Arrantza
2022/03/23 - 13:15
EAEko baxurako ontziek gutxienez astelehenera arte jarraituko dute itsasoratu barik
Hala erabaki dute gaur bilera telematiko batean Kantauri itsasoko kofradiek. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek astebete daramate portuan.
2022/03/22 - 15:54
EAEko baxurako ontziek portuan jarraituko dute beste egun batez
Bizkaiko eta Gipuzkoako flotak asteazken honetan berriro bilduko dira arrantzan hasi ala ez erabakitzeko.
2022/03/22 - 15:23
Pasaiako lonja ia normaltasun osoz ari da lanean
Pasaiako lonja da Estatu osoan ia normaltasun osoz lanean ari den bakarrenetakoa. Azken egunetan arrain asko ari da sartzen Pasaiako portuan eta batzuen prezioak behera egin du.
2022/03/21 - 16:58
Asteartean ere ez dira itsasoratuko baxurako arrantza-ontziak, eta egunez egun aztertuko dute egoera
Une honetan, antxoaren eta berdelaren kanpainetan murgilduta daude baxurako euskal arrantzaleak.
2022/03/21 - 10:42
"Ezin diogu eskatu sektoreari prezioen momentuko gain koste hori azken preziora gehitu gabe lanean jarraitzea"
Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak adierazi duenez, lehen sektoreak bizi duen erago "oso konplikatua da" eta arazoa ez dago laguntzetan, elikagaien prezioa erabakitzeko moduan baizik.
2022/03/21 - 07:22
Euskal arrantzaleek gaur erabakiko dute berriro itsasoratu edo ez, astebete portuan igaro ondoren
Eugenio Elduaien Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako presidenteak Euskadi Irratian azaldu duenez, lanuzteak luze jo dezakeen susmoa du, "erregaiaren prezioekin" egoera ez baita bideragarria. "Laguntzak lehenbailehen behar ditugu", esan du.
2022/03/18 - 10:35
Arrantza-ontzi txikiek berdela eraman dute Pasaiako Portura
Baxurako itsasontzi asko ez dira aste honetan itsasora atera garraiolarien grebaren ondorioz, baina ontzi txikiak joan dira arrantzara eta berdela porturatu dute.
2022/03/17 - 16:11
Elikagaien hornidura oraingoz bermatuta dago, produktu zehatz batzuk urritzen hasi diren arren
Nolanahi ere, denboran luzatzen bada, arazorik handienetako bat fruta eta barazkien sektorean gerta daiteke. Produktu batzuk urritzen hasi dira, tomatea eta marrubia adibidez, kamioirik sartu ez delako.
2022/03/16 - 15:35
Lehen sektoreak laguntza eskatu dio Tapia sailburuari, lana modu duinean aurrera atera ahal izateko
Lehen sektore osoak arazo berari egin behar dio aurre: energiaren, petrolioaren eta lehengaien garestitze jasanezina. Irtenbideen zain daude. Besteak beste, zergak jaistea eta gasaren prezioa argindarraren prezioaren menpetik askatzea.
2022/03/16 - 14:18
Jaurlaritzak behatoki bat sortuko du elikagaietako ekoizpen kostuak bermatzen direla zaintzeko
Bestalde, Gobernuak diru-laguntza bizkorrak ematea aztertuko du, lehen sektoreari laguntzeko.
2022/03/15 - 13:39
Astelehena arte ez itsasoratzeko erabakia hartu dute arrantzaleek
Harrapatutako arraina banatzeko garraioa falta dutenez eta ezin denez gorde, arrantzara joatea zentzugabea dela azaldu du Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradietako presidenteak.
2022/03/14 - 21:30
Arrantzaleek 24 orduko geldialdia egingo dute, garraiolarien greba dela eta
Arraina banatzerik izango ez badute, arrantzan ateratzeak zentzurik ez duela ondorioztatu dute arratsalde honetan egindako bileran. Astearte iluntzean berriro itsasoratzea da asmoa, baina erabakiak egunez egun hartuko dituztela zehaztu dute.
2022/03/14 - 21:23
Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek 24 orduko geldialdia abiatu dute, garraiolarien greba dela eta
Arraina banatzerik izango ez badute, itsasora ateratzeak zentzurik ez duela ondorioztatu dute arratsalde honetan egindako bileran. Astearte iluntzean berriro itsasoratzea da asmoa, baina erabakiak egunez egun hartuko dituztela zehaztu dute.
2022/03/14 - 12:26
EAEko arrantzaleen zati bat arrantzatu gabe geratu dira garraiolarien greba dela eta
Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako presidenteak adierazi duenez, "guk garraioa behar dugu" arraina banatzeko eta "kezkatuta gaude gertatzen ari denarekin".
2022/03/09 - 22:01
EBk adierazi du Europan ez dela elikagai faltarik izango, baina ohartarazi du prezioak garestitu egingo direla
Argindarraren prezioaren gorakadak eta Ukrainako gerrak elikagaien ekoizpenean eta horniduran izango duten eragina aztertu du Europar Batasuneko aditu-talde batek.
2022/03/09 - 20:50
Gasolioaren prezioak atunontzien bideragarritasuna kolokan jartzen duela ohartarazi dute armadoreek
Anertz Muniategi ANABAC Atunontzi Armadoreen Elkarteko zuzendari nagusiak ohartarazi duenez, Italiako flotak jarduera bertan behera utzi du dagoeneko.
2022/03/01 - 15:52
Denboraldiko lehen antxoak hartu dituzte arrantzaleek
Ontziak atzo gauean atera ziren itsasora eta Santander parean aurkitu dituzte lehenengoak. Santoñan egin dituzte deskarga gehienak, baina Getariako portuan ere badituzte aurreneko kaxak, 160 hain zuzen ere.
2022/02/22 - 11:26
Leandro Azkue: "Geroz eta itsasontzi gutxiago ditugu, nahiz eta arrantzatzen den kopurua berdina den"
Leandro Azkue Arrantza zuzendariaren ustez, gaur egun itsasoan egiten den lana ez de horren gogorra eta soldatak onak dira. "Ez du zer ikusirik orain 25-30 urterekin" gaineratu du.
2022/02/21 - 15:35
Ternuan hildako marinelen gorpuen eta bizirik irten ziren beste hiruren iritsiera atzeratu egin da
Gauera arte atzeratu da Konpostelako aireportura “Villa de pitanxo”ko ezbeharrean bizirik erreskatatutako hiru marinelak eta hildako 5 lagunen gorpuak ekarriko dituen hegazkinaren iritsiera. Jatorriz perutarrak ziren beste 4 marinelen hilotzak euren sorterrira eramango dituzte gaur Ternuatik.
2022/02/18 - 12:15
Antxoa eta hegaluze kuotak autogestionatu ahal izatea eskatu dute baxurako euskal arrantzaleek
Hauek dira baxurako espezie nagusien 2022ko behin-behineko kuotak: berdela, 8.500 tona; antxoa 25.250 tona, eta hegaluzea: 17.700 tona.