Arrantza
2020/03/27 - 15:18
''Gorostiaga'' ontziko tripulazioa koarentenan dago, positibo baten ostean
Zierbenako baxurako itsasontzia ostiralean iritsi zen portura, asteburuan tripulazioko kide batek koronabirusean positibo eman ostean.
2020/03/05 - 11:10
Antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Gaur goizean 500 eta 600 kilo artean deskargatu dituzte Hondarribiko portuan. Martxoaren 1ean hasi zen antxoaren kanpaina.
2020/03/02 - 10:53
'Eguraldiak uzten badigu, asteazkenean aterako gara antxoetara'
Norberto Emazabel, Hondarribiako arrantzaleen kofradiako presidentea
2020/02/18 - 14:45
''Ortze'' ontziak Euskadin egindako lehen motor elektrikoa darama
Bertako hainbat enpresak garatu dute teknologia, eta horri esker, itsasontziek gas emisio kutsagarririk gabe egin ahal izando dituzte kotatik gertuko lanak edo portuetako sartu-irtenak.
2020/02/17 - 15:25
Gineako Golkoan hondoratutako ''Albacora 6'' ontziko 29 arrantzaleak ondo daude
Larrialdi deia egin eta "Montelape" ontzia izan zen bertara heltzen lehena eta 29 arrantzaleak hartu zituen. Handik ordu batzuetara Bermeoko "Kurtzio" atunontziara pasa ziren eta bertan daude orain.
2020/02/17 - 14:53
'Albacora Seis' atunontziko tripulazioa Abidjanerako bidean da, erreskatearen ostean
Bermeoko enpresa baten ontzia Boli Kostako uretan hondoratu da asteburuan, 29 marinel zeramatzala.
2020/02/16 - 21:53
'Albacora Seis' atunontzia Boli Kostan hondoratu da, ur-ihesa izan ondoren
Nicra-7 armadore bizkaitarraren ontzi bat zen. 29 arrantzaleak beste ontzi batek erreskatatu ditu.
2020/01/02 - 14:51
Bidasoako izokina ugaritzeko errunaldia egin dute gaur Mugairiko arrain haztegian
Bidasoa ibaian izokina erregea da. Ale batzuk Baztaneraino iritsi dira erreketan oztopoak kendu dituztelako eta populazioa ugaritzeko ahalegin handiak egin direlako.
2020/01/02 - 14:34
Piszifaktoriak garatzen ari da Txina, arrain eskasiari aurre egiteko
Txina da munduko arrain eta itsaskien produktore handiena. Txinako itsasoetan arrainak izugarri gutxitu dira neurri gabe ustiatzearen ondorioz.
2019/12/24 - 17:15
Eguraldi txarrak arrain eta itsaskien prezio igoera ekarri du
Azken orduko erosketak eta eromena ere bai Euskal Herriko azoketan. Arrandegietan sortu dira gaur ilara luzeenak.
2019/12/21 - 14:11
Legez kanpo harrapatutako hainbat tona almeja japoniar atzeman dituzte Getarian
Poliziaren arabera, Portugalgo uretan, kutsatutako eremu batean, harrapatutako almejak dira. Europako hainbat herrialdetan saltzea zen asmoa.
2019/12/20 - 15:09
Txinako merkatu beltzean saltzera zihoazen 80 kilo angula atzeman dituzte Irunen
Angulak bizirik Setubaletik (Portugal) Parisera zeramatzaten maletatan. Bi pertsona atxilotu dituzte operazioan.
2019/12/18 - 15:39
2020rako arrantza kuoten gaineko murrizketak leundu ditu EBk Atlantikoan
Legatzaren kuotaren jaitsiera uste baino txikiagoa izan da. Txitxarroarekin ordea aurreikusitako jaitsiera baieztatu da eta antxoaren harrapaketak 33.000 tonatik 31.000ra mugatuko dira.
2019/12/18 - 10:51
2020rako arrantza kuoten gaineko murrizketak leundu ditu EBk Atlantikoan
Legatzaren kasuan, kuota % 5,5 murriztea erabaki dute (Bruselak % 20 jaistea proposatzen zuen). Kantauriko txitxarroari dagokionez, ordea, ez dute murrizketa arindu, kuota % 41 jaitsiko baita.
2019/12/16 - 08:21
Arrantzaleak, 2020ko arrantza kuotak zertan geratzen diren jakiteko zain
Gaur hasiko da negoziazioa. Europako Batzordeak legatzaren harrapaketa kuota %20 jaitsi nahi du eta txitxarroarena %42. Murrizketa horiek gehiegizkoak direla uste dute arrantzaleek.
2019/11/17 - 14:48
Hamar urte 'Alakrana' Bermeoko atunontzia bahitu zutela
36 gizon 47 egunez egon ziren Somaliako piraten esku. Hortik aurrera legea aldatu zuten atunontziek segurtasun pribatua ontziratu ahal izateko.
2019/08/31 - 21:38
32 kilo ostra eta 15 kilo lanperna konfiskatu dituzte Bermeon eta Sukarrietan
Ostrak itsasora itzuli dituzte, eta lanpernak elikagaien bankurako izango dira.
2019/08/27 - 17:43
Arrantzaleek hegaluzearen kanpaina itxi dute aurreikusitakoa baino lehenago
Kopuru aldetik sasoi ona izan bada ere, 6.000 tonarekin, kofradiek kuota handitzea eta banaketa erkidegoen artean egitea eskatu dute, "urte borobila" izateko.
2019/08/27 - 15:47
Hegaluzearen kuota handitzea eskatu dute arrantzaleek
Amaitu da hegaluzearen kostera eta euskal arrantzaleek 7.000 tona harrapatu dituzte. Hala ere, datorren urtera begira, kuota handiagoa nahi dute.
2019/08/26 - 15:30
Euskal kofradiek hegaluzearen kuota erkidegoen artean banatzea eskatuko dute
Hegaluzearen kuotarekin berdelarekin edo legatzarekin egiten den bezala jokatzea defendatuko dute arrantzaleek. Horrez gain, 2020ko kuota 1.000 tonatan handitzea galdegingo dute.