Musika, Kepa Junkera hauspotzeko
SGAE Fundazioak Kepa Junkeraren aldeko kontzertua antolatu du martxoaren 9rako, Arriaga Bilboko antzokian. 19:30ean hasiko da HAUsPOZ kontzertua, eta sarerak salgai daude dagoeneko, 14, 18 eta 22 euroan. Bildutako dirua trikitaliari laguntzeko izango da.
Oholtza gainean egongo dira Oreka TX, Sorginak, La Cobla de Sant Jordi, Amak, Dulce Pontes, Lucía Lacarra, Matthew Golding, Xabier Amuriza, Tapia & Leturia, Ibon Koteron, Josune Arakistain, Xabi Aburruzaga eta Eliseo Parra.
Ikuskizunaren zuzendaritza artistiko eta musikala Jon Mayaren eta Harkaitz Martinezen kontu egongo da, eta EITBk ere babestuko du emanaldia.
Kepa Junkerak iktusa izan zuen 2018ko abenduan, Belgikan kontzertu bira egiten ari zela, eta agertokietatik at da harrezkero.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko