Bedian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak baliogabetu egin du Incoesaren deslokalizazioa

Incoesako langileak Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko Bizkaiko foru diputatuarekin bildu dira gaur.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Epaitegiak baliogabetu du Incoesa enpresa deslokalizatzeko prozesua

LAB sindikatuak jakitera eman duenez, epaileak baliogabetu egin du Bediako Incoesa lantegia deslokalizatzeko enpresak zuen asmoa. Bediako lantegia itxi eta langileak Soria eta Extremadurara eraman nahi zituzten.

Ohar baten bidez, sindikatuak gogora ekarri du maiatzean Incoesa enpresak "deslokalizazio prozesua abian" jarri zuela. Prozesu horren baitan, Bediako langileak Sorian eta Extremaduran dauden lantegietara eramango zituzten. "Epaileak baliogabetzat jo du asmoa, beraz,  Incoesa lantegiak Bedian jarraitzea posiblea da eta beharrezkoa da, argi dago", adierazi du LABek.

Zortzi hilabeteren ondoren, Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko Bizkaiko foru diputatua Incoesako langileekin "lehen aldiz" gaur bildu dela adierazi du sindikatuak.

Deslokalizazioaren inguruan Bizkaiko Foru Aldundiak azaroan abian jarri zuen espedientearen inguruko informazioa eskatu dute langileek bileran.

"Esan digutenez, Aldundiak espedientea ireki zuen eta hori enpresari igorri zion alegazioak aurkez zitzan. Azken txostena prestatzea dagokio Aldundiari", adierazi du sindikatuak.

Langileek "positibotzat" jo dute espedientearen irekiera, baina Aldundiari "arduraz" jokatzeko eskatu diote. "Orain, inoiz baino gehiago, eta epaitegien erabakia kontuan izanik, jarrera politiko egoki batek enpresaren jarrera baldintzatu dezake", azpimarratu dute.

"Bediako enpresak irekita jarraitzeko borrokan jarraituko dugu", adierazi dute langileek, eta "Bediako lantegiak irekita jarraitzeko eta lanpostuak mantentzeko inplikazioa" eskatu diete Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X