Arrantza
2019/08/10 - 14:56
Hamazortzi gaztek Euskadiko arrantza ontzietan praktikak egingo dituzte
Eusko Jaurlaritzako Itsasoratu programak sektorean gazteen enplegua eta belaunaldi erreleboa bultzatzea du helburu.
2019/08/06 - 12:34
Antxoaren stocka inoizko bigarren unerik onenean dago Bizkaiko golkoan
Bioman kanpaina zientifikoaren arabera, biomasa 190.000 tonakoa da, espeziearen jasangarritasuna bermatzeko ezarritako gutxienekoa (21.000) baino nabarmen handiagoa.
2019/07/16 - 16:05
Omenaldia egin diete Donostian Gipuzkoako arrantzale eta saregileei
Ekitaldiz jositako eguna da gaurkoa. Disfrutatzeko baina eta batez ere, urteetan egindako lanaren aitortza jasotzeko eguna euskal arrantzale eta saregileentzat.
2019/07/13 - 21:43
Ondarroako arrantzontzi bat zigortu dute babestutako marrazoak arrantzatzeagatik
20 marrazo muturmotz (Lamna nasus) arrantzatzeagatik zigortu dituzte, desagertzeko arriskuan baitago animalia. Eguzkik kritikatu du zigorra "merkea" dela.
2019/07/12 - 14:24
14 kilo hegalabur konfiskatu dituzte Bermeoko portuan, legez kanpo arrantzatzeagatik
Itsasontziko patroia ikertzen ari dira, flora, fauna eta etxeko animalien aurkako delitu baten ustezko egile gisa.
2019/06/23 - 16:31
Ehiztarien eta Arrantzaleen Eguna ospatu dute Diman
Animalisten eta ekologista erradikalen jarrera bortitza salatu dute ehiztariek. Lehendabizi errespetua eskatu diete.
2019/05/19 - 19:23
Hegaluzeak gibeleko minbiziari aurre egin diezaiokeen sendagai bat ikertzen dabiltza
Bermeoko herriak eta bertako arrain azokak crowfunding-a abiatu dute, ikerketa egin ahal izateko dirua lortzeko.
2019/05/15 - 12:54
Ebro ibaian legez kanpo harrapatutako 9.000 kilo arrain atzeman ditu Guardia Zibilak
Operazioan 23 pertsona atxilotu dituzte legez kanpo siluroak eta karpak arrantzatzeagatik Aragoin. Jateko egokiak ez diren arrain hauek Errumaniara bidaltzeko asmoa zuten atxilotuek.
2019/05/07 - 10:47
Kontsumobidek 84 arrandegi ikuskatuko ditu gaurtik aurrera
Arrain freskoaren etiketen eta trazabilitatearen inguruko araudia betetzen ote den egiaztatuko dute, eta hala ez balitz, zigorra jarri.
2019/05/03 - 18:44
Modu 'bizian' hasi da antxoaren arrantzaldia, 7 milioi kiloko deskargekin
"Autoerregulatzeko gaitasuna" eskatu dute arrantzaleek, errentagarritasuna igotzeko. Berdelaren kostera 8.810 tona inguruko harrapaketekin bukatu da. Iaz baino "zertxobait baxuagoak" dira.
2019/05/03 - 16:19
Arrantzaleek antxoaren kuota propioa nahi dute
Berdelaren kasuan bezala, euskal arrantzaleek antxoan ere euren kuota propio eskatzen dute euren kasara hobeto kudeatu ahal izateko.
2019/04/19 - 16:44
Arrantzaleak oso haserre daude inguraketa-arrantzan erabiltzen den teknikarekin
Inguraketa-sare daniarrak era guztietako arrainak aurretik eraman eta dena suntsitzen dutela salatu dute euskal arrantzaleek.
2019/04/17 - 13:45
Uharteko gazte batek arrantzatu du denboraldiko lehen izokina Bidasoa ibaian
Aitor Aristreguik harrapatutako izokinak 6,460 kilo pisatzen ditu eta 83 zentimetroko luzera du. Donostiako Rekondo jatetxeak erosi du 1.800 euroren truke.
2019/04/16 - 16:03
Jaizkibeleko arroketan desagertutako arrantzale nafar baten bila ari da Ertzaintza
Desagertua 29 urteko mutil baztandarra da. Astelehenean desagertu zen Jaizkibel ingurura arrantza egitera joan zenean (@UvrErtzaintza-ren irudia)
2019/04/10 - 00:29
553.000 kilo antxoa deskargatu dituzte Ondarroako portuan
Milioi erdi kilo antxoa arrantzatu dituzte azken orduetan. Denboraldia hasi denetik antxoa gehien sartu den eguna izan da.
2019/04/08 - 12:22
Kofradiek eta Jaurlaritzak berdelaren kuotaren gaineko estrategia bilatuko dute
"Europak ezarritako kuota oso txikia da, eta horrek eragina du. Prest gaude kuota handiago baten alde borrokatzeko, baina guztiontzako bada", esan du Gipuzkoako Kofradiako presidenteak.
2019/03/31 - 15:37
Euskadiko baxurako arrantzan belaunaldi erreleboaren arazoa dute
Euskadin dauden hiru ikasketa zentrotan badira gazteak, baina arrantzan baino, nahiago dute merkantzia eta bidaiari ontzietan lan egin.
2019/03/22 - 13:13
Euskal arrantzaleek berdel gehiago arrantzatu ahal izango dute aurten
2019rako kuota amaituta, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2,3 milioi kilo berdel gehiago harrapatzeko aukera emango die Kantauriko eta ipar-mendebaldeko itsasontziei.
2019/03/22 - 13:09
Datozen egunetan ere, ez da aurreikusten fuel olio orbana euskal kostaldera heltzea
Dena dela, orbanaren bilakaera jarraitzen du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak, badaezpada.
2019/03/21 - 12:46
Hiru arrantza-ontzi atzitu dituzte Pasaian berdel guneak hondatzeagatik
Portugalgo hiru arrantza-ontziek Pasaiako portuan jarraituko dute ezarritako fidantza ordaindu arte. Arau-hauste larria izanik, ezarritako isuna 600 eta 60.000 euro artekoa izan daiteke.