Hartzekodunen konkurtsoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Incoesa Bedian mantentzeko inplikazioa eskatu diete Jaurlaritzari

Langileek 238 egun daramatzate greban, ekoizpena Soriara eta Extremadurara eramateko erabakiaren aurka.
Incoesako langileak. Argazkia: EITB
Incoesako langileak. Argazkia: EITB

Incoesako langileak hartzekodunen konkurtsoan daude eta konkurtsoaren administratzaileari eskatu diote Eusko Jaurlaritzak konponbide baten bilaketan lagundu dezan eta Bediako (Bizkaia) lantegia berriz irekitzeko eta jarduera mantentzeko.

Langileek 238 egun daramatzate greban ekoizpena Soriara eta Extremadurara eramateko erabakiaren aurka eta bozeramaile batek adierazi duenez, gatazka "une erabakigarri" batean dago, epaile batek langileak tokiz aldatzeko erabakia ukatu baitu eta enpresari eman dizkioten laguntza publikoak itzultzeko eskatu baitiote.

Pasaden astean, Incoesa-Trafos eta Incoesa-Trafodis taldeko bi sozietateetako biren deslokalizazio deklarazioa onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, Bediako enpresak lurraldea utzi duelakoan. Bi sozietateek 150.000 euro jaso zituzten laguntzetan eta hori itzultzea eskatzeko lehen pausua bete dute horrela.

Bilboko Merkataritzako 2. epaitegiak arrazoia eman zien langileei (langileak Soriako eta Extremadurako lantegietara tokiz aldatzeko proposamena luzatu zuen zuzendaritzak, LAB sindikatuaren arabera) eta egun batzuk beranduago etorri zen Foru Aldundiaren erabakia.

Pedro Mendo enpresa-batzordearen bozeramaileak adierazi duenez, erabaki horien ostean, enpresak eta hartzekodunen konkurtsoak egoera birplanteatuko lituzke eta Bediako lantegiaren etorkizuna argitu.

Langileek ez omen dute kaleratzerik onartuko, ezta Bizkaiko lantegia ixtea ere: horrela, mantentzeko bideragarritasun-txostena egiteko lan egiteko eskatu diote.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X