Masek dio Rajoyk entzungor egiten duela kataluniarren nahiaren aurrean
Artur Mas Kataluniako presidentea Mariano Rajoyrekin hitz egiteko prest agertu da, baina "aurrebaldintzarik gabe". Hala ere, Espainiako Gobernuko presidenteak "inoiz ez" diola ezer konpondu salatu du, eta gogor kritikatu du gobernuburuak ez diola kontsultaren alde dauden "Kataluniako herritarren % 80ari entzuten".
Masek erantzun horixe eman dio Alicia Sanchez-Camacho PPren bozeramaileari Parlamentuan, Rajoyk gaur goizean Kataluniako lehentasunezko gaien inguruan Masekin biltzeko proposamena egin ostean.
Kataluniako presidenteak esan du "hitz egiteko prest" dagoela, "beharrezkoa baldin bada eta inork aurrebaldintzarik jartzen ez badu"; izan ere, PPri "baldintzak jartzea" leporatu dio, kontsultaren inguruan negoziatzeari uko egin ziolako.
Josep Antoni Duran Lleida CiUren idazkari nagusiak elkarrizketarako deia egin dio gaur Rajoyri Diputatuen Kongresuan, Kataluniako prozesuaren aurrean "gogor" eta "imajinaziorik gabe" dagoelakoan, eta Rajoyk erantzun dio hitz egiteko prest dagoela, baina Konstituzionalaren eta Kongresuaren erabakien kontra egin gabe.
"Duranen hitzak berresten ditut" adierazi du Masek, Sanchez Camachok kontsultak CiUn barne arazoak eragin dituela esan ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri