Arratia-Nerbioi
2020/10/29 - 18:11
Urduñan eta Trebiñun Arabako neurriak ezarriko dituzte alarma egoeran
EAJk proposatuta, inguratzen dituen lurraldearen, hau da, Arabaren, tratamendu bera jasoko dute alarma egoeran.
2020/10/26 - 11:10
Tecnichapa enpresa bizkaitarreko langileak greba mugagabera deitu dituzte
Igorreko lantegiko enpresa batzordeak protesta abian jartzea erabaki du enpresaren zuzendaritzak lan-hitzarmen "duina" negoziatzeko duen "borondate eza" salatzeko.
2020/07/27 - 13:38
Arratiako harana, Urkiola eta Gorbeia arteko altxor ezkutua
Haranari izena ematen dion Arratia ibaiaren eta Indusi errekek osatzen dute Euskal Herriko txoko hori. Urkiola eta Gorbeiako parke naturalen artean ezkutatzen da Arratiako harana.
2020/07/17 - 21:13
Eusko Jaurlaritzak Orozkon gasa bilatzeari uko egin dio
SHESAk, hau da, Euskadiko Hidrokarburoak Baltzuak, 2012an jaso zuen ikerkuntza horiek egiteko baimena.
2020/07/17 - 18:54
Auzitegiak berretsi egin du Araluceko 135 langileren kaleratzea
Batz kooperatibako enpresak azken urteotan izandako galerak "arrazoi ekonomikotzat" jo ditu, baina ELAk helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
2020/07/12 - 19:41
83 urteko gizon bat hil da Diman, 4x4 ibilgailua baso-bide batetik aterata
Suhiltzaileak bertaratu dira, biktima ibilgailutik ateratzera, barruan harrapatuta geratu baita. Berarekin zihoan adingabe bat zauritu egin da.
2020/07/10 - 15:12
Taldeak Amurrioko garaje batean aparkatutako auto bat erabiltzen zuen zulo gisa
Ikerketari maiatzean ekin zion Ertzaintzak, lapurretetan eta droga-trafikoan espezializatutako hainbat delitugileren arteko harremanaz susmatuta.
2020/07/10 - 15:00
Ugaon eta Amurrion drogekin trafikatzen zuen gaizkile-talde bat desegin dute
Hiru gizonek osatzen zuten gaizkile-taldea, eta 25 arma zituzten legez kanpo. Amurrioko garaje batean aparkatutako auto bat erabiltzen zuten zulo gisa.
2020/07/10 - 14:09
Arma ugari zituzten hiru trafikatzaile atxilotu dituzte Bizkaian eta Araban
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Ugaon (Bizkaia) eta Amurrion (Araba), droga-trafikoan aritzen den talde kriminal bat osatzea egotzita. 25 arma aurkitu zaizkie.
2020/06/26 - 13:23
Bi atxilotu autobus gidari bati erasotzeagatik maskara jartzeko eskatu ostean
Lemoa parean atxilotutako bi gazteak gidariari harri bat bota eta autobusaren leiho bat apurtzea egotzita atxilotu zituzten.
2020/06/10 - 11:56
Pintaketak egin dituzte Ugaoko eta Burtzeñako batzokietan
Ugaoko eta Burtzeñako (Barakaldo) EAJren batzokiek pintadak egin dituzte bart gauean. Pintaketek Patxi Ruiz presoaren aipamena egiten dute.
2020/05/08 - 11:27
Balkoietan ospatu dute urduñarrek Otxomaio jaien hasiera
Pregoiaren ondoren, Erauntsi taldeko kideek dantza egin zuten Urduñako hainbat puntutan. Aurtengo txupinera Mari Carmen Diaz de Lezana txirrindularia izan da.
2020/05/05 - 22:45
17 urteko mutil bat Urduñako aintzira batera erori da, eta hilda atera dute
Urduñako aintziran 17 urteko mutil baten bila aritu dira arratsaldean eta azkenean hilik atera dute.
2020/05/05 - 22:28
17 urteko mutil bat hilda topatu dute Urduñako urmael batean
Basaldua auzoko urmael batean sartu da, bainua hartzeko, astearte arratsaldean. Gorpua 20:10 aldera topatu dute.
2020/04/30 - 23:33
Urduña, geografikoki Araban dagoen Bizkaiko herria eta Burgosekin muga duena
Probintzien neurria zorrotz beteko balitz, urduñarrak ezingo lirateke Bizkaian bertan baino gertuago dituzten herrietara joan.
2020/04/30 - 11:49
Ibilgailu batek su hartu du Ugaon, AP-68 autobidean
Sutea 07:15ean piztu da eta errei bat itxi behar izan dute, baina ordubete geroago ireki dute, ibilgailua errepidetik kendu ostean.
2020/04/09 - 14:24
Ugaoko Sarea Abesbatzak gure etxeetan abesteko deia egin digu
Denak batera abesteko aukerarik izan ez arren, Ugaoko Sarea Abesbatzako kideek bideo hau prestatu dute, bakoitzak bere etxetik abestuz.
2020/03/09 - 10:00
Nerbioiko ur-jauziaren edertasuna
Azken egunetako euriteen ondoren, Nerbioi ibaiaren jauziak irudi ikusgarria eskaini du asteburu honetan.
2020/02/15 - 20:57
Igorreko mendizale bat hil da Asturiasen
66 urteko gizona Tesorero mendiaren magal batetik erori da, Cabrales udalerrian. Ezbeharra mendiaren iparraldean gertatu da, 300 bat metroko mazelan.
2020/02/05 - 12:16
Gizon bat zauritu da N-240 errepidean, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Larrialdi zerbitzuek 09:00ak aldera jaso dute abisua, eta zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera, larri. Istripuaren ondorioz, auto-ilarak sortu dira inguruan.