Arrantza
2021/12/14 - 11:07
Kantauriko legatz kuota % 8 murriztea adostu dute Bruselan
Lehen proposamenean jasotakoa baino jaitsiera txikiagoa izango da, % 18,5 gutxitzea proposatu baitzuten.
2021/11/30 - 19:50
Sindikatuen hitzetan, grebaren jarraipena "ia erabatekoa" izan da Bizkaiko kontserba sektorean
Lanuztearen jarraipena % 90ekoa izan dela esan du LABek. CCOOren ahotan, langileen borroka "eredugarria" izaten ari da. Hitzarmeneko negoziazioaren "blokeoaren" aurka mobilizatzen asteak eman dituztela gogorarazi du ELAk.
2021/11/02 - 08:06
Frantziako Gobernuak behin-behinean bertan behera utzi ditu arrantza-ontzi britainiarren aurkako zigorrak
Frantziako eta Erresuma Batuko gobernuetako ordezkari gorenak ostegunean elkartuko dira Eliseoan arrantza-gatazka berbideratzen saiatzeko. Hasiera batean asteartetik aurrera aplikatzekoak ziren zigorrak.
2021/11/01 - 11:49
Erresuma Batuak 48 orduko epea eman dio Frantziari arrantzaren inguruan duten ika-mika konpontzeko
Bestalde, Frantziak ohartarazi du asteartetik aurrera isunak jar diezazkiola Erresuma Batuari. Frantziaren esanetan, "brexit"aren akordioak arrantza-lizentzia gehiago aitortzen dizkio, baina gobernu britainiarrak ezetz dio.
2021/10/25 - 13:10
Bittor Oroz: "Salmenta kanalak dibertsifikatu beharra daukagula erakutsi digu pandemiak"
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak adierazi duenez, pandemia garaian ez da sektore arazo bat izan, kanal arazo bat baizik. Bere ustez, salmenta kanalak dibertsifikatzea ezinbestekoa izango da sektorearentzat.
2021/10/01 - 20:45
Bi dolu egun ezarri dituzte Ondarroan arrantzale baten heriotzagatik
Jatorri senegaldarreko langilea irailaren 28an hil zen Frantziako Estatuko kostan.
2021/09/30 - 10:24
Arrantzale bat hil da Ondarroako arrantza-ontzi batean izandako istripuan
Zendutakoa Ondarroan bizi zen jatorri senegaldarreko 40 urteko gizasemea da. LABek salatu du lan-istripurik ez izateko protokoloak "huts egin" duela.
2021/09/29 - 23:13
Zer zioten EB eta Marokoren arteko arrantza eta nekazaritza-akordioek?
Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak bertan behera utzi du Europar Batasunaren eta Marokoren arteko arrantza-akordioa, eta Fronte Polisarioak aurkeztutako hiru helegiteetatik bi onartu ditu.
2021/09/29 - 16:48
Europako Justiziak EB eta Marokoren arteko arrantza akordioak bertan behera utzi ditu
Europar Batasuneko Auzitegi Orokorraren ustez, akordioak Mendebaldeko Saharari aplikatzen zaizkion heinean, lurralde horretako herritarrei eragiten diete, eta haien adostasuna lortzea eskatzen zuten.
2021/09/26 - 18:39
1971n La Palman izandako erupzio baten erreskate lanetan parte hartu zuten euskal arrantzaleek
Duela 50 urte, Tenegiako sumendiaren erupzioak La Palmako uretan arrantzan harrapatu zituen Ondarroako hiru ontzi eta erreskate lanetan parte hartu zuten. Arrrantzale horietako batzuekin izan da ETB euren oroitzapenak bilduz.
2021/08/19 - 22:31
Euskal muskuiluak supermerkatuetara heldu dira
Euskadiko Muskuilua supermerkatuetara heldu da. Itsaso zabalean dago haztegia, Mendexan, eta ikerketan urte batzuk eman eta gero, azkenean lortu dute.
2021/08/16 - 11:58
Hegaluzearen kuota banatzeko eskatu dio Tapiak Ministerioari, horrenbesteko "lehiaz" ez aritzeko
Baxurako arrantzaleek gauerdian bukatu dute kanpaina, azken urteotako laburrena, eta guztira 9.536 tona harrapatu dituzte.
2021/08/16 - 11:52
EAEko arrantza-ontziek 9.536 tona hegaluze harrapatu dituzte
Arantxa Tapia sailburua Hondarribiako portuan izan da azken deskarga zuzenean ikusten eta bere hitzetan "aurtengo udako zailtasunak zailtasun, arrantzaleen jarduera bikaina izan da".
2021/08/14 - 22:11
Hegaluzearen kanpaina amaitutzat eman eta etxerako bidean dira arrantzaleak
Epe-muga amaitu aurretik iritsi dira arrantzaleak gehieneko harrapaketa betetzera. 17.257 tona zegozkien; denak ere arrantzatu dituzte. Honenbestez, hegaluzearen kanpaina amaitutza eman dute
2021/08/07 - 15:01
Euskal kostaldean hainbat ontzi sare pelagikoen bidez arrantzan ari direla salatu du Eguzkik
Talde ekologistak gogoratu duenez, sare pelagikoak erabilita arrantzatzea debekatu egiten du Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren legediak. "Konpromiso handiagoa" eskatu die bi administrazioei.
2021/08/03 - 16:51
Hegaluzeko kuotaren % 80a harrapatu dute dagoeneko, eta baliteke kostera datorren astean amaitzea
Orain hegaluzearen balantzea egiteko ordua heldu da. 18 mila tonakoa da baxurako flota guztiarentzat dagoen kuota, eta kofradietako nagusiekin hitz eginda, dagokien kopurua jasotzeko gutxi falta zaie.
2021/07/23 - 13:40
Santoñako arrantza-ontzi bateko 11 marinel onik erreskatatu dituzte Armintzan
"Siempre al Alba" ontziaren sutea goizaldean piztu da. Ontziko hamaika tripulatzaileak "Nuevo Terreño" arrantza-ontziak erreskatatu ditu (@salvamentogob-ren irudiak).
2021/07/21 - 16:49
Antxoaren iraunkortasuna bermatuta dago Bizkaiko Golkoan
Bizkaiko Golkoan dugun antxoa kopurua ezagutu ditugu gaur eta oso onak dira. 170.000 tonako biomasa dugu eta hala, espeziearen iraunkortasuna bermatuta dago. Izan ere, 21.000 tonatik gora ziurtatzen da antxoaren jasangarritasuna.
2021/07/06 - 11:30
Aztiren itsasontzi-sonar bat ere Lekeitiko urpekariaren bilaketan ari da gaurtik
Joan den igandean desagertu zen urpekaria, Santa Katalinako itsasargi parean, lagun batekin urpeko arrantzan ari zela. Lagunak eman zuen abisua.
2021/07/05 - 10:12
Lekeitio parean desagertutako urpekaria bilatzeari ekin diote berriro
Santa Katalina itsasargiaren parean desagertu zen igandean urpekaria, lagun batekin arrantzan ari zela; honek eman zion abisu Ertzaintzari.