Europar Batzordeak txitxarroaren arrantza debekatu nahi du, eta legatzaren kuota % 10 handitu
Europar Batasuneko 27 arrantza ministroek 2023ko arrantza kuoten inguruko negoziaketei ekingo diete gaur. Euskal arrantzaleak adi dira negoziaketa horiei baina ez da bihar edo asteartera arte jakingo azken emaitza.
Europar Batzordeak egina du Harrapaketa Onargarri Kopuruak (TAC) ezartzen dituen proposamena. Horretan, mihi-arrainaren arrantza kuota % 11 gutxitzea planteatzen da, Kantabrikoko zigala % 36 gutxitzea, eta abaderoaren harrapaketa, % 10, Atlantikoan. Espainiako Gobernuak kopuru horiek aldatzea eta murrizketak txikiagoak izatea eskatuko du.
Bestalde, Europako Batzordeak legatzaren arrantza kuota % 10 igotzea aurreikusten du, azken 8 urteetan murriztuta egon ondoren. Izan ere, Itsasoaren Esploraziorako Nazioarteko Batzordeak ikusi du espeziea errekuperatu egin dela.
Arrazoi beragatik, itsas-zapoaren kuota ere % 12 igoko litzateke, eta itsas-oilarrarena, % 33. Aitzitik, txitxarroa arrantzatzeko debekua ezarriko litzateke, TAC 0 delakoa, alegia, espeziea ez dagoelako egoera onean.
Mediterraneoari dagokionez, 2022an baino % 7,5 egun gutxiago arrantzatzea planteatzen du Europak, baina Espainia ez dago ados.
Gainera, Espainiako Gobernuak konpentsazio mekanismoetan aurreikusten den portzentajea % 3ra arte igotzea eskatuko du, eta sare selektiboagoak erabiltzea defendatuko du.
Bestalde, aldaketa bat eskatuko du Espainiak Frantzia eta Portugalekin batera: orain arte, urtero egiten da espezien neurketa, eta horren arabera ezartzen dira kuotak, baina kuota horiek hainbat urterako izatea nahi dute, arrantzaleei nolabaiteko egonkortasuna emate aldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.