Arrazismoa
2020/06/15 - 10:22
Istiluak Atlantan, poliziak gazte afroamerikar bat tiroz hil ostean
Dozenaka lagunek protesta egin dute igande honetan Atlantan, Rayshard Brooks gazte beltzaren hilketagatik justizia eskatzeko.
2020/06/14 - 14:47
Istiluak larriak izan dira Atlantan, Poliziak beste gazte beltz bat hil ostean
27 urteko Rayshard Brooks tiroz hil zuen Poliziak, hura atxilotzen ari zirela. Hilketarekin lotutako bi agenteak kaleratu dituzte.
2020/06/12 - 23:06
Eraso gehiagoren beldur, Churchillen estatua oholekin estali dute
Arrazakeria eta esklabotza sustatu zituela iritzita, 'Black lives matter' mugimenduak Winston Churchillen estatuei eraso die.
2020/06/12 - 22:52
Trump, berriz ere, armada erabiltzearen alde Seattleko manifestarien kontra
George Floyden hilketak eragindako protesten baitan, Seattle hirian, manifestariek kongresuaren aurreko auzo bat gune autonomo izendatu dute, eta ez diote poliziari sartzen uzten.
2020/06/11 - 16:08
Hainbat estatua eraitsi dituzte arrazakeriaren aurkako protestetan
Esklabotza eta arrazakeriaren sinbolo eta ikurrak espazio pubklioetatik desagertzea nahi du "Black lives matter" mugimenduak.
2020/06/10 - 23:44
Floyden anaiaren testigantza Kongresuan: "Justizia egiteko nago hemen"
Floydek esan duenez, Derek Chauvin agenteak anaiari lepoa zapaltzen dion bideoa ikustean gehien harritu zuena "itotzen ari zirenean ere polizia guztiei ematen zien tratua izan zen".
2020/06/10 - 11:17
Esklabo merkatarien estatua guztiak berrikusiko ditu Erresuma Batuak
Londresek eta Erresuma Batuko beste udal laborista batzuek esklabo merkatarien estatuak kendu eta arraza aniztasunaren aldeko monumentuak jarriko dituzte.
2020/06/10 - 10:00
Azken agurra eman diote George Floydi AEBn, hileta-elizkizunean "aldaketa" eskatuz
Haren familiaren gonbidapena jaso duten 500 pertsona inguru joan dira Floydi azken agurra emateko hileta-elizkizun pribatura. Koronabirusaren ondorioz, elizaren edukieraren laurden bat bete da.
2020/06/09 - 22:54
Azken agurra egin diote George Floydi, Houstonen
Senide eta lagunentzako hileta elizkizunean arrazakeriaren kontrako aldarrikapenak nagusitu dira. Joe Bide presidentegai demokratak mezu grabatua bidali du.
2020/06/09 - 22:48
Milaka pertsona mobilizatu dira Parisko Errepublikaren plazan arrazakeriaren aurka
Parisen, SOS Arrazakeriak deituta, milaka pertsona mobilizatu dira Parisko Errepublikaren plazan. 8 minutu eta 46 segundoko isilunea egin dute George Floyden omenez.
2020/06/08 - 23:22
Milaka lagun gerturatu da George Floyden hil kaperara, azken agurra ematera
Milaka pertsona ari dira hurbiltzen George Floyden hil kaperara. Houstonen jarri dute, bere jaioterrian. Han omendu eta lurperatuko dute.
2020/06/08 - 15:46
Adama Traore arrazakeriaren eta poliziaren indarkeriaren aurkako sinbolo da Frantzian
Adama Traore 2016an hil zen polizia etxean atxiloketa bortitz baten ostean. Nerea Reparaz landkidea bere arrebarekin izan da.
2020/06/08 - 12:34
Mineapoliseko Alkatetzak Polizia Saila desegingo duela iragarri du
Manifestazio batean, 12 zinegotzietatik 9k konpromisoa hartu zuten Polizia Sailaren finantzaketa bertan behera utziko zutela eta segurtasun publikoaren eredua ezarriko zutela.
2020/06/08 - 12:27
Aurpegi ezagunek bat egin dute AEBko gazteen protestekin
Bonok, Beyoncek, Lady Gagak edota Barack Obamak poliziaren indarkeriaren eta arrazakeriaren aurka "Black Lives Matter" mugimenduko protestetan parte hartzen ari diren gazteak txalotu dituzte.
2020/06/08 - 12:04
Militarrak Washingtonetik erretiratu dituzte, protesta baketsua ezarri den bitartean
Guardia Nazionaleko 3.900 bat erreserbista hiriburura bidali zituzten asteburuan, istiluak, arpilatzeak eta segurtasun indarrekin liskarrak izan diren bitartean.
2020/06/08 - 11:53
Istiluak Londreseko AEBko enbaxadaren atarian
Tentsio uneak, arrazakeriaren aurkako manifestari talde bat AEBek Londresen duten enbaxadara hurbiltzen saiatu denean.
2020/06/07 - 17:11
Arrazakeria "instituzionala eta soziala" salatu dute EAEko hiru hiriburuetan
Elkarretaratzeak CNAAEk deitu ditu. Bilbon eta Gasteizen 11:00 abiatu dira protestak, eta ordubete geroago Donostian.
2020/06/07 - 16:41
Egunerokoan arrazakeria sufritzen duten hiru emakumerekin izan gara
Gure gizartea ere arrazista dela gogoratu dute, eta AEBn gertatu dela ez dela auzi isolatua, haien iritziz, arrazakeria erakundeetan errotuta baitago.
2020/06/07 - 16:10
Afroamerikarrek jasaten dituzten ezberdintasunen kontrako borroka bihurtu da protesta
42 milioi herritar beltz daude Estatu Batuetan, eta datuek argi uzten dute arrazakeria oraindik ere gizartean errotuta dagoela.
2020/06/06 - 16:54
Elkarretaratze batek "egiturazko arrazakeria" salatu du Iruñean
"Etenik ez duen arrazakeria da, jasanezina, onartezina, eta haren aurrean amorruz eta haserre altxatuko gara", oihu egin dute mila pertsona baino gehiagok Arrotxapea auzoan.