Istripua mendian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igorreko mendizale bat hil da Asturiasen

66 urteko gizona Tesorero mendiaren magal batetik erori da, Cabrales udalerrian. Ezbeharra mendiaren iparraldean gertatu da, 300 bat metroko mazelan.
Guardia Zibila mendizalearen gorpua erreskatatzen. Irudia: Barne Ministerioa
Guardia Zibila mendizalearen gorpua erreskatatzen. Irudia: Barne Ministerioa

Igorreko (Bizkaia) 66 urteko gizon bat hil da larunbat honetan, Tesorero mendiaren magal batetik erorita, Cabralesen (Asturias).

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, 112-Asturias larrialdi zerbitzuak istripuaren berri eman du 14:10 aldera. Ezbeharra Tesorero mendiaren iparraldean gertatu da, 300 bat metroko mazelan.

Guardia Zibilaren helikoptero bat bertaratu da. Gorpua erreskatatu eta eraman du. Cangas de Oniseko Guardia Zibilaren Mendi Taldeak (Greim) ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X