termino ekonomikoetan ez eta politikoetan ere". Hala ere, hitz egiteko prest agertu da Otegi.
2020/04/13 - 18:45
Otegik "ausarkeria eta arduragabekeriatzat" jo du jarduerari berriz ekitea
EH Bilduko buruak lehendakariari galdetu dio “langile horiei eta beren familiei euren osasuna bermatuta dagoela esan diezaiekeen, begietara begira”.
2020/04/05 - 17:52
Otegi: "Neurriak berandu hartu zituzten batzuek presa dute ateratzeko orain"
EH Bilduko koordinatzailearen iritziz, osasun krisi honek argi utzi du "estatuak beharrezkoak direla jendea babesteko" eta "murrizketak utzi, eta sektore publiko indartsu bat bultzatu behar dela"
2020/03/29 - 22:27
Patronalak eta jeltzaleek gaitzetsi egin dute mugikortasuna gehiago murrizteko erabakia
Sindikatu abertzale eta EH Bildurentzat neurria berandu dator baina beharrezkoa dela diote. Patronalak eta jeltzaleek aldiz, gogor gaitzetsi dute, euren ustetan krisia sakonagoa egingo duelako.
2020/03/22 - 21:07
Otegi: "Ezinbestekoa ez den jarduera oro eten eta jendea etxean geratu behar da"
"Nork uler dezake, asteburu osoa etxean pasa eta gero, bihar milaka langile lanera joan behar izatea? Ezinbestekoa da konfinamendu osoa" adierazi du EH Bilduko idazkari nagusiak.
2020/03/12 - 12:02
Hauteskundeak bertan behera uzteko eskatu du Otegik, koronabirusen krisia dela eta
"Larrialdi nazionaleko krisi" baten aurrean gaudela adierazi du Otegik, eta egoera horretan "salbuespen neurriak" hartu beharko liratekeela.
2020/03/10 - 20:09
EH Bilduk "mahai zabala" eskatu die Urkulluri eta Chiviteri koronabirusaren aurrean
Otegik galdetu du ea "zentzuzkoa" den hauteskunde kanpaina edo hauteskundeak egitea adituek uste badute gaixotasunak apirilaren 3an joko duela goia.
2020/03/02 - 11:37
Ezkerreko indarren batasunaren eztabaidarekin pozik agertu da Otegi
Miren Gorrotxategik ezkerreko indarrak batzen saiatuko dela adierazi ostean, eztabaida honekin pozik agertu da Arnaldo Otegi "Egun on Euskadi" saioan.
2020/02/26 - 13:13
Arnaldo Otegi: "PP bateratzeko estrategian peoi gisa erabiliko dute Iturgaiz"
Apirilaren 5eko hauteskundeen inguruan, "erabakitzeko eskubidearen aldekoak nagusi" izan arren ezin izango dela gauzatu uste du EH Bilduko idazkari nagusiak, "EAJk uko egin diolako".
2020/02/20 - 12:03
Otegik dio EH Bilduko alderdiek pisu gutxiago izango dutela zerrendetan
Arnaldo Otegiren esanetan, EH Bildu osatzen duten alderdiek "pisua galduko dute" hauteskunde zerrendetan, alderdidaren bilakaerak "zeharkako mugimendu" bihurtzea baitakar.