Arrazismoa
2023/01/22 - 15:25
Gutxienez 10 hildako eta 10 zauritu Los Angeles ondoko hiri batean izandako tiroketa masiboan
Urte hasiera latza izan dute Los Angelesen bizi diren txinatarrek. Monterrey Parkeko dantza-areto batean euren urte berria ospatzen ari zirela, gizon bat sartu eta tiroka hasi da gure goizaldean.
2023/01/13 - 21:58
Black Lives Matteren sortzaileetako baten lehengusua hil du Poliziak bere aurka taser pistola erabili eta gero
Keenan Anderson trafiko-istripu bat izan ondotik hainbat minutuz Poliziaren esanetara egon zen espaloian eserita. Agente gehiago iristean, gero eta urduriago jartzen dela ikusten da. Hainbat abisu eman ostean, ‘taser’ pistola elektrikoaz jo zuten, eta ospitalera heldu eta lau ordura hil zen.
2023/01/06 - 18:46
NBEko adituak kezkatuta agertu dira, Twitterren hizkuntza arrazistak gora egin duelako
Hogeitik gora errelatorek eta NBEko adituk giza eskubideak "beren negozio ereduaren erdigunean egon daitezela" eskatu diete Elon Musk bezalako enpresaburuei. Era berean, azpimarratu dute adierazpen askatasunak ez duela diskurtso arrazistarako askatasuna esan nahi.
2022/12/23 - 22:07
Aurrekari arrazistak dituen gizon batek 3 lagun hil eta 4 zauritu ditu tiroz Parisko kurduen zentro batean
Eraso arrazistak egiteagatik aurrekariak zituen 69 urteko gizon batek hiru pertsona hil ditu Parisen, kultura zentro kurdu baten aurrean. Gainera, beste pertsona bat oso larri dago, eta beste bi herritar zauritu dira, ez hain larri.
2022/12/23 - 19:40
Istilu larriak Parisen, eguerdian kurduen zentro baten kontra egindako erasoaren ondoren
3 lagun hil eta beste 4 zauritu ditu eraso horretan, arma batekin tiro egin duen gizonezko batek. Kartzelatik atera berria zen, duela urte bete, hainbat migratzaileri eraso egiteagatik kartzelaratua izan ondoren.
2022/12/23 - 19:00
Aurrekari arrazistak dituen gizon batek hiru lagun hil egin ditu Pariseko zentro kurdu batean
Gainera, beste pertsona bat oso larri dago, eta beste bi zauritu, ez hain larri. Erasotzailea, zaurituta bera ere, atxilotu egin dute. Frantziako Gobernuaren arabera, erasotzailearen helburua "atzerritarrak" hil egitea zen, baina ez dago argi hain zuzen kurduak zituen jomugan.
2022/12/23 - 07:58
Erradiografia: Euskadiko presoen profila eta estereotipo faltsuak
Preso gehienek Espainiako herritartasuna dute, eta gizonak dira. Batez ere 31 eta 50 urte bitarteko pertsonak dira. Delituen tipologia ohikoena ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkakoa da, eta espetxe-sailkapen ohikoena, 2. gradua.
2022/12/06 - 18:28
Hildako basurde bat utzi dute Mariturriko meskitaren sarreran
SOS Arrazakeriak ekintza gaitzetsi du, eta gogorarazi du 2016an, eraikina inauguratu baino apur bat lehenago, lokalari odolez eta txerri haragiz eraso ziotela.
2022/11/25 - 19:44
Unidas Podemosek eta oposizioak ondorioztatu dute Melillako bideoak ez datozela bat Marlaskaren bertsioarekin
Unidas Podemosek eta alderdi independentistek ikerketa batzorde bat eskatu dute. PPk eta Ciudadanosek Barne ministroak asteazkenean Kongresuan egingo duen agerraldiari itxarongo diote, babestu ala ez erabaki aurretik.
2022/11/13 - 09:20
Hiru hamarkada bete dira arrazistek Lucrecia Perez hil zutenetik
Lau pertsona, tartean guardia zibil bat, zigortu zituzten gazte dominikarraren hilketa egotzita. Espainiako Estatuan krimen arrazista gisa epaitu zen lehenengo kasua izan zen.
2022/11/07 - 21:09
Guardia Zibilak istiluen aurkako materiala erabili zuen ekainaren 24an, eta barruko kamerak ez zebiltzan
Kongresuko Barne Batzordeko diputatu talde bat Melillan izan da joan den ekainaren 24an izandako tragediari buruzko informazioa biltzeko, baina azalpenak ez zaizkie nahikoak iruditu.
2022/11/05 - 13:40
Jordan Bardellak hartu du Le Penen lekukoa Bilgune Nazionala eskuin-muturreko alderdiaren gidaritzan
Hori horrela, duela 50 urte s.ortu zen Fronte Nazionalak, lehenengo aldiz, ez du Le Pendar bat izango buruzagi
2022/10/21 - 21:11
Frantziako Poliziak pertsona bat atxilotu du Behobian, Bidasoa ibaia eta muga zeharkatzen saiatzeagatik
Korronteak beste pertsona bat eraman du, baina bere kabuz ibaitik irtetea lortu, jendarmeak atzean utzi eta ihes egin du.
2022/10/09 - 15:51
Donald Trump AEBko presidente ohia, Voxeko 'Viva22' ekitaldiaren ustekabeko gonbidatua
Estatu Batuetako presidente ohiak zoriondu egin du Vox alderdiaren lana, eta bereziki Abascalek egindakoa. Telematikoki parte hartu dute ere Georgia Meloni eta Viktor Orban ultraeskuindarrek.
2022/10/01 - 21:19
Migratzaileen eskubideen aldeko protesta eraman du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Bruselara
Irunetik atera dira, eta Europako Parlamentuaren aurrean manifestatu larunbat honetan, Bruselan, Europan bizi eta lan egiten duten migratzaile guztien erregularizazioa aldarrikatzeko.
2022/09/23 - 15:14
Hernanik eta Hondarribiak oihu arrazistak salatu dituzte gizonezkoen gorengoen mailako partida batean
Bi klubek publikoki salatu dute gertatutakoa, eta argi utzi dute euren instalazioetan ez dutela "horrelako jarrerarik" onartuko.
2022/08/16 - 15:20
Erasoren bat pairatzen duten pertsonak artatzeko eta zaintzeko antolatu dira Bilboko konpartsak
Eraso matxista, LGBTIfobiko edo arrazistarik onartuko ez dutela nabarmendu eta autodefentsa aldarrikatu dute konpartsek. Erasoei erantzuteko, larritasunaren arabera jokatuko dutela zehaztu dute, baina printzipioz Arriaga plazan elkarretaratzea deituko dute eta zerbitzatzeari utziko diote.
2022/07/22 - 01:54
Bi urte eta erdiko zigorra ezarri diote Floyden hilketan nahasitako agenteetako bati eskubideen urraketagatik
2020ko maiatzean Floyden hilketa eragin zuen atxiloketan biktimaren eskubide konstituzionalak urratzeagatik kondenatutako Minneapoliseko Poliziako lau kide ohietako bat da.
2022/07/07 - 21:06
Hiru pertsona migratzaile muga zeharkatzen laguntzeagatik militante bat atxilotu dutela salatu du LABek
Jendarmeek, goizeko lehen orduan, Eñaut Aramendi atxilotu dute Urruñan. Arratsaldeko lehen orduan, aldiz, aske utzi dute. "Aurten, gutxienez zazpi pertsona hil dira muga zeharkatzeko saiakeran", gogorarazi du sindikatuak.
2022/07/05 - 13:29
Etxeratze agindua ezarri dute Akronen (Ohio), poliziak gizon beltz bat hil ondoren sortutako protestengatik
Poliziak armarik gabeko gazte afroamerikar baten hilketa salatzeko protestak areagotu egin dira Akronen, eta agintariek larrialdi egoera eta etxeratze agindua ezarri dituzte. Independentziaren Eguneko su artifizialak ere bertan behera geratu dira.