Artium
2023/03/24 - 16:14
Artiumek "San Simón 62" Lizasoko komunari buruzko filma aurkeztu du
Irati Gorostidiren eta Mirari Echevarriren filmaz gain, gasteiztar museoak "Beste adibide berri batzuk" Alejandro Cesarco txiletar artistaren erakusketa ere paratu du gaurdanik.
2023/03/22 - 17:06
Artium Esther Ferrerren artelan bat hartzeko prestatzen ari da
Donostiar artista Arabako hiriburuan izan da gaur, "Zenbaki lehenak" bere lana Prado parketik museoaren kanpoaldera aldatzeko lanak berrikusten.
2023/03/22 - 14:05
Esther Ferrerren ''Zenbaki lehenak'' obra Prado parketik Artiumeko plazara lekualdatu dute
Esther Ferrerrek "Zenbaki lehenak" bere obra lekualdatzeko lanak ikuskatu ditu Gasteizen. Emakume baten lehen artelana izango da, Artium museoaren inguruan.
2023/02/20 - 16:05
Dokumentazio zentroa sendotzeko lanean dihardu Gasteizko Artium museoak
Rafael Lafuente margolari gazteiztarraren artxibo pertsonala izan da museoak jaso duen azkena. Horrez gainera, Juncal Ballestin, Juana Cima, Joaquin Fraile, Gerardo Armesto eta Nestor Basterretxearen artxiboak katalogatzen eta digitalizatzen ere ari dira.
2023/01/26 - 17:38
Eusko Jaurlaritzak 26 euskal artista garaikideren lanak erosi ditu
Kultura Sailak 200.000 euroko dirulaguntza bideratu du bizirik dauden euskal artisten lana erostera: Nora Aurrekoetxea, Esther Ferrer, Jose Antonio Sistiaga, Elena Goñi, Laida Lertxundi, Txuspo Poyo, Damaris Pan...
2023/01/20 - 15:56
Rafael Lafuenteren konposaketak biltzen ditu Artiumeko erakusketa berriak
Artium Museoak Rafael Lafuente margolari gasteiztarrari eskaini dio aurtengo lehendabiziko erakusketa. Museoak bere bilduman zituen obrak erakusteaz gain, inoiz ikusi gabeko lanak berreskuratu, eta katalogatu ditu.
2023/01/11 - 13:11
Zientziari maitasuna, zinemako pantailetan
Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioa egingo du urtarriletik martxora bitartean Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen.
2023/01/10 - 14:30
Alejandro Cesarco, Carolina Caycedo, Rafael Lafuente eta Julia Spinola, Artiumen aurtengo erakusketetan
Gainera, Sahatsa Jauregi eta Nerea Lekuona duela gutxi bilduman sartu diren artistekin egindako proiektu espezifikoak ere aurkeztuko ditu Gasteizko museoak, baita Esther Ferrer, Alberto Peral, Jose Ramon Ais eta June Crespo artisten lanak ere.
2022/10/07 - 14:38
Pedro Sancristoval euskaltzain urgazlea hil da
Artium museoaren eta Gasteizko Jazzaldiaren sustatzailea ere izan da, eta ospe handia izan du artearen munduan, ez bakarrik Euskal Herrian.
2022/06/28 - 15:27
Korterrazak 47 proiekzio egingo ditu Gasteizen eta Araba osoan
Gasteizen, jaialdia uztailaren 7tik 9ra egingo dute, eta kontzertuak ere izango dira: Eli Paperboy Reed eta Harlem Gospel Travelers, Niña Coyote eta Chico Tornado, Germán Salto, Rambalaya, Mice eta Arenna. "Berak baleki"k irabazi du Bertako Igogailuak-Euskera Saria.
2022/04/26 - 23:10
Artium Museoak 20 urte bete ditu
2002ko apirilaren 26an ireki zituen ateak Artium Museoak, Gasteizen. Aurreneko urtean 100.000 bisitari baino gehiago izan zituen Artiumek. Nestor Basterretxearen lanek itxi dute ospakizun eguna. Ekitaldi ugari izango da datozen hilabeteetan.
2022/04/26 - 17:07
20 urte bete ditu Artium museoak
Arte garaikidearen erakusleiho bihurtzea izan da bi hamarkadatan Artium museoaren helburua.
2022/04/25 - 12:59
Nestor Basterretxearen obrak eta Itziar Okarizen performance bat, Artiumen urtebetetzea ospatzeko
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa 2002ko apirilaren 26an ireki zuten. Apirilean eta maiatzean, museoko sarrera doakoa da publiko guztiarentzat.
2022/02/19 - 14:40
Urtaranek ohartarazi duenez, jarreren erradikalizazioak "lurra ongarritzen dio muturreko eskuinari"
EAJk duela astebete aurkeztutako 'Entzunez Eraiki' entzuketa aktiboko prozesuaren baitan, Gasteizko alkateak jendearen kezkak ezagutzeko beharra azpimarratu du.
2022/02/17 - 16:02
"101. Ondare publikoa eraikiz" erakusketa ikusgai dago gaurtik aurrera Artium museoan
Artelan oro, biltegi batean gordeta dagoenean hilik dagoela esan daiteke, eta aldiz, jendaurrean, erakusgai jartzen denean berezkoa duen izaera berreskuratzen duela. Asmo horrekin utzi zituen iaz Eusko Jaurlaritzak 101 artelan Artium museoaren esku.
2022/01/31 - 17:30
Beste museo batzuekin partekatuko dituen 49 artelan aurkeztu ditu Artiumek
Artiumek berak, Tabakalerak eta Bilboko Arte Ederren Museoak aukeratu dituzte 15 euskal sortzaileren lanok. Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko ez ohiko dirulaguntza eman du artelanok erosteko.
2022/01/31 - 15:57
Gaur egungo 15 euskal artistaren 49 lan erosi ditu Jaurlaritzako Kultura Sailak
Tabakalerak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Artiumek elkarrekin adostu dute ze obra erosi, eta azken museo honetan izango dute egoitza, Gasteizen.
2022/01/21 - 16:52
"Pentsatzeko leku bat" erakusketa ireki du Artiumek
Gasteizko museoak 1957tik 1979ra Euskal Herrian izandako arte eskola eta praktika esperimentalei begiratzen die oraingoan. Oteizan izan zen orduan erreferente nagusia.
2022/01/16 - 23:30
Euskal museoak, 2022rako prest
Euskal museoentzat giltzarri izango da 2022a. Batzuentzat urteurrena izango da, eta beste batzuk hazteko bidean daude. Programazio zabala dute guztiek, eta bideo honetan eman dizkigute zertzelada batzuk.
2021/12/20 - 14:36
Juncal Ballestin arabar artistaren legatua Artiumen esku utzi du Anesvad Fundazioak
Anesvad Fundazioa arabar artistaren obra sorta eta dokumentu funts zabala jaso zituen, zendu zenean, eta Arte Garaikideko Euskal Museoaren esku utzi ditu orain.