"Bide onetik bagindoazen", murgikortasuna zergatik murriztu den galdetu du Otegik
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak herri arteko mugikortasuna zergatik murriztu duen galdetu dio gaur Eusko Jaurlaritzarik, "dena bide onetik bazihoan" orain arte esaten zuten bezala.
Izan ere, datorren astelehenean, maiatzak 11, Euskal Autonomia Erkidegoan hasiko den deseskalatzearen 1 faseari dagokionez, Estatuan baino irizpide "zorrotzagoak" ezarriko direla iragarri du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituren sailburuak. Gauzak horrela, bizi diren "udalerri berean bakarrik" mugitu ahalko dira herritarrak eta, "salbuespenak salbuespen, Lurralde Historiko berdinean".
"Bide onetik bagindoazen, lehen fasean sartzen garenean zergatik mantentzen dira EAEn 0 faseko mugak?" galdetu du Otegik bere Twitter kontuan.
Buruzagi abertzaleak beti defendatu du konfinamendu zorrotzagoa eta hauteskundeak uztailean egitearen kontra dago, EAJk nahi duen bezala.
Jarrera horrekin koherentzian, bere galdera ez dela "kritika" bat argitu du , "gardentasun eskaera bat" baizik.