Arrantza
2020/06/12 - 16:30
40 kiloko zapoa arrantzatu du Lekeitioko Jesus Nazaret Berria ontziak
4 gizonen artean harrapatu zuten arraina eta 10 minutu behar izan zituzten. Bilboko Mendata Berria jatetxeak gaur goizean jaso du 40 kiloko zapoa.
2020/06/12 - 14:17
40 kiloko itsas-zapoa, alajaina!!!!!
Lekeitioko "Jesus Nazaret Berria" arrantzuntzian sekulakoa gertatzu zaie. Inoiz ez bezala, 40 kiloko itsas zapoa harrapatu dute.
2020/05/12 - 13:14
Itsaskiak legez kanpo harrapatzeagatik ontzi bat salatu dute Orion
Guardia Zibilak egindako operazioan 20 kilo lanperna atzeman dituzte. Ontzian nekorak ere bazeuden eta itsasora itzuli dituzte.
2020/05/10 - 18:35
Hainbat euskal arrantzale Indiako Ozeanoan blokeatuta egon dira COVID-19agatik
Etxera bidean dira jada, koronabirusaren epidemiari eusteko neurrien ondorioz ohiko erreleboa ezin eginda egon ostean.
2020/04/27 - 18:39
Eusko Jaurlaritzak PCR probak egingo dizkie ontziratzen diren arrantzale guztiei
Dagoeneko 545 arrantzaleri eta lonjetan lan egiten duten 29 profesionali egin zaizkie analisi horiek.
2020/04/20 - 10:07
Antxoaren kostera abiatu dute gaur arrantzaleek, ezohiko segurtasun neurriak hartuta
Arrantzaleek antxoa gutxiago harrapatuko dute, prezio "egokia" lortzeko. 10 tonako muga 6ra jaitsiko dute, eta egoera aztertu ondoren erabakiko dute berdin jarraitu edo gehiago arrantzatu.
2020/04/19 - 22:08
Gutxieneko distantzia gordetzea ezinezkoa da itsasontzietan, arrantza lanetan
Itsasontzira sartu aurretik eta bertan dauden bitartean tenperatura kontrolatuko dute, eskularruak eta maskarillak ipiniko dituzte.
2020/04/10 - 18:19
Antxoaren bila abiatuko dira Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleak apirilaren 20an
Kanpaina berrabiaraztea erabaki dute, baina aparteko prebentzio neurriak hartuta.
2020/03/27 - 15:18
''Gorostiaga'' ontziko tripulazioa koarentenan dago, positibo baten ostean
Zierbenako baxurako itsasontzia ostiralean iritsi zen portura, asteburuan tripulazioko kide batek koronabirusean positibo eman ostean.
2020/03/05 - 11:10
Antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Gaur goizean 500 eta 600 kilo artean deskargatu dituzte Hondarribiko portuan. Martxoaren 1ean hasi zen antxoaren kanpaina.
2020/03/02 - 10:53
'Eguraldiak uzten badigu, asteazkenean aterako gara antxoetara'
Norberto Emazabel, Hondarribiako arrantzaleen kofradiako presidentea
2020/02/18 - 14:45
''Ortze'' ontziak Euskadin egindako lehen motor elektrikoa darama
Bertako hainbat enpresak garatu dute teknologia, eta horri esker, itsasontziek gas emisio kutsagarririk gabe egin ahal izando dituzte kotatik gertuko lanak edo portuetako sartu-irtenak.
2020/02/17 - 15:25
Gineako Golkoan hondoratutako ''Albacora 6'' ontziko 29 arrantzaleak ondo daude
Larrialdi deia egin eta "Montelape" ontzia izan zen bertara heltzen lehena eta 29 arrantzaleak hartu zituen. Handik ordu batzuetara Bermeoko "Kurtzio" atunontziara pasa ziren eta bertan daude orain.
2020/02/17 - 14:53
'Albacora Seis' atunontziko tripulazioa Abidjanerako bidean da, erreskatearen ostean
Bermeoko enpresa baten ontzia Boli Kostako uretan hondoratu da asteburuan, 29 marinel zeramatzala.
2020/02/16 - 21:53
'Albacora Seis' atunontzia Boli Kostan hondoratu da, ur-ihesa izan ondoren
Nicra-7 armadore bizkaitarraren ontzi bat zen. 29 arrantzaleak beste ontzi batek erreskatatu ditu.
2020/01/02 - 14:51
Bidasoako izokina ugaritzeko errunaldia egin dute gaur Mugairiko arrain haztegian
Bidasoa ibaian izokina erregea da. Ale batzuk Baztaneraino iritsi dira erreketan oztopoak kendu dituztelako eta populazioa ugaritzeko ahalegin handiak egin direlako.
2020/01/02 - 14:34
Piszifaktoriak garatzen ari da Txina, arrain eskasiari aurre egiteko
Txina da munduko arrain eta itsaskien produktore handiena. Txinako itsasoetan arrainak izugarri gutxitu dira neurri gabe ustiatzearen ondorioz.
2019/12/24 - 17:15
Eguraldi txarrak arrain eta itsaskien prezio igoera ekarri du
Azken orduko erosketak eta eromena ere bai Euskal Herriko azoketan. Arrandegietan sortu dira gaur ilara luzeenak.
2019/12/21 - 14:11
Legez kanpo harrapatutako hainbat tona almeja japoniar atzeman dituzte Getarian
Poliziaren arabera, Portugalgo uretan, kutsatutako eremu batean, harrapatutako almejak dira. Europako hainbat herrialdetan saltzea zen asmoa.
2019/12/20 - 15:09
Txinako merkatu beltzean saltzera zihoazen 80 kilo angula atzeman dituzte Irunen
Angulak bizirik Setubaletik (Portugal) Parisera zeramatzaten maletatan. Bi pertsona atxilotu dituzte operazioan.