Arratia-Nerbioi
2023/01/06 - 12:18
Landa-pista batean desagertutako gizonaren bila hasi dira berriro Orozkon
Segurtasun Sailaren arabera, ostegun goizaldean pertsona batek jakinarazi zuen ezbehar bat izan zuela bere ibilgailuarekin eta trabatuta geratu zela landa-pista batean. Gizonak ezin izan zuen zehaztu non zegoen. Ibilgailua aurkitu dute dagoeneko.

2022/12/10 - 15:21
Urduñan lurperatuta dauden bi biktimaren senideak deshobiratzeak ikusten egon dira
Urduñako hilerrian, 80 urtez lurpean egon den historia, argitara ateratzeko lanetan jarraitzen du Aranzadiko lantaldeak. Espetxe frankistako presoen 53 gorpuzki berri aurkitu dituzte abenduko zubi honetan.
2022/12/10 - 11:36
Urduñako hilerrian aurkitutako biktima frankisten 53 gorpuzkiak identifikatzen hasi da Eusko Jaurlaritza
Jaurlaritzak eta Aranzadi Elkarteak sustatutako ikerketa horretan, 36 familiekin dabiltza harremanetan, eta horietatik 17k dagoeneko eman dute DNA lagina, identifikazioa bideratu ahal izateko.

2022/12/08 - 15:28
Frankismoaren biktimen 40 gorpu aurkitu ditu Aranzadi Elkarteak Urduñako hilerrian
Guztira 50 bat daudela uste dute. Denak kanpotarrak ziren, baina Urduñako kartzelan egon ziren preso eta han hil ziren 1939 eta 1941 urteen bitartean.

2022/12/08 - 10:46
Frankismoaren biktimen 30 gorpuzki inguru aurkitu dituzte Urduñako hilerrian
Frankismo garaian Urduñako Espetxe Zentralean hil ziren pertsonen deshobiratze-lanen barruan eginiko aurkikuntza da. 2014an bilatu ziren lehen gorpuzkiak berton, eta geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteak lanean ziharduen beste lurperatze-gune batzuen bila.

2022/11/27 - 13:45
Lemoako apaizari barkamena eskatzeko galdegin dute, ETA goratzeagatik jarri zioten kereila artxibatu eta gero
Bizkaiko Abadeen Foroak publikoki barkamena eskatzeko eskatu die Joseba Segura Bilboko gotzainari eta Mario Iceta postu horretan aurretik egon zenari, Mikel Azpeitia baztertzeagatik.

2022/10/28 - 16:39
Bullyingaren aurka Bizikasi ekimena jarri dute martxan Euskal Eskola Publikoetan
Ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea du helburu. Lemoako Eguzkitza Meabe ikastetxean egon gara horietako saio bat ikusten.
2022/10/25 - 10:30
Ordezko lehengaiak, zementuaren ekoizpenak sortutako CO2 emisioak murrizteko
Cementos Lemonak abian ditu hainbat neurri deskarbonatazio prozesuaren emisioek % 7 behera egin dezaten; izan ere, prozesu horrek zementua ekoiztean sortzen diren CO2 emisio gehienak eragiten ditu. Halaber, ordezko erregaiak baliatzen dituzte % 50ean behar den energia termikoa izateko.
2022/10/25 - 10:00
Cementos Lemonak CO2ko emisioak murrizteko duen estrategia zehaztu dio eitb.eus-i
Carlos Moreno Polo zementu fabrikako zuzendariak azaldu duenez, enpresak ordezko lehengaien aldeko apustua du, bai eta ordezko erregaien aldekoa ere.
2022/10/16 - 12:35
Eskalatzaile bat hil da Nerbioi ur-jauzian erorikoa izanda
Gizon bat hil da Nerbioi ur-jauzian eskalatzen ari zela istripua izanda, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ertzaintzak eta Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua.
2022/09/25 - 20:48
Gazte bat atxilotu dute Lemoan diskoteka sarrera billete faltsuarekin ordaintzeagatik eta drogak eramateagatik
Diskotekan sartzeko billete faltsu batekin ordaindu zuen 22 urteko gazteak eta, agenteek miatu dutenean, "salmentarako prest" zeuden hainbat droga atzeman dizkiote.