Arratia-Nerbioi
2014/03/10 - 20:52
Incoesaren itxieraren aurka egitea eskatu dio Etxaidek Jaurlaritzari
Bediako Incoesa enpresako langileak astelehen honetan irten dira Udaleko itxialditik, lan erregulazio espedientearen kontsulta epea amaitzean.
2014/01/29 - 13:19
Incoesako langileek itxialdia egin dute Eusko Jaurlaritzan
Bediako lantegiarentzat bideragarritasun azterketa egitea eskatu dute, eta bilera bat egiteko eta ekoizpen sarearen alde "benetako apustua" egiteko eskatu diote Arantza Tapia sailburuari.
2014/01/20 - 17:03
Incoesa Bedian mantentzeko inplikazioa eskatu diete Jaurlaritzari
Langileek 238 egun daramatzate greban, ekoizpena Soriara eta Extremadurara eramateko erabakiaren aurka.
2014/01/17 - 10:44
Alfuseko beharginak lanera bueltatu dira, greban 306 egun eman ostean
FCCk planta itxi nahi duela uste dute Bediako lantegiko beharginek, eta mobilizazioei eutsiko diete.
2014/01/16 - 22:42
Lemoako alkate ohia prebarikazio delitu batengatik absolbitu dute
Gertaerak 2010ean izan ziren. Lemoako Udalak aldi baterako herri-lanetako peoiak kontratatzeko lan-poltsa sortu eta ez zituen oinarriak Bizkaiko Buletin Ofizialean argitaratu.
2014/01/13 - 21:32
Epaitegiak baliogabetu du Incoesa enpresa deslokalizatzeko prozesua
Bediako lantegia itxi, eta langileak Soriara eta Extremadurara eraman nahi zituzten. 232 egun eman dituzte protestan langileek.
2013/12/27 - 18:28
Ertzaintzak Orozkoko zerrategiko sutea ikertuko du
Kiskalita geratu da Torrezar zerrategiaren biltegietako bat. Egur piloa eta haize zakarra direla eta, suhiltzaileei asko kostatu zaie garrak mendean hartzea
2013/12/27 - 08:52
Amatatu egin dute Orozkoko zerrategian piztutako sutea
Sugarrek sabaia guztiz suntsitu dute. 30 pertsona ebakuatu egin behar izan dituzte.
2013/11/17 - 10:36
Bi pertsona larri zauritu dira bi autok elkar jota, Arrankudiagan
Zaurituetako bat Laudiokoa da, bestearen daturik ez dute zabaldu. Biak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
2013/11/08 - 01:27
Sendero Luminosoko kide bat atxilotu du Poliziak Ugaon
Miryan Farfan Achata atxilotzeko agindua emanda zuen Peruk nazioartean, 90eko hamarkadan ekintza terroristetan parte hartu izana egotzita.
2013/10/28 - 09:20
Gazte bat atxilotu dute Ugaon, beste bati bost labankada emateagatik
Ustezko erasotzailea gertakizuna izan eta gutxira atxilotu du Ertzaintzak Ugaon bertan, auto batean zihoala.
2013/10/02 - 17:10
Zuhaitzetan lo egiteko aukera izango da laster Zeanurin
Gau bakoitzeko egonaldia 150 euro eta 300 euro artean kostatuko da. Argirik eta urik barik, baina erosotasun guztiekin.
2013/09/17 - 17:39
Istilu larriak Incoesan, lantegia hustera sartu direnean
Ertzaintzak 7 langile inputatu ditu materialaren irteera eragozteagatik.
2013/08/02 - 23:45
Incoesa enpresako langileek protesta egin dute Bedian
Lantegitik Lemoarako bidea oinez egin dute manifestazioan. 53 langileek ehunka lagunen babesa lortu dute, enpresaren deslokalizazioaren aurkako protestan. Maiatzaren 27tik greba mugagabean dira.
2013/07/24 - 21:19
Edari alkoholdunetan 24.000 euro gastatzea leporatu diote EAJri Lemoan
Bertako alkatesak (Bildu) salatu duenez, aurreko gobernuak 24.000 euro gastatu zituen edari alkoholdunetan, eta 50.000 euro kilometroak ordaintzeko dietetan.
2013/06/14 - 23:47
Gizon bat hil da Ezkabako kanpinean, bere hondeatzailea irauli ondoren
Ezkabako kanpinean lanean ari zen, eta buruan hartu du kolpea. Bestalde, gizon bat zauritu da Orozkon, traktore batekin maldan behera erori ondoren.
2013/06/09 - 01:08
ALFUS eta INCOESAko kaleratzeen aurka manifestatu dira Bedian
Mila lagun inguru bildu dira Bediako kaleetan ALFUS eta INCOESA enpresetako lanpostuak eta "Arratiako haranaren etorkizuna" defendatzeko.
2013/06/08 - 23:08
FCC ALFUS eta INCOESAko langileen manifestazioa Bedian
FCC ALFUS eta INCOESAko enpresetako zuzendaritzek kaleratzeak iragarri dituzte. Ondorioz, egoera salatzeko manifestazioa egin dute Bedian, langileei elkartasuna adierazteko.
2013/06/03 - 18:45
Langabezia laukoiztu da Arratian
Azken lau urteetan laukoiztu egin da langabe kopurua, eta Alfus eta Incoesa dira larri daudenen zerrendara gehitu diren bi azken enpresak.
2013/05/26 - 17:29
Txirrindulari bat helikopteroz erreskatatu behar izan dute Zeberion
Galdakaoko txirrindulariak istripua izan du eta konortea galdu du.