Arrazismoa
2023/10/04 - 16:39
EBko 27 estatu kideek migrazio-politikaren erreforma desblokeatu dute Italiaren babesarekin
Meloniren Gobernuak testua babestu du azken egunetako zalantzen ostean. Hala ere, Polonia eta Hungaria ez daude ados sarbide diren estatuek derrigorrezko kuoten sistema bati uko egitearekin.
2023/09/23 - 21:18
Milaka pertsona atera dira Frantzian polizia indarkeriaren aurka
30.000 pertsona inguru espero ziren ezkerreko erakundeek deitutako manifestazioetan, poliziaren hedapen handi baten erdian.
2023/09/23 - 15:45
Polizia indarkeriaren aurkako manifestazioa egin dute Baionan
Gazte migratzaile baten heriotza, arrazismoa eta polizia indarkeria salatzeko manifestazioa egin dute larunbat honetan Baionako kaleetan.
2023/09/02 - 20:10
Haurdun zegoen 21 urteko emakume beltz bat tiroz hil du AEBko Poliziak
Ohioko Poliziak berak zabaldutako irudiotan argi ikusten da: autotik irtetzeko agenteen aginduari uko egiten dio emakumeak, eta orduan polizia batek tiro egin dio buruan. Tokiko saltoki batean lapurtzea egotzi diote 21 urteko emakumeari.
2023/08/27 - 15:36
Hiru pertsona hil dituzte Floridan, tiroketa arrazista batean
Militarrez jantzitako gizon zuri bat denda batean sartu eta hiru bezero beltz tiroz hil ditu Jacksonvillen, Floridan. Ondoren, bere buruaz beste egin du. Erasotzaileak pertsona beltzen aurkako hainbat adierazpen utzi ditu idatzita.
2023/08/27 - 12:55
Milaka pertsona atera dira kalera Washingtonen, 'I have a dream' hitzaldiaren 60. urteurrenean
Milaka pertsonak manifestazioa egin dute Estatu Batuetako hiriburuan arrazakeriaren aurka, Martin Luther King zenak "I have a dream" (Amets bat dut) hitzaldia eman zuenetik 60 urte bete direnean.
2023/08/17 - 22:27
Eraso sexistez gain, arrazistak eta LGTBIfobikoak ere kontuan izango dituzte Bilboko Aste Nagusiko protokoloan
Juan Mari Aburto alkatearen ustez, eraso horien errealitatea ukatzen dutenen aurrean jarri behar da. "Ahotsa altxatuko dugu ezetz esateko", gaineratu du.
2023/07/14 - 22:18
Frantziako Justiziak bertan behera utzi du Hendaia eta Irun arteko mugako droneen bidezko kontrola
Honenbestez, Atzerritarren Defentsarako Abokatuen elkarteak, Etorkinekin Diakite federazioak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak aurkeztutako eskaera onartu du Paueko Administrazio Auzitegiak ebazpenean.

2023/07/03 - 15:25
Irain arrazista, homofobo edo xenofoboen aurrean partida eteteko eskumena izango dute segurtasun indarrek
Kirolari edo kirol talde batek arraza, jatorri, sexu-orientazio edo erlijioagatik irainak jasotzea nahikoa izango da partida eten edo futbol-zelaia husteko.

2023/06/30 - 10:39
Gutxienez 667 atxilotu Frantzian, istiluen hirugarren gauean
Frantziako Gobernuak 40.000 agente atera zituen kalera, Nahel gaztearen heriotza salatzeko protestetan izandako istiluak saihesteko.

2023/06/29 - 14:05
"Bizikidetzak okerrera" egin duela ohartarazi du SOS Arrazakeriak, eta egoera iraultzeko premia azpimarratu
2022an jasotako salaketetan oinarrituta, txostena plazaratu du federazioak. Arrazismo instituzionala nabarmentzen da aurtengoan, baita aurreiritziek eragindako indarkeria egoerak ere.
2023/06/24 - 00:05
Duela urtebete Melillako hesian 37 hildako eta 77 desagertu izan zirela esan dute AIk eta CEARek
Amnistia Internazionalak salatu duenez, Espainiako eta Marokoko agintariek orain arte ez dute ikerketa "eraginkor eta independente" bat egin, aitzitik, "estali" eta "oztopatu" egin dute.

2023/06/15 - 19:40
Zerrenda beltza: 2009ko martxotik 2023ko otsailera bitartean izandako hondoratze larrienak
2015eko apirilaren 19an, 850 pertsona desagertu ziren Siziliako uretan, Europako kostaldera iritsi nahian, orain arte gertatutako tragediarik handiena. Astebete lehenago, apirilaren 13an, beste 400 desagertu ziren, Libiako kostaldearen parean, beren ontzia zulatuta.
2023/06/15 - 19:23
Urteko tragediarik larriena Mediterraneoko uretan eta historiako larrienetako bat
Gutxienez 79 hildako eta ehunka desagertu: Itsaso Jonikoan pertsona migratzailez betetako ontzia hondoratzea aurrekaririk gabeko migrazio-tragedia izan daiteke, Gurutze Gorriaren arabera.
2023/06/07 - 20:09
Irunen gertatutakoaren ondotik, "arrazakeria instituzionala" salatu dute gizarte eragileek
SOS Arrazakeriaren ustez, "aurpegia garbitzea" da espedientea ireki izana; Irungo Harrera Sareak "harriduraz" hartu du "migratzaileak ehizatzeagatik poliziei emandako sariei" buruzko albistea, eta LABek kontrol "etniko, arraza eta politikoak" bertan behera uzteko eskatu du.

2023/05/27 - 15:15
Melgosak Vinicius kasuaren "pasio bera" eskatu du egunero erasoak jasaten dituzten pertsonak defendatzeko
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak ekitaldi batean parte hartu du Bilbon, Afrika Eguna dela eta. Bertan esan duenez, "mundu guztia ongi etorria da Euskadira, askotariko gizartea gizarte aberatsa delako".
2023/05/25 - 10:49
UD Logroñes taldeak Zourdine Thior jokalariari erantzun dio ez zuela pairatzen ari zen irain arrazisten berri
Logroñoko klubak salaketak ukatu ditu, eta gaineratu du jokalariak ez diola irain horien berri eman, eta, beraz, ezin izan duela esku hartu ezagutzen ez zuen zerbaiten aurrean. Aitzitik, Zourdine Thiorrek gezurretan aritzea egotzi dio orain arte bere taldea izan denari.

2023/05/24 - 15:29
Zourdine Thior (UD Logroñes): ''Irain arrazisten aurrean klubak babesa ematea falta izan zait''
Zourdine Thior UD Logroñes taldeko jokalariak irain arrazistak pairatu ditu denboraldi osoan. Apirilaren 23an, Zornotzan, aurrez iraindu egin zuten Logroñeseko hainbat zaleri aurre egin zien. Klubak bakartu egin du, baina ez ditu irain arrazistak gaitzetsi. Hori dela eta, oso minduta dago.

2023/05/24 - 00:22
75 metroko urruntze-agindua ezarri dio epaileak Villabonako ustezko erasotzaile bati
Villabonako eraso homofoboaren ustezko egileek eta biktimek deklaratu dute gaur, Tolosako epaitegian. Horretan, epaileak urruntze-agindua ezarri du ustezko erasotzaile batentzako.

2023/05/23 - 18:30
Zergatik hartzen dira jarrera bortitz eta arrazistak kirol-ikuskizunetan?
Viniciusen aurkako irainak, Basauriko partida batean epailearen aurka egindakoak… oraindik ere entzuten dira horrelako kasuak kirol-ikuskizunetan. Gure gizartearen isla ote dira? Juan Aldaz Arregi soziologoarekin aztertu dugu gaia.