2020rako arrantza kuoten gaineko murrizketak leundu ditu EBk Atlantikoan
Ozeano Atlantikoan eta Ipar Itsasoan 2020rako arrantza kuotak banatzeko akordioa lortu dute gaur goizean Europar Batasuneko Arrantza ministroek, ia 21 orduko negoziazioaren ostean. Legatzaren gehienezko harrapaketari dagokionez, kuota % 5,5 murriztea erabaki dute, Europar Batzordeak % 20 jaistea proposatzen zuen arren.
Finisterre hegoaldean eta Cadizko Golkoan harrapatzen den txitxarroaren kasuan, berriz, datorren urteko kuota % 24,3 igotzea lortu dute arrantzaleek, Brusela % 50eko jaitsieraren alde agertu bada ere. Kantauriko txitxarroa, Espainiako ordezkariek zuten beste lehentasunetako bat izan da negoziazio horretan.
Europar Batasuneko herrialdeek asteazken honetan, 06:30ean, eman dute akordio horren berri. Adituek, astelehenean hasi zituzten negoziazioak, eta, azken orduetan, bilera ugari egin dituzte Estatuetako ordezkariekin eta Europar Batasuneko Exekutiboarekin.
Ildo horretatik, arrantzaleek gehienez 5.600 tona legatz harrapatu ahalko dituzte Kantauri itsasoan, Galizian eta Cadizko Golkoan. Halaber, Bizkaiko Golkoan, 13.000 tona legatz harrapatu ahalko dira (aurten baino % 19 gutxiago) eta, Ipar Atlantikoan kokatuta dagoen Sole Handia kalan, 18.700 tona (% 20,6 gutxiago).
Hegoaldeko txitxarroaren gaineko kuotaren gorakadari esker, Estatuko bandera duten ontziek 30.200 tona arrantzatu ahalko dituzte 'stock' horretan. Kantauriko txitxarroaren kasuan, ordea, Espainiak ez du Bruselaren murrizketa arintzea lortu, kuota % 41 jaitsiko baita datorren urtean.
Iberiar Penintsulako uretako zapo-harrapaketek ere, % 3,4 egingo dute behera (gehienez 3.350 tona harrapatu ahalko dira Espainian), baina gora egingo dute Bizkaiko Golkoan (% 7,6) eta Sole Handian (% 7).
Itsas-oilarren arrantzak 'stock' guztietan egingo du gora, batez ere Iberiar Penintsulako uretan (% 24). Bizkaiko Golkoan ere % 5,3 haziko dira espezie horren harrapaketak, eta, % 3,3 Ipar Itsasoko arrantza-lekuetan.
Bestalde, bosgarren urtez jarraian, arrantzaleek ezin izango dute Kantauriko zigalarik harrapatu, 2020an ere espezie horren arrantza debekatuta egongo baita. Cadizko Golkoan, berriz, % 3,7 murriztuko dira zigala-harrapaketak.
Testuinguru horretan, Espainiako Ozeanografia Institutuarekin (IEO) batera elkarlanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute Europako Batzordeak eta Espainiako Gobernuak, ahal denean eta lortzen diren datuen arabera, Kantauriko zigalaren gaineko debekua berrikusteko.
Itsaso Zeltikoko uretan arrantzan ibiliko diren ontziei aurrerantzean eskatuko zaizkien neurri teknikoek eragin dute negoziazioaren oztopo nagusietako bat, izan ere, Frantziak uko egin dio harrapatutako espezieen aukeraketa hobetzeko asmoa duen egitasmo horri. Bakailaoaren gaineko kuotaren inguruan ere desadostasunak izan dira EBko herrialdeen artean.
Europar Batasunak adostutako kuota horiek urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean.
Gipuzkoako arrantzaleen iritzia
Europar Batasuneko Arrantza ministroen akordioak “ez bero, ez hotz” utzi ditu euskal arrantzaleak. Eugenio Elduaien Gipuzkoako Arrantzale Kofradietako presidenteak Euskadi Irratian azpimarratu duenez, egoera “lehen bezalaxe geratu da”. Legatzaren kuota murriztea ondo iruditzen zaiola esan du, baina txitxarroaren jaitsiera (% 41) gehiegizkoa dela salatu du.
Dena dela, berdelaren eta itsas-oilarraren kuotak beste horrenbeste igotzen direla nabarmendu du. Horrenbestez, harrapaketak “nolabait berdindu” egingo direla ziurtatu du.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.