Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legez kanpo dauden pertsonak "berehala" erregularizatzea eskatu dute

Erregularizazioa "emakume eta gizon guztiak duin bihurtzeko lehen pausoa eta oinarrizko eskubidea da", defendatu dute Iruñean, Bilbon eta Donostian.
Bilboko mobilizazioa. Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak
Bilboko mobilizazioa. Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak

Dozenaka manifestarik mobilizazioetan parte hartu dute Bilbon, Donostian eta Iruñean, Espainiako Estatuan legez kanpoko egoera administratiboan dauden pertsonak “berehala” erregularizatzea eskatzeko.

Erregularizazioa “emakume eta gizon guztiak duin bihurtzeko lehen pausoa eta oinarrizko eskubidea da”, defendatu dute manifestariek Bilbon, Erregularizazioa Orain plataformak deituta. Plataforma pertsona etorkinek eta errefuxiatuek osatzen dute.

“Erregularizazioa” eta Europari “harresia zabaltzeko” eskatu diote karteletan eta pankartetan. Antolatzaileen hitzetan, covid-19ak “pertsona etorkinen bizitzen prekarietatea areagotu eta agerian utzi du, Atzerritarren Legearen menpe gure eskubide sozial eta ekonomiko guztiak zapaldu dituelako”.

Horregatik, berehalako eta baldintzarik gabeko erregularizazio iraunkorra eskatu dute pertsona etorkin guztientzako, baita atzerritarrentzako itxialdi-zentroak ixtea eta Ceutan eta Melillan konfinatutako pertsonak penintsulara ekartzea ere. Era berean, “berehalako edo berotan eginiko kanporatzeak” amaitzea aldarrikatu dute.

Bilboko mobilizazioa. Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak

Bestalde, Atzerritarren Legea indargabetzea eskatu dute, “profil etnikoan oinarritutako sarekada arrazistak bukatzea”, baita “pertsona guztiak baldintzarik gabe Euskadin erroldatzea” ere.

Iruñean, 100 bat pertsonek egin elkarretaratzea dute Gazteluko plazan, pertsona etorkinen erregularizazioa aldarrikatzeko, SOS Arrazakeria, Africa United, Paperak eta Eskubideak Denontzat, Iruña Harrera Hiria eta Mugak Zabalduz kolektiboek deituta.

Esku beltz handiak eraman dituzte manifestariek, eta pankarta bat eta kartelak “Erregularizazioa orain” leloarekin.

Elkarretaratzean manifestu bat irakurri dute. “Espainiako lurralde osoan legez kanpoko egoera administratiboan dauden emakume eta gizon guztiak premiaz, baldintzarik gabe eta betirako erregularizatzea” eskatu diote kolektiboek Espainiako Gobernuari.

Elkarretaratzea Iruñean, Gazteluko plazan. Argazkia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X