Arrantza
2022/05/09 - 22:54
Alturako arrantzaontziek erregaiak duen 20 zentimoko deskontua izatea eskatzen dute
Alturako arrantzaontziek eskatzen dute erregaiak duen 20 zentimoko deskontua eurek ere izatea. Atzerriko uretan ibiltzen dira eta uneotan ez zaie deskonturik egiten, eta horrek kalte handia egiten dietela diote.
2022/05/06 - 15:11
Euskadiko flotak 4.620 tona antxoa eta 7.945 tona berdel harrapatu ditu maiatzera arte
Arantxa Tapia sailburuaren esanetan, baliteke maiatzaren amaierarako edo ekainaren hasierarako agortzea lehen seihileko honetarako ezarritako kuota.
2022/05/01 - 14:31
Pedro Iglesiasek arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Bidasoa ibaian
Pedro Iglesias irundarrak harrapatu du denboraldiko lehen izokina Bidasoa ibaian. "Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko emea izan da eta Donostiako Rekondo jatetxeak erosi du 1.600 eurotan.
2022/05/01 - 13:38
Pedro Iglesias irundarrak arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Endarlatsan
"Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko izokin emea izan da eta 1.600 eurotan erosi du Donostiako Rekondo jatetxeak.
2022/04/07 - 21:09
51 urteko arrantzale hondarribiar bat hil da Kantabriako uretan, bihotzekoak jota
'San Antonio Berria' ontzian ari zen lanean, berdelaren kanpainan murgilduta. LABek gogorarazi duenez, aurten gutxienez 16 behargin hil dira lanpostuan jadanik.
2022/03/31 - 21:45
Orain 30 urte iritsi zen Senegaletik lehen arrantzalea Ondarroara
ETBk 40 urte bete dituen honetan, atzera egin eta gurera iritsi ziren lehenengo senegaldarrekin berriro elkartu gara.
2022/03/29 - 10:46
Bi asteko geldialdiaren ostean, berdela jaso dute batez ere euskal portuetan
Atzo itsasora irten ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako itsasontziak antxoa eta berdel bila. Lonjetara batez ere berdela iritsi da, eta oso antxoa gutxi.
2022/03/28 - 16:27
Pedro Sanchezek 10.000 milioi gehiago iragarri ditu ICO maileguetarako, nekazaritza eta arrantzarako
Industria elektrointentsiboa izan da neurririk sendoenak eskatu dituena. Haientzako prestaturiko neurriak ere egongo dira, guztira 500 milioi ingurukoak. Garraioak erdietsitako 1000 milioi izango ditu, nekazaritzak beste 362 eta arrantzak 68 milioi.
2022/03/28 - 10:50
Baxurako flota itsasora itzuli da, lehorrean bi aste eman ondoren
Gipuzkoako eta Bizkaiko kofradietako ontziak itsasora itzuli dira, egoera "jasanezina" delako itsasontzientzat. Berdelaren kasuan, ontzi bakoitzak gehienez 30.000 kilo harrapatuko ditu eguneko. Aitzitik, ez dute antxoaren kuota murriztu.
2022/03/28 - 09:04
Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzaleak itsasora atera eta berdel zein antxoarekin porturatu dira
Lanera itzuli diren lehen ontziek ia 10.000 kilo berdel eta bokarta ere deskargatu dituzte Ondarroako (Bizkaia) eta Getariako (Gipuzkoa) portuetan.
2022/03/24 - 12:37
EAEko baxurako flotak bihar erabakiko du astelehenean itsasoratuko den ala ez
Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak esan du egoera "zaila" dela eta berdel kanpaina arriskuan egon daitekeela.
2022/03/23 - 22:10
Sanchezen gaineko presioa areagotzen ari da, krisi energetikoari aurre egiteko neurriak berehala har ditzan
Garraiolariez gain, hainbat eragile politiko, ekonomiko eta sozialek adierazi dute erregaien eta argindarraren prezioaren gorakadak eragindako krisiari aurre egiteko neurriak berehala hartu behar direla, martxoaren 29ra arte itxaroten egon gabe.
2022/03/23 - 13:15
EAEko baxurako ontziek gutxienez astelehenera arte jarraituko dute itsasoratu barik
Hala erabaki dute gaur bilera telematiko batean Kantauri itsasoko kofradiek. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek astebete daramate portuan.
2022/03/22 - 15:54
EAEko baxurako ontziek portuan jarraituko dute beste egun batez
Bizkaiko eta Gipuzkoako flotak asteazken honetan berriro bilduko dira arrantzan hasi ala ez erabakitzeko.
2022/03/22 - 15:23
Pasaiako lonja ia normaltasun osoz ari da lanean
Pasaiako lonja da Estatu osoan ia normaltasun osoz lanean ari den bakarrenetakoa. Azken egunetan arrain asko ari da sartzen Pasaiako portuan eta batzuen prezioak behera egin du.
2022/03/21 - 16:58
Asteartean ere ez dira itsasoratuko baxurako arrantza-ontziak, eta egunez egun aztertuko dute egoera
Une honetan, antxoaren eta berdelaren kanpainetan murgilduta daude baxurako euskal arrantzaleak.
2022/03/21 - 10:42
"Ezin diogu eskatu sektoreari prezioen momentuko gain koste hori azken preziora gehitu gabe lanean jarraitzea"
Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak adierazi duenez, lehen sektoreak bizi duen erago "oso konplikatua da" eta arazoa ez dago laguntzetan, elikagaien prezioa erabakitzeko moduan baizik.
2022/03/21 - 07:22
Euskal arrantzaleek gaur erabakiko dute berriro itsasoratu edo ez, astebete portuan igaro ondoren
Eugenio Elduaien Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako presidenteak Euskadi Irratian azaldu duenez, lanuzteak luze jo dezakeen susmoa du, "erregaiaren prezioekin" egoera ez baita bideragarria. "Laguntzak lehenbailehen behar ditugu", esan du.
2022/03/18 - 10:35
Arrantza-ontzi txikiek berdela eraman dute Pasaiako Portura
Baxurako itsasontzi asko ez dira aste honetan itsasora atera garraiolarien grebaren ondorioz, baina ontzi txikiak joan dira arrantzara eta berdela porturatu dute.
2022/03/17 - 16:11
Elikagaien hornidura oraingoz bermatuta dago, produktu zehatz batzuk urritzen hasi diren arren
Nolanahi ere, denboran luzatzen bada, arazorik handienetako bat fruta eta barazkien sektorean gerta daiteke. Produktu batzuk urritzen hasi dira, tomatea eta marrubia adibidez, kamioirik sartu ez delako.