Artur Mas
2014/07/10 - 14:11
Mariano Rajoyri bilera eskatu diola jakinarazi du Artur Masek
Kataluniako presidenteak esan du batzartzeko data jartzea baino ez dela falta, baina Espainiako Gobernuko presidenteak bilera egiteko borondaterik ez duela iritzi dio.
2014/06/22 - 16:25
Mas:'Kataluniako prozesua berriztatzailea izan liteke Espainiarentzat'
Gainera, Masen ustez, Felipe VI.ari aukera "bat, bi edo hiru" eman behar zaizkio.
2014/05/30 - 21:56
Rubalcabak eta Rajoyk proposamen bat adostea eskatu zuen Masek urrian
"Ez da Estatuaren arazo bat bakarrik; ez zait hori balio. Hirurak eseri eta akordio batera heldu behar gara. Hori da egin beharrekoa", adierazi du PSOEko idazkari nagusiak.
2014/05/29 - 22:02
Eztabaida ixteko 'arriskuak hartzea' eskatu dio Masek Gobernuari
Espainiarekin elkarrizketa izateko "bigarren aukera" bat eskatu dio Sitgeseko Ekonomia Zirkuluaren presidenteak Masi. "Bigarren eta hirugarren" aukerak izan direla gogorarazi dio Masek.
2014/05/15 - 14:01
Masek Rajoyri galdeketa ez 'oztopatzeko' eskatu dio (gazteleraz)
Artur Mas Kataluniako presidenteak kontsulta deitzeko legearen izapideak 'ez oztopatzeko' eskatu dio Espainiako Estatuari 'gatazka handiagoak' saihesteko.
2014/05/15 - 13:24
Masek kontsulta onartzea eskatu du, gatazka handiagoak saihesteko
Kataluniako presidenteak azpimarratu du Katalunia Estatuan kokatzeko arazoari "irtenbide faltsurik ez emateko" garaia dela.
2014/05/07 - 14:50
Masek dio Rajoyk entzungor egiten duela kataluniarren nahiaren aurrean
Kataluniako presidenteak gogorarazi du kataluniarren % 80 dagoela kontsultaren alde. Bestalde, Espainiako presidentearekin hitz egiteko prest agertu da, baina "aurrebaldintzarik gabe".
2014/05/03 - 14:05
Iñigo Urkulluren eta Artur Masen arteko bilera, Radio Euskadin
Joseba Egibar (EAJ), Oskar Matute (EH Bildu), Borja Semper (PP), Txarli Prieto (PSE) eta Gorka Maneiro (UPyD), lehendakariaren eta Artur Masen arteko bilerari buruz aritu dira Radio Euskadin
2014/05/03 - 13:42
Egibar: 'Urkullu-Mas bilera ez zen isilpekoa izan, diskretua baizik'
PSEk eta PPK gogor kritikatu dute Iñigo Urkulluk eta Artur Masek asteon izan duten bilera. EH Bilduk, berriz, bilera horrek Masek autogobernuaren lantaldean parte hartzea ez eragoztea espero du.
2014/05/02 - 14:39
Urkulluk eta Masek bilera egin zuten atzo Ajuria Enean
Bi agintarien ustez, zailtasunak izango dituzte autogobernuan aurrera egiteko. Izan ere, Espainiako Estatuak birzentralizatze estrategia abiatu duela deritziote.
2014/05/02 - 14:09
Urkulluk eta Masek Estatuaren 'birzentralizatzea' salatu dute
Bi agintariek bi ordu eta erdiko bilera egin dute ostegun honetan Gasteizen.
2014/04/25 - 16:50
Mas: 'Prozesu honetan, denak atera gaitezke irabazle'
Artur Masek estatuari ohartarazi dio oraindik ere baduela tartea kontsulta baimentzeko. Gainera, Generalitateko presidenteak dio prozesuan ez dela ez irabazlerik ez galtzailerik egon behar.
2014/04/24 - 14:18
Estatuak bere aginduak 'inposatu nahi izatea' salatu du Artur Masek
Subiranotasunaren inguruko eztabaidarekin bere burua “ibilbide arriskutsu batean” jarri duela onartu du gaur Artur Masek.
2014/04/24 - 14:11
Masek Estatuaren agintekeria salatu du
Artur Masek Estatuaren eta Alderdi Popularraren agintekeria salatu du Parlamentaren eta kataluniarren erabakiengan.
2014/04/23 - 11:23
Artur Mas presidentearen mezu instituzionala Sant Jordi egunean
Artur Mas presidentearen Sant Jordi eguneko mezu instituzionala oso-osorik.
2014/04/23 - 10:27
Mas: 'Batzen gaituzten gauzen gainean eraiki behar dugu etorkizuna'
Kataluniako presidenteak mezu laburra irakurri du gaur goizean, Sant Jordi egunaren ekitaldiei hasiera emateko.
2014/04/09 - 16:55
Kontsulta egiteko beste bide batzuk bilatzeko eskatu dio Masek Rajoyri
Generalitateko presidenteak Gobernuko presidenteari Kataluniako prozesuaz hitz egiteko ‘eguna eta ordua’ jartzeko eskatu dio.
2014/04/09 - 16:36
Konstituzioa aldatzeko eskatu dio Masek Rajoyri
Madrilgo Kongresuaren ezezkoaren biharamunean, Artur Masek eguna eta ordua jartzeko eskatu dio Mariano Rajoyri, bilera bat izateko. Eta desafioa bota dio konstituzioaren erreformari ekin diezaion.
2014/04/09 - 10:46
Masek adierazi du atzokoa ez dela ezeren bukaera izan
Artur Masek Kataluniatik bertatik erantzun dio Kongresutik jasotako ukazioari. Masek esan du atzokoa ez dela ezeren amaiera eta galdeketa legez egiteko marko legala bilatuko dutela.
2014/04/09 - 10:40
Zein izango da Artur Masen hurrengo urratsa?
Artur Masek behin eta berriro esan du: Kataluniako Gobernuak bere horretan jarraituko du eta ez du azaroko galdeketa bertan behera utziko, nahiz eta Kongresuko gehiengo zabal batek "ezetza" eman.