Arnaldo Otegi: "PP bateratzeko estrategian peoi gisa erabiliko dute Iturgaiz"
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak Radio Euskadiko 'Boulevard' albistegian azaldu duenez, apirilaren 5ean izango diren EAEko hauteskundeei begira prestatu dituzten zerrendetan ez dute aldaketa sakonik egin nahi izan. PSE-EEko eta Ezker Batuko buruzagi ohiek koalizio politikoari babesa emateko sinatu zuten gutuna aintzat hartu du Otegik, eta horren atzean EAJk herri gisa dituen asmo askori eta PSE-EEk eta Podemosek herritarren beharrizan askori uko egin dietela uste du. Hala, gutun horren sinatzaileak independentistak izan ez arren, erabakitzeko eskubidearen aitortza partekatzen dutela nabarmendu du. “Iraganean lerrotu edo orainean hipotekatu nahi gaituztenean, etorkizunari begiratzen diogu guk”, gaineratu du.
Alderdi bakoitzaren ñabardurak alde batera utzita, EH Bilduko, PSE-EEko eta Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak batuz gero, “herri honetan ezkerreko indarrak nagusi” direla esan du Otegik. Hala, apirilaren 5eko hauteskundeen ostean hiru agertoki ikusten ditu. Bere ustez, “erabakitzeko eskubidearen aldekoak nagusi izan arren ezin izango da gauzatu, EAJk uko egin diolako jada”. Halaber, “ezkerreko alderdiek osatuko luketen gehiengoa ez da posible izango, PSE-EEk uko egin diolako”. Hirugarren aukera, Otegiren ustez, "aurrerapen nazionala eta ezkertiarra" geldituko duen gobernua da. Testuinguru horretan, EH Bildu Podemosekin eta EAJrekin Nafarroan bezalako koalizio-gobernu bat osatzeko prest dagoela esan du Otegik, edo bestela PSE-EE eta Podemosekin gobernua osatzeko, "EH Bilduren gidaritzapean".
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Gernikako Estatutua betetzeko lortu duten akordioari garrantzia kendu dio Otegik. "2021ean eskumena gauzatuko den ala ez erabakiko duen azterketa bat egiteko akordio bat dago". Horrela, Estatutua Konstituzioaren mugetara mugatuz EAJk herri gisa dituen asmo askori uko egin diela nabarmendu du EH Bilduko idazkari nagusiak. EAJ aipatzeko “lotsagabe, harroputz eta mespretxagarri” bezalako hitzak erabili ditu Otegik.
EH Bilduk Zaldibarko krisia nola kudeatuko zukeen galdetuta, Juan Carlos Izagirre Donostiako alkate izan zenean Martutenen eta Txomin Enean izandako uholdeei eman zien erantzuna aipatu du Otegik. Bere iritziz, "gezurra da pribatizazioa kontrol publikoa baino hobea denik". Halaber, “Eusko Jaurlaritzak dena kontrolpean duenaren mitoa” erori dela esan du Otegik.
“Hauteskunde-kanpaina honetan behin eta berriro aipatuko dute ETA, baina ez du ezertarako balio izango”. PPk Carlos Iturgaiz lehendakarigai izendatzearen inguruan, Otegik esan du alderdi horretan “erradikalagoak izateak ondorioak” ekarriko diela, eta gaineratu du jarrera horrekin "okertu" egingo direla, "herrialdearentzat hobe". Otegiren ustez, PP bateratzeko estrategian "peoi gisa" erabiliko dute Iturgaiz, baina emandako pausoarekiko "errespetua" ere erakusten dio.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.