Arriaga Antzokia
2022/10/29 - 12:07
Gari & Maldanbera: ''Egunon Mundo'' abesti berriaren bideoklipa
Hona hemen Bilboko Arriaga Antzokian Legazpiko musikariak eta Maldanbera taldeak joan den ekainean zuzenean grabatutako diskoaren aurrerapena.
2022/10/25 - 16:49
Pabilioi 6 konpainiak ''Love & Money'' obra estreinatuko du bihar Arriagan
Pabilioi 6 konpainiaren azken ekoizpenak kontsumo gizarteaz hitz egiten du eta nola eragiten dien egoera horrek giza harremanei eta amodioari. Euskaraz soilik eskainiko dute obra, Arriagan lehenik eta Zorrotzaurren jarraian.
2022/10/05 - 17:14
"Moto - Membra Jesu Nostri" kontzertu antzeztua aurkeztu du Arriagak
Dieterich Buxtehudek 1680. urtean konposatu zuen "Membra Jesu Nostri" kontzertuaren antzezpena ondu dute. Eneko Sagardoy aktore eta sortzaileak berak idatzitako testu bat eszenaratuko du, musikaren gainean. Urriaren 14an izango da emanaldi bakarra.
2022/09/26 - 17:59
"Sagastitarrak" antzezlana eskainiko du Txalo Produkzioak taldeak, Bilbon
Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri dira abuztuan Donostian estreinatu zuten antzezlaneko aktoreak.
2022/08/19 - 18:42
Antzerkia Aste Nagusiaren atariko, eskaintza zabal eta anitzarekin
Musikalak, kabareta, satira, komedia eta drama nagusi izango dira datozen egun eta asteetan Bizkaiko hiriburuko agertokietan.
2022/06/08 - 13:21
Gari & Maldanberak zuzeneko diskoa grabatu dute Arriaga Antzokian
2019ko otsailean emanaldi gogoangarria eskaini zuten Garik eta Josu Zabalak Arriaga Antzokian.
2022/06/08 - 10:33
Ramon Saizarbitoriaren ''Martutene'' irakurtzen hasi dira Klasikoen Irakurraldi Jarraituan, Bilbon
Klasikoen irakurketaren XV. edizioak 200 pertsona baino gehiago bilduko ditu, tartean hainbat ikastetxetako ikasleak eta mundu osoko 50 Euskal Etxetako ordezkariak.
2022/06/06 - 20:51
86 ikuskizun eskainiko ditu Arriaga Antzokiak hurrengo denboraldian, pandemiaren osteko lehenean
Datorren denboraldiko programazioa aurkeztu du gaur Arriaga Antzokiak. Pandemia osteko lehen denboraldian 86 ikuskizun eskainiko ditu. Eta helburu nagusi bat izango du; pandemiak eragindako gainbehera iraultzea.
2022/06/06 - 15:37
"Orgia" Passolinirengan oinarritutako opera eta hiru kontzertu antzeztu, Arriagaren hurrengo ekoizpenak
"La lucha por la vida" Pio Barojaren obraren egokitzapena izango da denboraldiko antzerki ekoizpen propio handia.
2022/06/06 - 12:14
Gari & Maldanberak zuzeneko diskoa grabatuko du asteartean Bilbon
Bakarkako ibilbideari ekin eta 27 urtera, Garik zuzeneko diskoa grabatuko du Arriagan, ekainaren 7an.
2022/06/02 - 15:25
'Martutene' Ramon Saizarbitoriaren eleberria irakurriko dute Klasikoen Irakurraldi Jarraituan
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen irakurraldiaren 15. Edizioa ekainaren 8an egingo dute Arriaga antzokian, eta eitb.eus-en bidez jarraitu ahalko da.
2022/06/01 - 23:04
Lucia Chocarro euskal dantzariak Oihaneko liburuaren egokitzapena estreinatuko du Arriagan
Oihaneko liburua oinarri hartuta, Akram Kahn koreografo ezagunak dantza ikuskizuna moldatu du. Ostiralean, Estatu mailako estreinaldia egingo dute Bilboko Arriaga antzokian, eta oholtzan arituko diren hamar dantzarietako bat iruñarra da, Lucía Chocarro.
2022/05/27 - 14:55
Urkok bere abesti enblematikoenak errepasatu ditu Arriagan
Abeslari donostiarrak Bilboko Udal Musika Bandarekin batera kontzertu hunkigarria eskaini zuen bart Bilboko Arriaga Antzokian. Bere ibilbide musikal zabalaren errepasoa egin zuen.
2022/04/13 - 13:39
Basque Fest 2022 egitaraua: zer egin dezaket Bilbon Aste Santuan?
Kontsultatu hemen Bilbon Aste Santuan egin ditzakezun planak.
2022/03/22 - 17:18
"Winona & Grace" antzezlana, Arriaga antzokian
30 urte bueltako bi emakume aktoreren nondik norakoak ditu hizpide obrak. Alex Gerediagak zuzendu du obra, eta Ainhoa Artetxe eta Graciela Doniz dira aktoreak.
2022/03/22 - 17:15
200 ekitalditik gora eskainiko ditu Bilbao Basque Fest jaialdiak Aste Santuan
Apirilaren 13tik 17ra, herri kirolak, zinema, gastronomia eta musika ekitaldiak izango dira Bilboko Udalak egokitutako 30 lekutan, festibalaren zortzigarren edizio honetan.
2022/03/17 - 14:59
Erakusketa batek Bilbao Orkestra Sinfonikoaren ehun urteak errepasatuko ditu
Getxon, Barakaldon, Durangon, Markina-Xemeinen, Bermeon, Balmasedan eta Urduñan egongo da ikusgai.
2022/03/08 - 17:27
Tartean Teatroa konpainiak antzezlan berria du, "Alderray"
Bihar, asteazkenarekin, estreinatuko dute Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu duen lana, Arriaga antzokian, Bilbon.
2022/02/28 - 15:37
eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du Zinegoak jaialdiaren irekiera ekitaldia
Bilboko Arriaga Antzokian egingo da gala, arratsaldeko 19:30ean hasita Albertina Carrik ohorezko saria jasoko du. Albertina Carrik ohorezko saria jasoko du eta, horrez gainera, Olatz Salvadorren emanaldiaz gozatu ahal izango da.
2022/02/07 - 13:28
Shakespeareren tragedietan zehar, Calixto Bieitoren eskutik
"Erresuma/Kingdom/Reino" antzezlana estreinatuko du Arriagak otsailaren 11n. Bernardo Atxagak ekarri du euskarara Shakespeareren lanetako "hizkera, bortizkeria eta poesia".