Arrantza
2020/10/20 - 15:53
Ogeian desagertutako arrantzalea bilatzen jarraitzen dute
Erreskate taldeak atzo arroketan arrantzan zebila desagertu zen 56 urteko gizonezko baten bila dabiltza.
2020/10/19 - 18:36
Su hartu duen Donostiako ontzi bateko 30 tripulatzaile erreskatatu dituzte Angolan
Inguruko arrantzontziak ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira, eta ontzian zihoazen 30 pertsonak onik ateratzea lortu dute, salbamenduko lau baltsatan.
2020/10/18 - 22:48
Antxoak eta berdelak hondartzan bertan harrapatu dituzte Donostia, Orio eta Zarautzen
Bestalde, itsasgoran, bigarren egunez jarraian, urak gainezka egin du zenbait lekutan, Bilboko Itsasadarrean, bereziki Deustun.
2020/09/30 - 12:59
Gipuzkoan arrantzan zebilen ontzi baten sarean giza-gorpuzkiak aurkitu dituzte
Itsaso zabalean agertu diren giza gorpuzkiak ikertzen ari da Guardia Zibila. Gipuzkoako kostaldearen parean arrantzan ari zen itsasontzi baten arrantza-sarean atzeman dituzte.
2020/07/19 - 16:40
Arrantzale bat hilik topatu dute eta bestearen bila jarraitzen dute
Larrialdietarako zerbitzuak etengabe ari dira atzoz geroztik galduta dagoen arrantzalearen bila. Bere laguna hilik topatu dute gaur goizean Zierbena inguruan. Biak, Santurtziko portutik atera ziren
2020/07/13 - 17:00
Bermeoko hainbat atunontzi koarentenan Seychelleetan, COVID kasuengatik
Ez dago datu zehatzik, baina Seychelle uharteetako Port Victorian dauden euskal ontzietatik, 15 behintzat geldirik daude.
2020/07/11 - 21:50
Euskal ontzi bateko sei arrantzale, badaezpada bakarturik
Ontzia portura itzuli da. Antza denez, positibo eman duten Burelako (Lugoko Mariña eskualdea) arrantzaleekin harremana izan dute Santoñan (Kantabria).
2020/07/03 - 15:34
Legez kanpo arrantzatutako 122 kilo hegalabur atzeman dituzte Hondarribian
Ontziko patroi arrasatearrari 601-60.000 euroko isuna ezar diezaiokete. Atzemandako arraina ongintzako elkarteen eskuetan utzi dute.
2020/06/29 - 15:42
Bizkaiko golkoan antxoaren stocka bere maximo historikoan kokatu da
Euskal Herriko arrantza-ontziek 4.600 tona antxoa harrapatu dituzte, eta merkatuan batez beste izandako prezioa iazkoa baino baxuagoa izan da.
2020/06/22 - 09:45
'Txori Gorri' atunontzi bermeotarreko arrantzale bat hil da Indiako Ozeanoan
Gainera, pertsona bat larri zauritu da ezbeharrean. Itsasontzia Victoria hiriburuko portuan dago, Seychelleetan.
2020/06/15 - 22:03
Euskadik 4,3 milioi lortu ditu arrantza-sektoreari emandako laguntzetan
Kopuru hori Estatuko Administrazio Orokorraren baterako finantzaketari dagokio, Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak azaldu duenez.
2020/06/15 - 21:08
Hegaluzearen kanpaina aurreratua hasi dute baxurako arrantzaleek
Baxurako ontziek hegaluzearen kanpaina gaur hasiko dute. Antxoarena ohi baino lehenego amaitu dute prezio baxuengatik eta hegaluzearena aurreratzea erabaki dute.
2020/06/12 - 16:30
40 kiloko zapoa arrantzatu du Lekeitioko Jesus Nazaret Berria ontziak
4 gizonen artean harrapatu zuten arraina eta 10 minutu behar izan zituzten. Bilboko Mendata Berria jatetxeak gaur goizean jaso du 40 kiloko zapoa.
2020/06/12 - 14:17
40 kiloko itsas-zapoa, alajaina!!!!!
Lekeitioko "Jesus Nazaret Berria" arrantzuntzian sekulakoa gertatzu zaie. Inoiz ez bezala, 40 kiloko itsas zapoa harrapatu dute.
2020/05/12 - 13:14
Itsaskiak legez kanpo harrapatzeagatik ontzi bat salatu dute Orion
Guardia Zibilak egindako operazioan 20 kilo lanperna atzeman dituzte. Ontzian nekorak ere bazeuden eta itsasora itzuli dituzte.
2020/05/10 - 18:35
Hainbat euskal arrantzale Indiako Ozeanoan blokeatuta egon dira COVID-19agatik
Etxera bidean dira jada, koronabirusaren epidemiari eusteko neurrien ondorioz ohiko erreleboa ezin eginda egon ostean.
2020/04/27 - 18:39
Eusko Jaurlaritzak PCR probak egingo dizkie ontziratzen diren arrantzale guztiei
Dagoeneko 545 arrantzaleri eta lonjetan lan egiten duten 29 profesionali egin zaizkie analisi horiek.
2020/04/20 - 10:07
Antxoaren kostera abiatu dute gaur arrantzaleek, ezohiko segurtasun neurriak hartuta
Arrantzaleek antxoa gutxiago harrapatuko dute, prezio "egokia" lortzeko. 10 tonako muga 6ra jaitsiko dute, eta egoera aztertu ondoren erabakiko dute berdin jarraitu edo gehiago arrantzatu.
2020/04/19 - 22:08
Gutxieneko distantzia gordetzea ezinezkoa da itsasontzietan, arrantza lanetan
Itsasontzira sartu aurretik eta bertan dauden bitartean tenperatura kontrolatuko dute, eskularruak eta maskarillak ipiniko dituzte.
2020/04/10 - 18:19
Antxoaren bila abiatuko dira Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleak apirilaren 20an
Kanpaina berrabiaraztea erabaki dute, baina aparteko prebentzio neurriak hartuta.