Legatzaren kuota % 5 murriztea adostu dute Europar Batasuneko estatu kideek
Negoziazio luzeen ostean, 2021erako arrantza kuoten inguruko akordioa lortu dute Europar Batasuneko (EB) estatu kideek, akordioa behin-behinekoa bada ere. Izan ere, EBk eta Erresuma Batuak oraindik ez dute zehaztu zein izango den euren harremana urtarrilaren 1etik aurrera, eta negoziatu beharreko 146 stocketatik 119 partekatzen dituztenez, 27 arrain mota arrantzatzeko kuotak bakarrik hitzartu ahal izan dituzte.
Dena den, euskal arrantzaleei gehien eragiten dien kuotetako bat hitzartu dute estatu kideek: legatzarena. Azken zazpi urteotako beheranzko joerarekin bat dator 2021erako adostutakoa, % 5eko murrizketa izan baitu.
Halaber, txitxarroari eta berdelari dagokienez, urteko lehen hiru hilabeteetan kuota osoaren % 65 arrantzatzea baimendu dute. Akordioa garrantzitsua da euskal arrantzaleentzat, bi espezie horiek sasoi horretan harrapatzen baitira normalean. Antxoaren kuota % 3,5 handitzea adostu dute Arrantza ministroek.
Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendariaren ustez, legatzaren kuota % 5 bakarrik jaistea "ez da horren albiste txarra, duela bi egun eztabaidatzekotan zegoen proposamena (% 12,8) zein zen ikusita".
Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan, Azkuek azaldu du murrizketak ez direla "albiste onak" izaten, baina kasu honetan "nondik gatozen" eta duela bi egun mahai gainean zegoen proposamena kontuan hartu behar dira. "Horren ildoan esan behar dut % 5eko murrizketa hori ez dela horren albiste txarra", aitortu du.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk salatu du Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek desberdintasunak sortzen dituztela langileen artean
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
AP-68 % 70 merkeagoa izango da autoentzako eta % 50 kamioientzako Araban
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "mantenurako eta modernizaziorako baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.