Arrazismoa
2020/08/27 - 11:21
Kirolak bat egiten du AEBetako polizia indarkeriaren aurkako protestekin
Milwaukeeko Bucksek bere serieko bosgarren partida ez jokatzea erabaki dute eta Naomi Osaka tenislari japoniarrak Cincinnatiko txapelketa utzi du boikotarekin bat egiteko.
2020/08/27 - 00:14
Gazte batek bi manifestari hil ditu Wisconsineko protestetan
Poliziak 17 urteko gizonezko bat atxilotu dute, heriotza horiekin zerikusia duelakoan.
2020/08/26 - 11:37
Poliziaren indarkeriaren aurkako protesta gaua Wisconsinen
Wisconsineko gobernadoreak larrialdi egoera ezarri du estatuan, polizia batek gizon beltz bati tiro egin ostean izan diren istiluen ondoren.
2020/08/26 - 10:06
Larrialdi egoera ezarri dute Wisconsinen, azken orduetan izandako protesten aurrean
Guardia Nazionaleko 250 agente inguru zabaldu dituzte estatuan, polizia batek afroamerikar gazte bati bizkarretik zazpi aldiz tiro egin ondoren ehunka pertsona kalera irten ostean.
2020/08/25 - 11:07
Istiluak izan dira Wisconsinen, polizia batek afroamerikar bati tiro egin ostean
Jacob Blake hil ala biziko egoeran dago, zainketa intentsiboetako unitatean. Tokian izan ziren agenteek, "etxeko gertakari" gisa deskribatu dute gertatutakoa.
2020/08/25 - 10:23
Istiluak Wisconsinen, gizon beltz batek Poliziaren tiroak jaso ondoren
Ehunka pertsona kalera atera dira Wisconsinen poliziak gizon beltz bati bizkarretik zazpi tiro eman ondoren. Istiluak izan dira eta Guardia Nazionala bidali dute hirira.
2020/07/28 - 13:46
Bart ere manifestazioak izan dira Portlanden
Manifestariak "asaldatzaile" bezala definitu ditu Trumpek eta, beste behin, armada beharrezkoa dela lasaitasuna errespetatzeko azaldu du. Larunbatean polizak manifestari bat hil zuen tirokatuta.
2020/07/26 - 11:37
45 lagun atxilotu eta 21 zauritu dituzte Seattlen, arrazismoaren aurkako protestetan
2.000 pertsona inguru bildu dira bart hirigunean, George Floyden heriotzaren ondotik AEBn egiten ari diren arrazakeriaren aurkako protesten baitan.
2020/07/19 - 16:54
Legez kanpo dauden pertsonak "berehala" erregularizatzea eskatu dute
Erregularizazioa "emakume eta gizon guztiak duin bihurtzeko lehen pausoa eta oinarrizko eskubidea da", defendatu dute Iruñean, Bilbon eta Donostian.
2020/07/10 - 11:32
''Black Lives Matter'' dioen horma-irudia margotu dute Trump Dorrearen parean
New Yorkeko alkatea den Bill de Blasiok parte hartu du horma-irudia margotzen, Donald Trump presidentea aurka egon arren.
2020/06/29 - 12:33
Pertsona bat hil da poliziaren indarkeriaren aurkako manifestazio batean, Louisvillen
Gizon bat tiroz hil dute Louisvilleko parke batean, Kentucky estatuan, poliziaren indarkeriaren eta Breonna Taylorren heriotzaren aurka protesta egiteko manifestazio baketsu batean.
2020/06/29 - 11:13
Donald Trumpek zurien kantu supremazistak dituen bideo bat zabaldu du Twitterren
Bideoa pare bat orduz egon da zintzilik, agintariaren mezu lerrotik desagertu baino lehen.
2020/06/23 - 11:33
Estatua bat eraitsi nahi zutenen aurka egin du poliziak Etxe Zuriaren atarian
1829 eta 1837 urteen artean Estatu Batuetako presidente izan zen Andrew Jacksonen estatua eraistea saihestu du poliziak.
2020/06/20 - 16:32
Munduko biztanleriaren % 1ak etxetik alde egin behar izan du, egoerak behartuta
3 segunduro pertsonaren bat etxetik alde egitera behartuta dago munduan: errefuxiatuen krisia islatzen duen datua da.
2020/06/20 - 14:35
Etxegabeei jantoki-txartela ukatzen ari zaiela salatu dute Bilbon
Kalean bizi direnen artean janaria banatu du Ongi Etorri Erefuxiatuak elkarteak, eta Bilboko Udalak jateko baliabideak ez dizkietela ematen salatu du.
2020/06/18 - 23:32
Auzitegi Gorenak atzera bota du gazte migratzaileak babesik gabe uzteko Trumpen plana
Horrela, bada, 700.000 gazte migratzailek lanerako baimena eskuratzeko aukera izango dute, AEBtik kanporatuak izateko arriskurik gabe. Programa hori Barack Obamaren agintaldia onartu zen.
2020/06/15 - 10:22
Istiluak Atlantan, poliziak gazte afroamerikar bat tiroz hil ostean
Dozenaka lagunek protesta egin dute igande honetan Atlantan, Rayshard Brooks gazte beltzaren hilketagatik justizia eskatzeko.
2020/06/14 - 14:47
Istiluak larriak izan dira Atlantan, Poliziak beste gazte beltz bat hil ostean
27 urteko Rayshard Brooks tiroz hil zuen Poliziak, hura atxilotzen ari zirela. Hilketarekin lotutako bi agenteak kaleratu dituzte.
2020/06/12 - 23:06
Eraso gehiagoren beldur, Churchillen estatua oholekin estali dute
Arrazakeria eta esklabotza sustatu zituela iritzita, 'Black lives matter' mugimenduak Winston Churchillen estatuei eraso die.
2020/06/12 - 22:52
Trump, berriz ere, armada erabiltzearen alde Seattleko manifestarien kontra
George Floyden hilketak eragindako protesten baitan, Seattle hirian, manifestariek kongresuaren aurreko auzo bat gune autonomo izendatu dute, eta ez diote poliziari sartzen uzten.