Arratia-Nerbioi
2020/02/04 - 13:43
Arratiako Koruak Santa Agedako kopla hunkigarriak abestu ditu Begoñako Basilikan
Urtero bezala, Arratiako Korua Begoñako Basilikara joan da Santa Agedako koplak abestera.
2020/01/28 - 11:19
Lau atxilotu Ugaon, pertsona bat suzko arma batekin mehatxatzeagatik
Agenteek lau gazte atxilotu zituzten larunbat gauean, mehatxu delitu bat egotzita. Gizon bat suzko arma batekin eta labanekin mehatxatu zuten, oraindik ez dakite zergatik.
2020/01/16 - 10:08
Lau edukiontzi erre dituzte Bilbon, eta hiru Lemoan
Bizkaiko hiriburuko sutea Martin Barua Picaza kalean izan da 01:15 aldera. Ondoan aparkatuta zegoen auto bat eta etxebizitza bateko fatxada kaltetu dira. Lemoan, beste auto batek kalteak izan ditu.
2020/01/12 - 10:33
Emakume bat zauritu da Urduñako etxebizitza batean izandako sutean
Hiru solairuko eraikin batean izan da sutea, eta suhiltzaileek 12 bizilagun atera dituzte euren etxeetatik
2020/01/09 - 12:43
Araluceko langileek elkarretaratzea egin dute LHKren egoitzaren aurrean
Araluceko langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, Bilbon, 141 langileen lan-erregulazioko espedientearen kontsulta aldia dela eta.
2020/01/08 - 09:45
25 urteko gazte bat hil da Igorren, bi ibilgailuren arteko aurrez aurreko talkan
Aurrez aurreko talka 05:50ean gertatu da N-240 errepidean, Igorren. Gidarietako bat hil egin da eta bestea larri eraman dute ospitalera (@cafecongotas7-en irudiak)
2019/12/29 - 20:24
Neandertalen gorpuzkiak berraurkitu dituzte Barandiaranek egindako aurkikuntzetan
Bi esne-hortz, indibiduo heldu baten beste gorpuzki bat eta burezur zati bat dira. Barandiaranek topatu zituen 1967 eta 1974 artean egindako indusketetan Axlorren, Diman.
2019/12/28 - 13:32
Kartzelan sartu dute Urduñan bizilagun baten ateari ustez tiro egin zion gizona
Ostegun gauean atxilotu zuten 42 urteko gizona eta gaur goizean espetxeratu dute Basaurin.
2019/12/27 - 22:04
Araluceko langileek bertan behera utzi dute greba mugagabea
2020ko urtarrilaren 2a izango da lehen laneguna lantegian. Lan-batzordeak, orduan aztertu ahalko ditu "Batz Taldeko langile azpikontratatuek sortu ahal izan dituzten kalteak".
2019/12/27 - 21:21
Gizon bat atxilotu dute bizilagun bat meatxatu eta haren atean tiroak botatzeagatik
Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu du Urduñan, bere gainean bizi den bizilagunari heriotza meatxuak egin eta eskopeta batekin etxeko atera tiroak jaurtitzeagatik.
2019/12/27 - 12:03
Gizon bat atxilotu dute bizilagunaren ateari tiro egitea egotzita, Urduñan
42 urteko gizona bizilagunaren etxera igo zen eta mehatxu egin zion, arma bat hartu eta ateari tiro egin aurretik. Psikiatria unitate batean sartu dute.
2019/12/27 - 11:32
Bizkaiko bederatzi udalerritako zabor biltzaileek greba abiatu dute
Etxebarri, Arrigorriaga, Ugao, Zaratamo, Arrankudiaga, Zeberio, Orozko, Urduña eta Arakaldoko bilketa zerbitzuari eragingo dio grebak gaur. Lan-hitzarmen duina eskatzen dute.
2019/12/26 - 14:42
Araluceko trokelak lekualdatzen hasi da Batz, Ertzaintzaren presentzia handiarekin
Azaroaren 14az geroztik greba mugagabean dauden 80 langile inguru lantegiaren kanpoaldean egon dira protesta egiteko.
2019/12/26 - 14:01
Araluceko makineria ateratzen hasi da Batz enpresa, Ertzaintzaren laguntzarekin
Araluceko 80 langile inguru bertan zirela hasi dira makinak ateratzen, eta beharginek protesta egin badute ere, ez dute erresistentziarik jarri.
2019/12/05 - 17:24
Langile bat zauritu da Lemoan, zuhaitz bat gainera erorita
Beharginak hanka hautsi du eta Galdakaoko ospitalera eraman dute helikopteroan.
2019/11/27 - 09:39
Pertsona bat zauritu da Diman, bi autoren arteko talka batean
Suhiltzaileek emakume bat erreskatatu behar izan dute bere ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu ostean.
2019/11/26 - 17:25
Araluce hartzekodunen konkurtsoan sartu da
Horixe erabaki du Bilboko auzitegiak. Batz Taldeak, Araluceren jabeak, enpresa batzordearen "immobilismoa" salatu du, “arriskuan” jartzen duelako "kooperatiba bera".
2019/11/21 - 16:07
Bizkaibusek Lemoako geltokia kenduko du Non Stop diskoteka irekitzen den egunetan
Euskotreneko geltokira joateko autobus-zerbitzua sortzea proposatuko dio Udalak diskotekari. Neurria igande honetan sartuko da indarrean, azaroaren 24an, 07:00etatik 10:00etara arte.
2019/11/16 - 18:57
Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea izendatu dute Udalbiltzako lehendakari berri
20. urteurrenaren baitan, zuzendaritza berritzeko batzarra egin dute gaur Durangon. Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Irantzu Antoñana Vianako zinegotzia izango dira lehendakariordeak.
2019/11/15 - 14:08
Araluce eta Cables y Alambres mantentzeko 'alternatibak' aztertzen ari da Jaurlaritza
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak aitortu du ez dela "erraza" enpresa horien egoera konpontzea, "merkatuaren menpe daudelako".