Arriaga Antzokia
2023/04/21 - 16:51
''Nevenka'' obra taularatuko da gaur eta bihar Arriaga Antzokian
Antzerki lanak, Nevenka Fernandez, Leongo zinegotziaren kasua kontatzen du. Orain 22 urte Fernandezek bere herriko alkatea auzitara eraman zuen sexu erasoagatik.
2023/03/09 - 23:42
Kepa Junkera Arriagako agertokira igo da eta txalo zaparrada jaso du
'Hauspoz' kontzertua ospakizun erraldoia izan da, non Kepa Junkeraren musika izan den protagonista nagusia. 20 artista baino gehiago igo dira agertokira, eta modu batera edo bestera trikilariarekin egin dute topo bere ibilbide arrakastatsuan. 1.000 pertsona baino gehiagok bete dute antzokia.
2023/03/02 - 13:41
Notak eta letrak 70 kontzertutan, Musika-Música jaialdian
Musika klasikoko jaialdiak musika sinfonikoko eta ganbera musikako maratoia eskainiko du, besteak beste, Beethoven, Liszt, Txaikovski, Schubert eta Bizeten musikarekin eta Byron, Virgilio, Goethe, Ibsen, Shakespeareri eskainitako literatura keinuekin.
2023/02/28 - 17:19
"Las que fueron silencio" antzezlana estreinatuko dute Arriagan
Javier Hernández-Simonek zuzendu du Alberto Iglesiasek idatzitako lana. Obraren antzezleak Itxaso Gil, Irene Bau, Lucía Lasarte, Vene Herrero, Itxaso González, Nagore Navarro, Gabriel Ocina eta Unai Izquierdo dira, eta martxoaren 2an estreinatuko dute.
2023/02/15 - 17:04
"La lucha por la vida" ekoizpena estreinatuko du Arriagak, Pio Barojaren lanaren egokitzapena
Jose Ramon Fernandezek egokitu, eta Ramon Bareak zuzendu du lana. Otsailaren 17an oholtzaratuko dute lehenengoz, Arriaga Bilboko antzokian, eta hamar aktorek, tartean Barea bera dela, ehun pertsonaia hezurmamituko dituzte.
2023/02/09 - 14:46
Musika, Kepa Junkera hauspotzeko
Martxoaren 9an, Arriaga antzokiak Kepa Junkera trikitilariari laguntzeko kontzertu bat hartuko du. Han izango dira Oreka TX, Sorginak, Amak, Dulce Pontes, Lucía Lacarra, Xabier Amuriza, Tapia & Leturia…
2023/01/25 - 13:57
Kulunka konpainiak "Forever" lan berria estreinatuko du larunbatean, Bilbon
"Samurtasuna eta gordintasuna" uztartzen ditu lanak, eta konpainiaren maskaren hizkuntza isilaren aldeko apustua berresten du.
2023/01/13 - 14:00
Euskadi-Ukraina mugimendua eta "Irulegiko Eskua" aurkitu zuen taldea, 2022ko Sabino Arana saridunen artean
Sabino Arana Fundazioak Irakli Kobakhidze, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Mikel Sanchez eta Aspace Gipuzkoa ere sarituko ditu.
2023/01/12 - 15:48
''Los Santos Inocentes'' antzerki obra Arriaga antzokira helduko da gaur eta igandera arte egongo da
Obra, Miguel Delibesen nobela entzutetsuan oinarrituta dago eta egokitzapena Javier Hernandez-Simón eta Fernando Marías bilbotarrena da. Delibesen nobelak bezala, antzerki obrak ere, Espainiaren begirada zorrotz eta gaurkotu bat eskaintzen du.
2022/11/16 - 14:15
Adriana Bilbaok "Zarra" dantza obra estreinatuko du, aitonaren omenez
Telmo Zarra Athleticeko jokalari mitikoaren ilobak, Adriana Bilbao koreografoak, dantza flamenkoko ikuskizuna estreinatuko du Arriaga antzokian ostegunean.
2022/11/11 - 11:13
Azaroaren 11tik 13rako asteburuan egiteko hainbat plan
Ikuskizunak ikusi, kontzertuak entzun, azokara joan, eta bestelako planak egin ahalko dituzu asteburuan zehar Gipuzkoan, Bizkaia, Araban eta Nafarroan.
2022/11/09 - 15:51
Horman Poster kolektiboaren ''Souvenir, komeria estralurtarra'' estreinatuko da bihar Arriaga Antzokian
Horman Poster kolektiboak antzerki obra berria estreinatuko du bihar Bilboko Arriaga Antzokian. "Souvenir, komeria estralurtarra" izena du lanak eta bertan, zientzia fikzioak, kritika sozialak eta umoreak bat egiten dute.
2022/11/02 - 15:54
Richard Sahagun zuzendari bilbotarraren ''Lear'' obra iritsiko da asteburuan Arriaga Antzokira
Sheakespearen "King Lear"obra klasikoaren bertsio askea eta gaurkotua proposatzen digu Richard Sahagun aktore, antzerkigile eta zuzendari bilbotarrak.
2022/10/29 - 12:07
Gari & Maldanbera: ''Egunon Mundo'' abesti berriaren bideoklipa
Hona hemen Bilboko Arriaga Antzokian Legazpiko musikariak eta Maldanbera taldeak joan den ekainean zuzenean grabatutako diskoaren aurrerapena.
2022/10/25 - 16:49
Pabilioi 6 konpainiak ''Love & Money'' obra estreinatuko du bihar Arriagan
Pabilioi 6 konpainiaren azken ekoizpenak kontsumo gizarteaz hitz egiten du eta nola eragiten dien egoera horrek giza harremanei eta amodioari. Euskaraz soilik eskainiko dute obra, Arriagan lehenik eta Zorrotzaurren jarraian.
2022/10/05 - 17:14
"Moto - Membra Jesu Nostri" kontzertu antzeztua aurkeztu du Arriagak
Dieterich Buxtehudek 1680. urtean konposatu zuen "Membra Jesu Nostri" kontzertuaren antzezpena ondu dute. Eneko Sagardoy aktore eta sortzaileak berak idatzitako testu bat eszenaratuko du, musikaren gainean. Urriaren 14an izango da emanaldi bakarra.
2022/09/26 - 17:59
"Sagastitarrak" antzezlana eskainiko du Txalo Produkzioak taldeak, Bilbon
Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri dira abuztuan Donostian estreinatu zuten antzezlaneko aktoreak.
2022/08/19 - 18:42
Antzerkia Aste Nagusiaren atariko, eskaintza zabal eta anitzarekin
Musikalak, kabareta, satira, komedia eta drama nagusi izango dira datozen egun eta asteetan Bizkaiko hiriburuko agertokietan.
2022/06/08 - 13:21
Gari & Maldanberak zuzeneko diskoa grabatu dute Arriaga Antzokian
2019ko otsailean emanaldi gogoangarria eskaini zuten Garik eta Josu Zabalak Arriaga Antzokian.
2022/06/08 - 10:33
Ramon Saizarbitoriaren ''Martutene'' irakurtzen hasi dira Klasikoen Irakurraldi Jarraituan, Bilbon
Klasikoen irakurketaren XV. edizioak 200 pertsona baino gehiago bilduko ditu, tartean hainbat ikastetxetako ikasleak eta mundu osoko 50 Euskal Etxetako ordezkariak.