Antxoaren egoera ona da Bizkaiko Golkoan
Bioman kanpaina zientifikoak, alegia, urtero antxoaren biomasa aztertzen duen kanpainak, espezieak Bizkaiko Golkoan duen egoera ona berretsi du. Hala, AZTI zentro teknologikoak eta Eusko Jaurlaritzak kanpainaren behin-behineko emaitzetan aurkeztu dutenez, 230.000 tona antxoa heldu inguruko biomasa kalkulatu dute kanpainan; zentroak zehaztu du espeziearen iraunkortasuna bermatzen duen gutxieneko balioa 21.000 tonakoa dela.
Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak, Rogelio Pozo AZTIko zuzendari nagusiak eta sektoreko ordezkari batzuek aurkeztu dituzte ostegun honetan, Donostian, antxoaren kanpainaren datuak. 2022ko arrantzu-aldian, 6.528 tona harrapatu dituzte euskal ontziek, eta lonjan 1,58 €/ kg-ko batez besteko prezioa izan du antxoak.
"Emaitzen arabera, espeziearen stocka egoera onean dago Bizkaiko Golkoan. Berri bikainak balioa ematen dio urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoan 3.500 pertsonari baino gehiagori lana ematen dien baliabide baten ingurumen- eta arrantza-sektorearen iraunkortasunaren alde egin dugun apustuari", azpimarratu du Orozek.
Rogelio Pozo AZTIko zuzendari nagusiak, halaber, azken urteetan kanpaina horien emaitzek izan duten joera positiboa azpimarratu du, eta baikor agertu da datorren urteko arrantzu-aldiari dagokionez. "Banako guztiak kontuan izanik, aleen % 55 1 adinekoak dira; batez besteko zifra ertain-altua da, serie historikoaren batez bestekotik gora dago, eta 2023ko arrantzu-aldiak emaitza positiboak izan ditzakeela aurreikusten du", adierazi du.
Kanpaina maiatzean egin da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Arrantza Idazkaritza Nagusiko Emma Bardan eta Vizconde de Eza ontzi ozeanografikoetan, eta, ondoren, laginak aztertu dira AZTIko laborategietan. Urte-amaieran, antxoaren biomasaren behin betiko zenbatespena lortuko da; Bioman 2022tik ez ezik, Pelgas 2022 eta Juvena 2022 kanpainetatik eta arrantzu-aldiko harrapakinetatik jasotako datuen analisi bateratutik abiatutako emaitzak izango dira, AZTIren arabera.
Gainera, 2016tik, Biomanek ez du antxoaren biomasa bakarrik aztertzen; ikuspegi ekosistemikoa ere badu. Itsasoen iraunkortasunaren aldeko apustu integrala da, eta, arrainen biomasaz gain, horien elikadura (zooplanktonaren eta iktioplanktonaren azterketa) eta habitata ere ebaluatzen ditu, harrapakariei (zetazeoak eta hegaztiak barne), aldagai ozeanografikoei (itsasoko uraren funtsezko propietate fisikoak, hala nola tenperatura, gazitasuna, eta abar) dagokienez: "Azken 35 urteetan, antxoen elikagaiaren goranzko joera ikusi dugu. Zooplanktona, eta, zehatzago, kopepodoak –krustazeo txikiak dira, zooplanktonaren ia % 70 osatzen dutenak– % 2,4 hazi dira hamarkada bakoitzean, eta hori albiste ona da, elikagairik gabe arrainik ez dagoelako", diote zentro teknologikotik.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.