Arrantza
2024/05/03 - 15:35
Zazpi milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel deskargatu dituzte Euskadiko portuetan
Estatuak ezarritako antxoaren kuota arrantzaldi honetan 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo harrapatu dituzte, hau da, Estatuko kuotaren % 36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da.
2024/05/03 - 10:03
Albiste izango dira: Legebiltzarkideen akreditazioa, antxoa eta berdel kostera eta Prentsa Askatasunaren Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/24 - 13:22
Euskal kostaldeko portuak antxoaz bete dira
Gaur goizean, adibidez, 330 tona antxoa ekarri dituzten 50 ontzi porturatu dira Getarian. Getariako Kofradiako lehendakaria pozik dago kantitatea esanguratsua delako eta onuragarria delako bai arrantzaleentzat bai kontsumitzaileentzat.
2024/04/19 - 14:16
Horrela heltzen dio egunerokotasunari Pasaiako lonjak, Estatuko hirugarren lonjarik garrantzitsuenak
Urtean 19.000 tona merkaturatzen ditu, Vigoko eta Coruñako lonjetan baino apur gutxiago. Merkantzia Estatura zein atzerrira joaten da, eta aurten 5.000 metro karratu gehiago izango ditu.
2024/04/04 - 14:39
Arrantzaleak pozik daude antxoaren kanpainaren martxarekin
Atzo eta gaur antxoa asko sartu da euskal kostaldeko portuetan. Hondarribian, adibidez, gaur 300.000 kilo antxoa saldu dira. Berdelaren kanpaina, aldiz, ez da hain ona izaten ari.
2024/03/21 - 17:42
Maroko-Europa arrantza ituna errefusatu du EBko Auzitegiaren abokatuak, saharar herria ez errespetatzeagatik
Abokatu nagusi baten ondorioak lotesleak ez diren arren, Luxenburgon egoitza duen auzitegiak kontuan hartzen ditu gehienetan epaia ematen duenean.
2024/03/18 - 18:33
Euskal Herria tropikala: Salpa brasildar bat arrantzatu dute Lekeitioko uretan
Larrialdi klimatikoak eragin nabarmena dauka itsasoko bizitzan. Hori dio AZTI euskal zentro teknologikoak egindako azken ikerketak.
2024/03/11 - 14:10
Izokina sekula iritsi gabeko lekuetara ailegatu da Nafarroan, Iparraldean presa bat eraitsi ostean
Bost metroko altuerarekin, azpiegitura oztopo gaindiezina zen arrain-espezie guztientzat, aingirarentzat izan ezik.
2024/03/11 - 12:33
Izokina sekula iritsi gabeko lekuetara ailegatu da Nafarroan, Iparraldean uharka zahar bat eraitsi ostean
1775a baino lehen Ugaranen eraikitako presagain bat da, arrain gehienentzat oztopo gaindiezina zena.
2024/03/06 - 10:17
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Iritsi den antxoa apurra tamaina txikikoa da. Getariako portuan, adibidez, ontzi bakar batek lehorreratu du antxoa, eta lonjan kiloa 2,60 euro inguruan saldu da.
2024/03/04 - 12:58
Tokion hondoratzeko zorian egon den atunontzi baten erreskatearen irudi ikusgarriak
Marinel bat hil da eta beste 24 bizirik erreskatatu dituzte helikopteroan eraman ostean. Arrantza-ontzia Hego Amerikara zihoan atunak harrapatzera, goizaldean Tokioko hegoaldeko Kozu uhartearen aurrean hondartu denean.
2024/02/21 - 09:18
Albiste izango dira: Mikroplastikoen kontrako ekimena, kontrolerako saioa eta Assangeren estradizioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/20 - 09:07
Albiste izango dira: Emantzipaziorako laguntzak, arrantza debekuaren amaiera eta deskontuak garraio publikoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/20 - 06:00
Amaitu da arrantzatzeko debekua Bizkaiko Golkoko frantziar uretan
Frantziak arrantza debekatu du urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra Bizkaiko Golkoko uretan, izurdeak babesteko.
2024/02/09 - 17:25
'Maria Reina Madre' arrantza-ontzia hondoratu egin da, Pasaiako portutik bederatzi miliara
Itsasontziaren flotagarritasuna berreskuratzeko maniobrek porrot egin dute. 13 marinelak eta patroia goizean erreskatatu dituzte, eta "onik" eraman dituzte Pasaiako portura.
2024/02/09 - 17:11
'Maria Reina Madre' arrantza-ontzia hondoratu den unea, Pasaiako portutik gertu
Itsasontziaren flotagarritasuna berreskuratzeko maniobrek porrot egin dute. 13 marinelak eta patroia goizean erreskatatu dituzte, eta "onik" eraman dituzte Pasaiako portura.
2024/02/09 - 14:42
Pasaian dira jada portutik bederatzi miliara hondoratzen hasi den 'Maria Reina Madre' ontziko 14 marinelak
Itsas Salbamenduak 09:00etan jaso du abisua. 13 marinelek arrantza-ontzia utzi, eta salbamendu-txalupa batean itxaron dute; patroia, berriz, ontzian geratu da 'Salvamar Orion' ontzia iritsi den arte. Istripua izan duen ontzia atoian eramaten saiatuko dira.
2024/02/06 - 12:21
Higer lurmuturretik (Hondarribia) gertu arrantzatutako 60 bisigu heldugabe atzeman dituzte
Atzemandako bisigu aleak 20 eta 27 zentimetro bitartekoak ziren. Araudiak lizentziako eta urteko ale bakarra harrapatzeko aukera ematen du, eta gutxienez 40 zentimetroko neurria izan behar dute.
2024/01/26 - 11:55
Gizon bat hil da Zumaia eta Getaria artean ontzi bat irauli ostean
47 urteko gizon baten gorpua atzeman dute bart uretan, Zumaia eta Getaria artean, bere ontziak irauli ostean. Ontzian zihoazen beste bi gizonak, 37 eta 43 urtekoak, Orroagako hondartzako arroken artetik erreskatatu dituzte hipotermia zantzuekin (irudiak: Gipuzkoako Gurutze Gorria).
2024/01/26 - 10:47
Itzalaldia Pasaiako portuan
Matxura batek ilunpetan utzi du Pasaiako portua 06:00etatik. Arrainaren enkantea egitea ez da batere erraza izan.