Erradiografia: Euskadiko presoen profila eta estereotipo faltsuak
Euskadin 1.562 pertsona daude espetxeetan askatasunik gabe. Horietatik 1.381 (% 88,41) zigortuta daude, eta 181 behin behineko espetxealdian dira, Eusko Jaurlaritzak Voxen galdera parlamentario bati emandako erantzunaren arabera.
Begirune Fundazioaren datuen arabera, preso gehienek Espainiako herritartasuna dute, eta gizonak dira. Hala, 1.180 preso Estatukoak dira, preso guztien % 75,54. Gainera, 1.431 gizonak dira, preso guztien % 91,61.
Bestalde, batez ere 31 eta 50 urte bitarteko pertsonak dira: Oro har, % 54,09 adin-tarte horretan daude.
Pertsona horien delituen tipologia ohikoena ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkakoa da: delituen % 29,35. Halaber, garrantzitsuak dira genero indarkeriako delituak eta faltak (% 13,87), osasun publikoaren aurkako delituak (% 12,26) eta sexu askatasunaren aurkako delituak (% 10,57).
Askatasunaz gabetutako pertsona horien espetxe-sailkapen ohikoena 2. gradua da (% 52,75), eta, ondoren, 3. gradua (% 21,95).
Estereotipo faltsuak
Begiruneren ikerketak ondorioztatu duenez, batzuetan, herritarren artean estereotipo faltsuak zabaltzen dira delinkuentzia eta immigrazioa lotzen dituztelako, batez ere jatorri jakin batzuetakoak, zenbait kolektibo edo jatorri segurtasun ezarekin eta delinkuentziarekin lotuz. Datuek, ostera, "erraz gezurtatzeko aukera ematen digute", azpimarratu du Fundazioak.
Txostenaren arabera, oso gutxi dira Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerritarren artean delituak egiten dituzten pertsonak.
Adibidez, kolektibo estigmatizatuenetako bat aipatzearren, EAEn bizi diren marokoarren artean, % 99,54 deliturik egin ez duten pertsonak dira, eta % 0,46 baino ez dago askatasunik gabe espetxeren batean.
Begirunek salatu duenez, ohikoa da, era berean, atzerriko pertsonen etorrera Euskadin gertatzen diren delinkuentziaren eta delituen gorakadarekin lotzea.
Hala ere, datuek, berriro ere, aurreiritzi hori berehala desmuntatzeko aukera ematen dute; izan ere, Ertzaintzak delituei buruz azken urteotan egindako estatistikak eta Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak emandakoak kontuan hartuta, ez dago inolako loturarik migrazioaren eta delituen kopuruaren artean.
Euskadin bizi diren atzerritar jatorriko biztanleen kopuruak gora egin du 2010. urteaz geroztik (75.000 pertsona inguru gehiago bizi dira 2010eko datuekin alderatuta), baina delitu kopuruak urteko 90.000 kasutik behera jarraitzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.