Artur Mas
2016/01/13 - 20:41
Artur Masek uko egin dio Kataluniako Parlamentuko diputatu izateari
Kataluniako presidente kargua Carles Puigdemontek hartu eta biharamunean iritsi da Masen erabakia.
2016/01/12 - 19:22
Rajoyk eta erregeak sinatutako dekretuan ez da eskertzen Masek egindako lana
Honelakoetan ohikoa da kargua utzi duen presidentearen lana eskertzea, baina oraingoan Mariano Rajoyk eta Espainiako erregeak sinatutako dekretuan ez da agertzen esker oneko hitzik.
2016/01/11 - 21:24
Gobernu berria osatzeko proposamena helarazi dio ERCk Puigdemonti
Oriol Junqueras presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izango litzateke; Raul Romeva, berriz, Atzerri, Gardentasun eta Harreman Instituzionaletarako kontseilari.
2016/01/11 - 16:41
Felipe VI.ak errefusatu egin du Carme Forcadell hartzea
Erregeak dagoeneko sinatu ditu Mas kargutik kentzeko eta Puigdemont izendatzeko dekretuak.
2016/01/11 - 13:30
Forcadell: 'Hiru hilabeteko negoziazioak ahuldu egin du prozesua'
“Legeak beti beteko ditugu: Espainiako legedia beteko dugu Kataluniako legeria izan arte”, azaldu du Parlamentuko presidenteak.
2016/01/10 - 21:46
Txalo-zaparrada artean iritsi da Artur Mas Parlamentura
Presidente gisa azken aldiz sartu da Kataluniako Parlamentura Artur Mas. Kalean ere harrera beroa egin diote.
2016/01/10 - 20:03
CUP: 'Carles, errepublika berrirako trantsizioaren presidentea zara'
Inbestidura saioak lau ordu iraun du, eta bertan alderdiek euren iritzia berretsi dute, independentziarako prozesuari eta Katalunian zabaldu den aro berriari dagokionez.
2016/01/10 - 19:52
Ines Arrimadas: 'Masek ez du legezko hautetsontziak atera nahi izan'
JxSk eta CUPek hitzartutako akordioa salatu du Kataluniako Ciudadanos alderdiko buruak, horrek hauteskundeen errepikapena saihestu baitu.
2016/01/10 - 18:23
Inbestidura saioa Parlamentuan
Carles Puigdemont Generalitateko presidente izendatzeko saioak bitxikeria anitz utzi ditu. Hona hemen inbestidura-saioaren argazkirik onenak.
2016/01/10 - 17:00
CUP pozik, Mas 'erditik kentzea' lortu duelako
CUPen Kontseilu Politikoak berretsi egin du Junts pel Sirekin erdietsitako akordioa. Gainera, Julià de Jòdar eta Josep Manel Busquet diputatuek dimitituko dute.
2016/01/10 - 15:01
Gobernu berriak Kataluniako Errepublikaren oinarriak ezarriko ditu
Lehenengo oinarriak hauek izango dira: prozesu konstituziogilearen legea, gizarte segurantzarena eta ogasunarena.
2016/01/10 - 14:55
Artur Mas jarduneko presidentearen erabakia, egunkaritan lerroburu
Masek Puigdemonti pasoa utzi diola esan du La Vanguardiak. Gogorrago jardun da El Periodico de Catalunya: Masek amore eman duela eraman du azalera.
2016/01/10 - 14:40
Egoera berriaren aurrean, presioa egiten hasi da Espainiako Gobernua
Generalitateko presidentegai berriaren harira, Moncloak ohartarazi duenez, "independentismoaren desafio geldiarazteko ezinbestekoa da Parlamentuan oinarri sendoa izatea".
2016/01/10 - 14:36
'Lasai' egoteko eskatu dio Artur Masek Estatuari
Kataluniako prozesu subiranistak aurrera jarraitzen duela azpimarratu du. Masen esanetan, 'alarmak piztu dira' Madrilen eta gaineratu du ez duela PPk agintean jarraitzerik nahi.
2016/01/10 - 14:12
JxPk eta CUPek lotutako akordioaren nondik norakoak
CUPek Carles Puigdemont presidentegaia babestuko du eta, ordainetan, CUPeko bi diputatu JxPko taldera igaroko dira.
2016/01/10 - 13:36
Colau: 'Hautetsontzien beldur ziren Artur Mas eta CDC'
Azken unean Junts Pel Sik eta CUPek hitzartutako akordioa "legitimoa baina behartua da", Ada Colau Bartzelonako alkatearen esanetan.
2016/01/10 - 10:27
Horrelakoa izango da inbestidura saioa
Carles Puigdemont Kataluniako presidente izendatuko dute gaur, 17:00etan; Generalitateko 130. Presidentea izango da.
2016/01/10 - 09:04
Junts pel Siren eta CUPen arteko akordioaren gakoak
Akordioak presidente bat izendatzea, legegintzaldiari hasiera ematea eta hauteskundeak deitzea saihestea ahalbideratzen du.
2016/01/09 - 21:37
Mas badoa Generalitateko presidentetzatik, negoziazioen azken egunean
Gobernu berrian kargurik onartuko ez duela gaineratu du, bai, ordea, politikan jarraitzeko asmoa, eta etorkizunean berriro presidentetzara aurkezteko atea zabalik utzi du.
2016/01/09 - 19:24
Carles Puigdemont, kazetari bat Generalitateko buru
Gironako alkate eta Independentziaren Aldeko Udalerrien (AMI) presidente dena Generalitateko presidente berria izango da, Artur Masen ordez, itxura guztien arabera.