Artur Mas
2015/08/05 - 16:05
Manos Limpiasek Artur Mas atxilotzea eskatuko dio Fiskaltzari
"Zuzenbide Estuari uneoro desafio egitea, erakundeei mehatxu egitea eta sedizioa sustatzea" egotziko dio agintariari.
2015/08/03 - 23:09
Irailaren 27ko hauteskundeen deialdia sinatu du Artur Masek
Irailaren 27ko hauteskundeak Kataluniaren “historian data seinalatua” izateko dei egin du Generalitateko presidenteak. Estatuak Kataluniako herriaren “ahotsa isildu” nahi izatea deitoratu du Masek.
2015/08/03 - 15:33
Saenz de Santamariak, Artur Masi: 'Gobernua zelatan izango da'
Xavier Garcia Albiol PPCren Generalitaterako presidentegaia ziur agertu da hauteskundeetan mobilizazio handia izanez gero, independentziaren aurkako alderdiek irabaziko dutela.
2015/07/17 - 15:08
Artur Mas, Zarzuela jauregian: 'Bake-giroan nator'
Felipe VI.a erregeak oso serio agurtu du Generalitateko presidentea, Zarzuela jauregian.
2015/06/26 - 00:33
Artur Masen zerrenda babestuko dute UDCko kritikoek
Diziplina-espedienteak zabaltzeko txostenak eskatu dizkie zuzendaritzak zerbitzu juridikoei, baina zigor-espedienteak zabaltzeko aukerak “ez du garrantzirik”, kritikoen ustez.
2015/06/22 - 10:44
Neus Munte izendatu du Artur Masek presidenteorde eta bozeramaile
UDCk Generalitatea utzi eta gero, Mas presidenteak kontseilari berriak izendatu ditu.
2015/03/04 - 13:49
Artur Mas: 'Hauteskundeak legez kanpo uztea oso larria litzateke'
Sanchez Camachoren iritziz, CiUk eta ERCk estatu-azpiegiturak eskatu izanak “ez du inolako zentzurik”, Kataluniak ez dituelako eskumen horiek eta “100.000 urtetan ere ez ditu izango”.
2014/11/18 - 08:01
Espainiako eta Kataluniako fiskalak zatituta, Masen kereila dela eta
Torres-Dulcek fiskalen batzarra deitu du, Kataluniako Fiskaltzak Kataluniako presidentearen kontrako kereila aurkezteari uko egin ostean.
2014/11/13 - 01:10
Turull: ‘Mas auzitara eraman ala ez, berdin zaigu’
Rajoyk Moncloan egindako agerraldia “bakarrizketa” izan dela kritikatu du CiUko bozeramaileak. Bestalde, “eskuzabaltasuna eta zorroztasuna” eskatu die Turullek kontsultaren aldeko alderdiei.
2014/11/09 - 21:53
Mas eta Fernandez (CUP) besarkatu egin dira zenbaketa zentroan
Artur Mas Generalitateko presidenteak eta David Fernandez Kataluniako Parlamentuko CUPeko diputatuak besarkada beroa eman diote elkarri A9ko datu-kontaketa zentroan topo egin dutenean.
2014/11/09 - 11:51
Politikariek Kataluniako prozesuan parte hartu dute
Alderdi politikoek eta elkarteek Kataluniako biztanleak deitu dituzte Kataluniako etorkizunari buruz iritzia emateko. "Partehartze prozesua" deitu diote.
2014/10/20 - 22:09
Gobernuak CUPek egindako baldintzak onartu ditu, kontsulta egiteko
CUPek berak gezurtatu du aldebiko akordiorik dagoenik. Generalitateak eurek egindako proposamenak onartu baino ez dituela egin diote.
2014/10/20 - 15:22
Generalitateak akordioa lortu du CUPekin, kontsulta egiteko
Kataluniako Gobernuak berreskuratutzat jo du kontsultaren aldeko kontsulta, CUPekin azaroaren 9ko erreferendum alternatiboa egiteko akordioa lortu baitu.
2014/10/11 - 19:42
Masek batasunerako deia egin die burujabetzaren aldeko indar katalanei
Kataluniako presidenteak azaroaren 9ko galdeketaren legezkotasuna berretsi du.
2014/10/05 - 19:35
A-9aren ostean, Rajoyk elkarrizketaren beharra ikustea espero du Masek
Generalitateko presidenteak berretsi egin du kataluniarrek bozkatu egingo dutela azaroaren 9an.
2014/10/04 - 00:57
Mas: 'Guztiok batera aurrera egingo dugu'
Kontsultaren aldeko alderdiekin egindako bilera "ondo" joan dela esan du Generalitateko presidenteak. "Ordu askoko laneguna" izan dela adierazi du. Orduak "ongi aprobetxatu" dituztela gaineratu du.
2014/10/03 - 17:44
A9ko deialdia mantenduko dute Mas eta kontsultaren aldeko alderdiek
Auzitegi Konstituzionalari galdeketaren etetea “ahalik eta lasterren” altxatzeko ere eskatuko diote.
2014/10/03 - 09:58
Kontsultaren aldekoekin estrategia bat adosten saiatuko da gaur Mas
Fiskaltza Generalitateko presidentearen aurka egiten aztertzen ari da, desobedientzia eta prebarikazioa egotzita.
2014/10/01 - 13:48
Artur Masek ez du atzera egingo, 'katalanek boza ematen duten arte'
ERCk kontsulta egin ahal izateko epe eta izapideekin aurrera jarraitzeko eskatu dio Artur Mas presidenteari.
2014/09/29 - 22:45
Masek Konstituzionalaren abiadura 'supersonikoa' kritikatu du
Zalantzan jarri du Perez de los Cobos Auzitegi Konstituzionaleko presidentearen papera, PPko militante izan delako “denbora luzean”, eta Parlamentuak hura errefusatzea eskatu zuela gogorarazi du.