Bizkaiko Aldundiak gogoratu du adin txikiko migratzaileak babestea "betebeharra" dela, "ez aukera bat"
Azken asteetan "nabarmen" hazi da Bizkaira iritsitako lagundu gabeko adin txikiko atzerritarren kopurua, eta horrek harrera zentroen sarea "tenkatu" du. Egoerari irtenbidea eman asmoz, "ezohiko neurriak" hartu behar izan ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, eta horien artean dago Sopuertan zabalduko duten egoitza.
Azalpenok Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Aldundiko eledunak eman ditu, Gobernu Bileraren osteko agerraldian, eta modu horretan erantzun nahi izan die azken egunotan Sopuertan kalera protestan atera diren bizilagunei. Manifestazioa egin zuten igandean herrian, egoitza berriaren irekiaren aurkako jarrera adierazteko.
Foru bozeramaileak ziurtatu du Aldundia harremanetan jarri dela jada Sopuertako Udalarekin, "modu koordinatuan" jokatzeko eta "informazio oro partekatzeko". Herritarrek ere urrats guztien berri izango dutela gaineratu du, eta ondorengo mezua nabarmendu nahi izan du: "ume hauek babestea Aldundiaren betebeharra da legez, ez da aukera bat. Bizkaia herri solidarioa izan da eta izango da". Jarrera "tolerantea" eta "solidarioa" izan dezatela eskatu die bizkaitarrei.
Iazko azaroan, adingabeentzako beste egoitza bat ireki zuen Aldundiak Ondarroan. Zornotzako egoitzako zenbait gazte eraman zituzten bertara, integrazio programa batean parte hartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.