Jaurlaritzak behatoki bat sortuko du elikagaietako ekoizpen kostuak bermatzen direla zaintzeko
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Elikaduraren eta Zuraren Balio Kateko Behatokia sortuko du, elikagaien ekoizpen kostu minimoak ezarri eta prezio "egokiak" bermatu ahal izateko.
Gasteizko Gobernuak "erabateko konpromisoa" hartu du EAEko lehen sektorea defendatzeko eta babesteko, Ukrainako krisiaren ondorio negatiboen aurrean, eta konpromisoa hartu du "minimis (Europako Batzordeari eman behar ez zaizkion zenbateko txikiko dirulaguntzak) izeneko finantza-neurriren bat martxan jartzeko egoera hori jasateko".
Gainera, pandemian egin zuen bezala, kontingentzia-jarduerak ezartzeko prest agertu da, eta, halaber, Europar Batasunak baimendutako legezko jarduera-esparruan gaitu daitezkeen baliabide berriak aktibatuko dituela baieztatu du.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta basogintza sektoreetako eragileekin bildu da, Ukrainako gerrak nekazaritzako lehengaien, erregaien eta ongarrien prezioen gorakadak bere jardueran izan duen eraginaren nondik norakoak ezagutzeko eta sektorearen iritziak eta eskaerak arratsaldean Madrilen egingo den Nekazaritzako Konferentzia Sektorialera eramateko.
Errusiak Ukraina inbaditzearen ondorioz, besteak beste nekazaritzako lehengaien, erregaien eta ongarrien prezioak igo egin dira. Horren ondorioz, Euskadiko lehen sektorearen egoera okertu egin da, urte zailak igaro ostean eta covidak eragindako krisitik oraindik suspertu ezinik dabilela.
Bileran parte hartu duten erakundeek (Gipuzkoako eta Bizkaiko baxurako kofradiak, OPPAO, ANABAK, kontserbagileak, ENHE Bizkaia eta Gipuzkoa, ENBA Bizkaia eta Gipuzkoa, Uaga, Konfecoop, Euskadiko Egurraren Elkartea eta Euskadiko Pentsuen Fabrikatzaile Elkartea) adierazi dute ziur daudela gatazkak lehen mailako ekoizpenerako funtsezko elementuen hornidurarik ezaren arazo handiak sortuko dituela, eta, halaber, lehengai horien eta energiaren prezioak igo egingo direla, sektorea azken hilabeteetan jasaten ari zen egoera are gehiago zailduz.
Erakundeen iritziz, faktore horiek guztiek "ekaitz perfektua" sortu dute nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearentzat, nola pentsuen hornidurarik ezagatik, hala kasurik onenean ondasunak izugarri garestitzeagatik; prezioen igoera hori, gainera, 2021ean izandako garestitze handiei gehitu behar zaie. Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Konfederazioaren datuen arabera, gehien kaltetutako azpisektoreak pentsu-fabrikak eta abeltzainak izango dira; izan ere, gastuak % 25-40 gehituko zaizkie, eta ezinezkoa da hazkuntza horiek kontsumitzaileei jasanaraztea.
Arrantza-sektoreari dagokionez, izoztaile handien ordezkariek eta freskotarako alturako eta baxurako arrantzako ordezkariek adierazi dute puntu kritiko garrantzitsuena ontzientzat gasolioaren prezioa etengabe igotzeak eragindako egoera jasanezina dela; izan ere, elementu horrek neurri handian eragiten die ustiapenaren kostu finkoei. Gasolioaren kostua kostu guztien % 25 izatetik, litroko 0,40 euroko prezioarekin, % 60tik gora izatera igaro da, litroko 1 euroko prezioarekin.
Sektorearen laguntza-proposamenen artean, hainbat neurri daude, besteak beste: Estatuko minimis-laguntzak gehitzeko eskatzea, kuoten urtetik urterako malgutasuna areagotzea pandemian egin zen moduan, portuko tasak arintzea, arrantza-jarduerak aldi baterako ixteko laguntzak, BEZa murriztea eta Gizarte Segurantzaren arloko kargak salbuestea edo hobariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.