Ondarroako arrantzontzi bat zigortu dute babestutako marrazoak arrantzatzeagatik
Gernikako epaile batek Ondarroako arrantzontzi baten jabea eta patroia zigortu ditu ingurugiroaren kontrako delitu batengatik, desagertzeko arriskuan dagoen 20 marrazo muturmotz arrantzatzeagatik.
Eguzki elkarte ekologistak jakinarazi duenez, 3 hilabete eta 10 eguneko isuna ezarri diete biei, egun bakoitzeko 6 euro, eta ezin izango dute tarte horretan arrantza egin.
Eguzki izan da salaketa sustatu duena, eta uste du ebazpena "garrantzitsua" dela, zigorra "merkea" iruditu zaion arren.
Talde ekologistak azaldu duenez, 2018ko apirilaren 23an, Arrantza Ikuskaritzak 20 marrazo muturmotz atzeman zituen itsasontzian, Ondarroara bidean. Gainera, espedientea ireki zioten arrantzontziari arrantzatutakoa baino gutxiago deklaratzeagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak