Arrantza
2023/03/17 - 10:56
Berdelaren kanpaina hasi da, eta gaurtik Eusko Labela izango du
Eusko Labelarekin bereiztuko da arrantza-tresna tradizionalak erabiltzen dituzten itsasontziek harrapatutako kalitate oso oneko berdela. Horrela, kontsumitzaileei Euskadiko berdela, kalitatezkoa, identifikatzeko aukera eman nahi zaie.
2023/03/16 - 11:27
Euskal portuek 1.000 tona berdel jasotzea espero dute gaur
Aurreko egunetan antxoa izan bada protagonista euskal portuetan, gaur berdelaren txanda izan da. Lehen ordutik, berdela kopuru handitan iritsi da portuetara, eta kiloa 0,80 zentimo eta euro bat artean saldu da lonjetan.
2023/03/15 - 14:07
EAEko arrantza-ontziek 380 tona antxoa harrapatu dituzte, arrantza-denboraldia hasi zenetik egunik oparoenean
Getariako portuan bakarrik, 120 tona deskargatu dira. Hondarribian eta Pasaian 50 eta 13 tona lehorreratu dituzte, hurrenez hurren, eta Bizkaian 200 tonara iritsiko direla nabarmendu dute.
2023/03/15 - 11:14
Antxoaren arrantzu-aldia hasi zenetik, gaurkoa izan da egunik oparoena
Getariko portuan, batez ere, tamaina ertaineko antxoa sartu da (kiloko 50-60 ale), eta 1,5 eta 2 euro artean saldu da kiloa. Ikusteko dago, arraindegietan zein izango den salneurria.
2023/03/05 - 14:23
Itsas zabala babesteko itun "historikoa" itxi du NBEk
Itsas zabaleko aliantzaren arabera, akordioa aurrerapauso handia da itsasoko bizitza legez babesteko, eta itsas handiko "gobernantza" XXI. mendera egokitzeko.
2023/03/01 - 11:45
Eugenio Elduaien: ''Apirila erditik aurrera antxoa asko hartzea espero dugu''
Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Presidentearen ustez "kuota handitu izana berri ona da, antxoa badagoela esan nahi duelako. Hala ere, gero arrantzatu egin behar dugu hori guztia", gaineratu du.
2023/02/28 - 12:17
Antxoaren kostera gaur hasiko da Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleentzat
Azken urteetako kuotarik handiena izango dute; izan ere, iaz baino % 17 gehiago arrantzatu ahal izango dute: 30.000 tona inguru, hain justu.
2023/02/23 - 15:34
Jaurlaritzak angularen arrantzaren profesionalizazioa errazteko eta arautzeko plan bat hitzartu du
Europar Batasunak debekatu egin zuen Euskadin angularen arrantza. Orain, Angulen Elkartearekin lortutako akordioak horrekin espezie horren harrapaketen eta merkaturatzearen hainbat kontrol ezarriko dira, sektorea profesionalizatzeko eta Europar Batasunaren eskakizunetara egokitzeko.
2023/01/30 - 14:29
Ondarroako Arrantza Eskola berria inauguratu dute, Bizkaian sektore nautikoa bultzatzeko
Instalazio berriek Itsasertzeko Nabigazioko eta Arrantzako Erdi Mailako ziklo berri bat izango dute, gainerako hezkuntza-eskaintzarekin batera.
2022/12/29 - 23:19
Txipiroi erraldoi bat agertu da Gorlizko hondartzan
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikerlari batek atera zituen argazki ikusgarri eta bitxi horiek. Oso arraroa da halako espezieak euskal kostaldean ikustea.
2022/12/29 - 16:16
10 familiatik 8k kalitate gutxiagoko elikagaiak erosten hasi dela onartzen du
10 familiatik 8k kalitate gutxiagoko elikagaiak erosten hasi dela onartzen du. %50ek ohiko arrain kontsumoa murriztu egin dute; %25ek barazki eta fruta gutxiago jaten dituzte.
2022/12/17 - 21:36
Bruselak ezarritako debekuaren aurrean, Euskadiko angula arrantzaleak haserre azaldu dira
Angulak atsegin hartzeko edo dibertimentuz arrantzatzea debekatuta egongo da datorren hiletik aurrera. Ez da gauza bera gertatuko, ordea, ondoko erkidegoetan, Kantabrian edota Asturiasen, esaterako. Euskadiko angula arrantzaleek protesta egin dute arratsaldean Orion.
2022/12/16 - 14:33
Espainiako Gobernuak beharrizan handiena duten sektoreei mantendu nahi die erregaien deskontua
Horien artean, Nadia Calvinok garraioaren, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren sektoreak aipatu ditu. Halaber, urte amaierara arte itxarongo dute erabakia hartzeko.
2022/12/15 - 17:46
Urtarriletik aurrera ezingo da angularik harrapatu gure ibaietan
Datorren urtetik aurrera ezingo da angularik harrapatu. Debekua Europatik dator eta aisialdiko arrantzan dabiltzanei soilik eragingo die. Espeziea babestu eta azken urteetan gutxitu den aingira populazioa bere onera etortzea nahi dute. Erabakiak haserrea piztu du angulatan ibiltzen direnen artean.
2022/12/13 - 15:06
Jaurlaritzarentzat albiste ona da arrantzako akordioa, baina txitxarroaren murrizketa deitoratu du
Arantxa Tapiak adierazi du lortutako arrantza akordioa albiste ona dela, baina txitxarro kuotaren murrizketa negatiboa dela esan du. Hala ere, kuota "zerora" eraman ez delako pozik dagoela adierazi du.
2022/12/13 - 11:33
Legatzaren kuota % 10 handitzea eta txitxarroarena 70.000 tonatik 3.200 tonara gutxitzea adostu du EBk
Bi eguneko negoziazioen ondoren, Europar Batasuneko Arrantza ministroek akordioa lortu dute 2023rako arrantza kuoten inguruan.
2022/12/11 - 12:12
Europar Batzordeak txitxarroaren arrantza debekatu nahi du, eta legatzaren kuota % 10 handitu
Igande honetan hasiko da 2023rako arrantza kuotak zehaztuko dituen proposamenaren negoziaketa Bruselan, eta emaitza astelehenetik asteartera bitartean jakingo da.
2022/11/13 - 15:31
Prestige itsasontziak eragindako hondamendiak 20 urte bete ditu
Gaurko egunez hasi ziren arazoak, eta sei egunera ontzia erdibitu egin zen, galipota itsasoan eta kosta guztian zabalduz.
2022/11/11 - 21:51
Arrantzari uzteagatik marinel bakoitzak ordain gisa 1.200 euro jaso zituen ia 12 hilabetez
Hondamendiak zortzi hilabetez lehorrean utzi zituen Costa da Morte eta Rias Baixaseko flota osoak. Zazpi hilabate geroago, 2003ko maiatzeko udal hauteskundeak PPk irabazi zituen Costa da Morten.
2022/11/11 - 15:42
Galiziako arrantzaleek euren ogibidea kolokan ikusi zuten Pretigen tragediarekin
Prestige hondoratu ostean, Galiziako arrantzaleak zortzi hilabete egin zituzten arrantzara atera ezinik eta hilabete zailak bizi izan zituzten.