Arrantza
2022/03/01 - 15:52
Denboraldiko lehen antxoak hartu dituzte arrantzaleek
Ontziak atzo gauean atera ziren itsasora eta Santander parean aurkitu dituzte lehenengoak. Santoñan egin dituzte deskarga gehienak, baina Getariako portuan ere badituzte aurreneko kaxak, 160 hain zuzen ere.
2022/02/22 - 11:26
Leandro Azkue: "Geroz eta itsasontzi gutxiago ditugu, nahiz eta arrantzatzen den kopurua berdina den"
Leandro Azkue Arrantza zuzendariaren ustez, gaur egun itsasoan egiten den lana ez de horren gogorra eta soldatak onak dira. "Ez du zer ikusirik orain 25-30 urterekin" gaineratu du.
2022/02/21 - 15:35
Ternuan hildako marinelen gorpuen eta bizirik irten ziren beste hiruren iritsiera atzeratu egin da
Gauera arte atzeratu da Konpostelako aireportura “Villa de pitanxo”ko ezbeharrean bizirik erreskatatutako hiru marinelak eta hildako 5 lagunen gorpuak ekarriko dituen hegazkinaren iritsiera. Jatorriz perutarrak ziren beste 4 marinelen hilotzak euren sorterrira eramango dituzte gaur Ternuatik.
2022/02/18 - 12:15
Antxoa eta hegaluze kuotak autogestionatu ahal izatea eskatu dute baxurako euskal arrantzaleek
Hauek dira baxurako espezie nagusien 2022ko behin-behineko kuotak: berdela, 8.500 tona; antxoa 25.250 tona, eta hegaluzea: 17.700 tona.
2022/02/17 - 19:36
Marinelen senideak: "Hil direla badakigu, baina ez dute abandonatzerik merezi"
"Ez dugu lankidetzarik, laguntzarik eta babesik sentitzen. Espainiak dituen baliabideak jartzea nahi dugu. Kanadak jarri nahi ez baditu, Espainiak baliabide nahikoak ditu zonaldean", defendatu dute.
2022/02/17 - 14:00
Bizirik irten diren 'Villa de Pitanxo' ontziko arrantzaleak eta hildakoen gorpuak bihar iritsiko dira Ternuara
Kanadak bertan behera utzi zituen asteazkenean 12 desagertuak bilatzeko lanak. Hala ere, gutxienez gaurko egunez miaketa lanekin jarraitzeko eskatu dio Galiziako Xuntak Kanadari.
2022/02/17 - 11:45
Odei Esnaola: ''Familiei ez die inork esan ofizialki bilaketa lanak bertan behera geratu direnik''
Odei Esnaola Marinen da Ternuako hondoratzearen inguruko azken orduko albisteak gertutik jarraitzeko. Gaur jakin dugu Xuntak Kanadari eskatu diola "gutxienez gaurko egunean" desagertuen bila jarraitzeko.
2022/02/17 - 09:54
"Carreira" eta "Marreiro" ontzien hondoratzeak ez dituzte ahazten Pasaian
Pasaian badakite zer den itsasoari begira zain egotea. 1998an Pasaiako "Marero" ontzia Bizkaiko Golkoan hondoratu zen zortzi arrantzalarekin. Ia hiru urte lehenago, 10 arrantzalek galdu zuten bizia "Carreira" ontzia Mantxako Kanalean desagertu zenean.
2022/02/17 - 09:41
Adituek diote "Villa de Pitanxo" ontziaren kapitainaren azalpenak entzun arte ez dela jakingo zer gertatu zen
Sasoi honetan Ternua aldean eguraldi oso makurra egiten du eta adituen ustez, mirari bat izango litzake desagertutako marinelak bizirik aurkitzea.
2022/02/16 - 15:46
Ontzi galiziarraren naufragioak atsekabea eragin du euskal kostaldeko herrietan
Ternuako uretan gertatuko tragediaren nondik norakoak gertutik jarraitzen ari dira euskal arrantzaleak. Itsasoaren arriskuak ondo ezagutzen dituzte eta Villa de Pitanxon hildakoak eta hauen familiak dituzte buruan.
2022/02/16 - 15:41
Desagertutako arrantzaleen ingurukoak informazio eske ari dira gerturatzen armadorearengana
Tragediak gogor astindu du Galiziako O Morrazo eskualdea. Itsas-Kontseilaritzaren arabera Villa Pitantxoko marinelen artean 3 Cangasekoak ziren, 3 Marinekoak eta beste 2 Bueu eta Moaña herrietakoak ziren.
2022/02/16 - 15:32
Eguraldi bortitza Villa de Pitanxo ontziko marinelen erreskate lana zailtzen ari da
10 metrora arteko olatua, haize bolada bortitzak eta -17ºC-ko sentsatzio termikoa. Baldintza horietan ari dira Vila de Pitanxo ontziko marinelen bila Ternuako uretan.
2022/02/16 - 09:31
Eguraldi txarrak Ternuan desagertutako arrantzaleen bilaketa oztopatzen du
Ternuako Banku Handian haize-boladak indartsuak dira eta horrek zaildu egiten du Villa de Pitanxo Galiziako arrantza-ontziko 11 tripulatzaileak bilatzeko eta erreskatatzeko lana.
2022/02/15 - 21:37
Zazpi pertsona hil dira eta 14 desagertu Galiziako arrantza-ontzi bat hondoratuta, Kanadan
Galiziako arrantza-ontzi bat hondoratu da goizaldean Ternuan (Kanada), eta bertan zihoazen 24 bidaiarietako zazpi hil dira. Gainera, 14 desagertu dira eta hiru bizirik erreskatatu dituzte.
2022/01/07 - 20:28
Pasealeku Berria eta Haizearen Orrazia itxi dituzte Donostian olatu handiengatik
Groseko Leizaola pasealekua ere itxi egin dute. Donostiako Udalak olatu handiengatik dagoen abisu horia dela eta, hartu du erabakia, datozen orduetan 4-6 metroko olatuak daude-eta iragarrita.
2021/12/23 - 18:20
200 amuko arrantza-aparailua atzeman dute Galean
Profesionalek arrantza-aparailua erabiltzeko baimena dute, baina partikularrek guztiz debekaturik dute. Lupia arrantzatzeko ohiko teknika da.
2021/12/14 - 11:07
Kantauriko legatz kuota % 8 murriztea adostu dute Bruselan
Lehen proposamenean jasotakoa baino jaitsiera txikiagoa izango da, % 18,5 gutxitzea proposatu baitzuten.
2021/11/30 - 19:50
Sindikatuen hitzetan, grebaren jarraipena "ia erabatekoa" izan da Bizkaiko kontserba sektorean
Lanuztearen jarraipena % 90ekoa izan dela esan du LABek. CCOOren ahotan, langileen borroka "eredugarria" izaten ari da. Hitzarmeneko negoziazioaren "blokeoaren" aurka mobilizatzen asteak eman dituztela gogorarazi du ELAk.
2021/11/02 - 08:06
Frantziako Gobernuak behin-behinean bertan behera utzi ditu arrantza-ontzi britainiarren aurkako zigorrak
Frantziako eta Erresuma Batuko gobernuetako ordezkari gorenak ostegunean elkartuko dira Eliseoan arrantza-gatazka berbideratzen saiatzeko. Hasiera batean asteartetik aurrera aplikatzekoak ziren zigorrak.
2021/11/01 - 11:49
Erresuma Batuak 48 orduko epea eman dio Frantziari arrantzaren inguruan duten ika-mika konpontzeko
Bestalde, Frantziak ohartarazi du asteartetik aurrera isunak jar diezazkiola Erresuma Batuari. Frantziaren esanetan, "brexit"aren akordioak arrantza-lizentzia gehiago aitortzen dizkio, baina gobernu britainiarrak ezetz dio.