Arrazismoa
2020/11/08 - 15:34
Pandemia, arrazakeria eta klima aldaketari arreta jartzeko eskatu diote Bideni
Pandemia kontrolatzeko, immigrazio politikak aldatzea, arrazakeriari amaiera emateko eta supremazismo zuria salatzeko, klima aldaketaren kontra borrokatzea eta herrialdea batzea eskatu diote Bideni.
2020/10/29 - 15:53
Arrazismoaren gaiak inoiz baino pisu handiagoa izango du AEBko hauteskundeetan
AEBko hauteskunde kanpainaren azken txanpan arrazakeriaren gaia berriro ere plazaren erdian dago. Amaia Uribek Kenosha bisitatu du, arrazakeriaren aurkako borrokan ikur bihurtu den hiria.
2020/10/28 - 12:40
Protestek kaleak hartu dituzte Filadelfian Poliziak beste gizon beltz bat hil ondoren
Ehunka manifestarik hartu dituzte Filadelfiako kaleak bigarren egunez jarraian. Mobilizazioetan, dozenaka pertsona atxilotu dituzte eta 30 bat agente zauritu dira.
2020/10/17 - 21:29
Atzerritarren Bulegoaren hitzorduetan atzerapenak salatu dituzte
Atzerapenak salatzen 2018an hasi zenetik, "egoerak nabarmen egin du okerrera", azpimarratu du Arrazakeriaren aurkako Nafarroako Mugimenduak.
2020/10/08 - 10:32
Arrazakeriarekin amaitzeko, zurrumurruen aurkako prestakuntza eskainiko du Bilbok
Prestakuntza urriaren 13, 15, 20 eta 22an izango da, eta Amekadiko Zoom kanalaren bidez emango da.
2020/09/24 - 16:45
Breonna Taylorren hilketa zigorrik gabe geratuko da eta istiluak izan dira AEBn
Epaileen ebazpenak haserre bizia piztu du eta AEBko hainbat hiritan manifestazioak izan dira. Breonna Taylorren Louisville hirian istilu latzak izan dira eta bi polizia tiroz zauritu dituzte.
2020/09/24 - 10:50
Protestak AEBko hainbat hiritan, Breonna Taylorren heriotzaren kasuarengatik
Breonna Taylor tirokatuta hil zen bere etxean bertan. Haren heriotzarekin zerikusia duten agenteak ez dituzte inputatu.
2020/09/04 - 12:30
Zazpi polizia zigortu dituzte Rochesterren afroamerikar bat hiltzeagatik
Hildakoaren familiak agenteen gorputz-kamerekin grabatutako irudiak argitaratu ondoren iritsi dira zigorrak, burua nola estali zioten eta buruz behera nola jarri zuten ikusten baita bertan.
2020/09/04 - 11:01
Zazpi polizia zigortu dituzte Rochesterren afroamerikar bat hiltzeagatik
Agenteen gorputz-kamerek grabatutako irudietan atxilotuari burua nola estaltzen eta buruz behera jartzen duten ikusi liteke.
2020/09/02 - 21:29
AEBko Poliziak 29 urteko afroamerikar bat hil du Los Angeles hirian
Astelehenean gertatu zen, hiriaren hegoaldean. Poliziak dio bizikletan zihoala trafiko araudia urratu zuela eta atxilotzera zihoazenean, korrika ihes egin zuela.
2020/09/02 - 10:33
Trumpek protesten aurkako erantzun gogorra iragarri du Kenoshan
Donald Trumpek ezker erradikalari eta "etxeko terrorismoari" egotzi dizkie Kenoshan azken egunetan izan diren protestak eta erantzun gogorra iragarri du euren aurka.
2020/08/31 - 17:01
Trumpek Portlandeko alkateari protestak gelditzeko eskatu dio
Ted Wheeler alkateak berehala erantzun dio. Etxe Zurian daramatzan lau urteetan gorrotoa eta zatiketa sortu izan leporatu dio.
2020/08/28 - 23:39
Arrazismoaren kontrako mobilizazio jendetsua Washingtonen
Arrazismoa salatzeko eta beltzen biziak ardura dutela aldarrikatzeko, milaka lagunek manifestazioa egin dute Washingtonen, Martin Luther Kingen diskurtsoaren 57 urte betetzen diren egunean.
2020/08/28 - 11:56
Donald Trump: "NBA erakunde politiko moduko bat bilakatu da, eta hori ez da ona"
Afroamerikarren aurkako polizia indarkeria salatzeko asmoz, saskibaloi jokalariek liga profesionalari boikot egitea erabaki zuten. Horren harira egin ditu adierazen horiek Trumpek.
2020/08/27 - 13:35
Trumpek agente federalak bidaliko ditu Wisconsinen istiluak geldiarazteko
Arrazakeriagatiko istiluak geldiaraztea du helburu, bart bi herritar hil eta beste bat zauritu, eta 17 urteko mutil bat atxilotu ondoren.
2020/08/27 - 11:21
Kirolak bat egiten du AEBetako polizia indarkeriaren aurkako protestekin
Milwaukeeko Bucksek bere serieko bosgarren partida ez jokatzea erabaki dute eta Naomi Osaka tenislari japoniarrak Cincinnatiko txapelketa utzi du boikotarekin bat egiteko.
2020/08/27 - 00:14
Gazte batek bi manifestari hil ditu Wisconsineko protestetan
Poliziak 17 urteko gizonezko bat atxilotu dute, heriotza horiekin zerikusia duelakoan.
2020/08/26 - 11:37
Poliziaren indarkeriaren aurkako protesta gaua Wisconsinen
Wisconsineko gobernadoreak larrialdi egoera ezarri du estatuan, polizia batek gizon beltz bati tiro egin ostean izan diren istiluen ondoren.
2020/08/26 - 10:06
Larrialdi egoera ezarri dute Wisconsinen, azken orduetan izandako protesten aurrean
Guardia Nazionaleko 250 agente inguru zabaldu dituzte estatuan, polizia batek afroamerikar gazte bati bizkarretik zazpi aldiz tiro egin ondoren ehunka pertsona kalera irten ostean.
2020/08/25 - 11:07
Istiluak izan dira Wisconsinen, polizia batek afroamerikar bati tiro egin ostean
Jacob Blake hil ala biziko egoeran dago, zainketa intentsiboetako unitatean. Tokian izan ziren agenteek, "etxeko gertakari" gisa deskribatu dute gertatutakoa.