Arriaga Antzokia
2025/01/11 - 10:40
Doctor Deseok kabaret kutsuko ikuskizuna eman du Arriaga Antzokian, Aiora Renteria lagun zuela
Hainbat antzoki-emaldirekin itxi du taldeak "Suavemente me mata con su canción" izeneko bira. Bilbon eman dituen bi kontzertuetako bigarrena izango da larunbat honetan, Arriaga Antzokian berriro ere.
2024/10/26 - 18:26
Harrera bikaina izan du ''Miñan'' liburuan oinarritutako antzezlanaren estreinaldiak
Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek idatzitako lana Ibrahimaren beraren bizitzaren kronika da. Paperaren bitartez lehenengo, eta oholtza gainetik orain, mundura zabaldu nahi dute migratzaileen dramaren inguruko kontzientzia.
2024/06/18 - 14:35
Juan Carlos Perezek eta Kirmen Uribek opera bat idatzi diete "libreak izatean irakatsi zigutenei"
"Saturraran" operako eszena zuzendaria Lucía Astigarraga da, eta musika zuzendaria Jon Malaxetxebarria. Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta zortzi bakarlarik interpretatuko dute Arriagan, Bilbon, ekainaren 20an eta 22a.
2024/06/10 - 15:27
Bilbok hainbat ikuskizunekin ospatuko du bere sorreraren urteurrena asteburu honetan
Aurten, argi eta musika ikuskizunak berreskuratuko dira, Arriaga Antzokiaren fatxadan eta Eleiz Museoko klaustroan soinuarekin lagundutako irudien proiekzioak eginez. Bilbok, 724. urteurrena ospatuko du.
2024/06/04 - 16:32
Ehunka lagunek jarriko diote ahotsa "Bilbao-New York-Bilbao" Kirmen Uriberen eleberriari
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, 200 bat lagunek Kirmen Uriberen lehen eleberria etengabe irakurriko dute ekainaren 6an, 08:00etatik 14:00etara.
2024/06/03 - 14:36
Guridiren zarzuela, "Miñan" antzezlana eta Tennessee Williams euskaraz, Arriagaren denboraldian
Calixto Bieitok zuzenduko du "Mari-Eli" zarzuela, eta, horrez gain, "Kristalezko zooa" Tennessee Williamsem antzezlanaren bertsioa eta Beethovenen "Missa Solemnis" kontzertua ere ekoitziko ditu Bilboko antzokiak irailetik ekainerako denboraldian.
2024/04/17 - 10:59
Arriaga antzokiak ''Die ersten Menschen'' opera hartuko du
Apirilaren 18an eta 20an, Rudi Stephanen konposizioa taularatuko dute Bilbon, Calixto Bieito eszena zuzendari dela. Euskadiko Orkestrak jarriko du musika, Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Bibliako lehen familiaren istorioa kontatzen du, "sexu-bulkadaren eta bizitza espiritualaren artean".
2024/03/22 - 11:31
Gauthier Dance dantza konpainiak programa hirukoitza taularatuko du Arriagan
Eric Gauthier koreografo, dantzari eta musikariaren konpainiak "Beltxargen aintzira"ren bi egokitzapen eta "Minus 16" kultuzko obra eskainiko ditu ostiral-larunbatetan, Bilboko antzokian.
2024/02/26 - 13:04
''Bihar arte soilik'' antzezlana estreinatuko dute, Arriagan
Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta dira aktoreak, eta otsailaren 28an taularatuko dute estreinakoz euskaraz. Gaztelaniazko bertsioa ere egin dute.
2024/01/29 - 13:11
"La sed del minotauro" Alex Gerediagaren antzezlana estreinatuko dute asteburuan
"Antiheroiei buruzko istorioa" otsailaren 2an euskarazko eta gaztelaniazko bertsio elebidunean eta otsailaren 3 eta 4an gaztelaniaz taularatuko du Khea Ziater taldeak.
2024/01/17 - 12:25
Malandain Ballet Biarritzek "Les saisons" lana taularatuko du Bilbon
Antonio Vivaldiren "Lau urtaroak" guztiz ezaguna eta Giovanni Antonio Guido haren garaikidearen "Urteko lau urtaroak" ia lan ezezaguna fusionatu ditu Thierry Malandain koreografoak. Urtarrilaren 19 eta 20an emango dute, Arriagan.
2023/11/28 - 13:15
Tanttaka konpainiak "Esnearen kolorekoa" antzezlana estreinatuko du
Bilbon, Arriaga antzokian, oholtzaratuko dute lehenengoz, abenduaren 3an, Nell Leyshon idazle britainiarraren eleberriaren egokitzapena.
2023/11/27 - 23:17
Bilboko Arriaga Antzokiak Arte Eszenikoen Urrezko Domina jaso du
Arriaga Antzokiak Arte Eszenikoen Akademiaren sari nagusia jaso du: Urrezko Domina. Mende bat baino gehiagoko ibilbidearen saria.
2023/11/14 - 20:40
''Kortxoaren dilema'' Patxo Telleriak idatzitako obra Arriaga antzokian estreinatuko da
Patxo Telleriak idatzi duen thriller politikoa Telleriak berak eta Mikel Martinezek antzezten dute, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.
2023/10/06 - 14:09
Arriaga Antzokiak "Festen" estreinatuko du, Vinterbergen pelikularen egokitzapena
Urriaren 6tik 8ra, Maria Goiricelayak egindako eta Kepa Errastik euskaratutako moldaketa lehenengoz ikusi ahalko da. Gaztelaniazko bertsioa azaroaren 2tik 5era estreinatuko dute.
2023/06/19 - 16:57
''Orgia'' Pasoliniren lanean oinarritutako opera estreinatuko du Arriagak
Ekainaren 22 eta 24an egongo da ikusgai opera, Bilboko antzokian. Hèctor Parrak konposatu du musika, eta Calixto Bieitok libretoa idatzi. Pierre Bleuseren zuzendaritzapean, Ensemble Intercontemporainek interpretatuko du, besteak beste Jone Martinezen ahotsak lagunduta.
2023/06/08 - 17:02
Amaitu da Miren Agur Meaberen ''Kristalezko begi bat'' eleberriaren irakurketa
Orain minutu gutxi amaitu da Klasikoen Irakurketa Jarraitua, aurten Miren Agur Meabe idazlearen "Kristalezko begi bat" protagonista izan duena. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen irakurketaren 16. edizio honetan 200 lagun inguruk parte hartu dute.
2023/06/08 - 10:58
Miren Agur Meaberen ''Kristalezko begi bat'' irakurtzen hasi dira Klasikoen Irakurketa Jarraituan, Bilbon
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 16. edizioa ospatzen ari dira Arriaga antzokian, eta Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren Kristalezko begi bat eleberria du protagonista.
2023/06/05 - 14:56
Arriaga antzokiak bi opera estreinatu, eta "Festen" filma moldatuko du datorren denboraldian
"Die ersten Menschen" opera Euskadiko Orkestrarekin ekoitziko du, eta "Saturraran", Juan Carlos Perezek konposatutakoa, Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Gainera, María Goiricelayaren eszena zuzendaritzarekin, "Festen" Thomas Vinterbergen pelikula moldatuko dute.
2023/06/05 - 10:21
Albiste izango dira: Ingurumenaren eguna, Zainketa Aringarrien Plana eta Arriaga Antzokiaren egitaraua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.