Asia
2023/01/08 - 15:51
2.000 milioi joan-etorri egingo dituzte txinatarrek ilargi urtearen ospakizunetan
Pandemiaren aurkako neurriak kendu eta gero, milaka familia elkarrekin berriro izango dira. Dagoeneko hasi da munduan urtero egiten den migraziorik handiena.
2022/12/31 - 11:28
Txinatik iritsitako bidaiarien osasun kontrolak, indarrean
Lehenengo hegaldiak 18:00etan iritsiko dira Madrilera. Frantziako Gobernuak ere 48 ordu lehenagoko COVID-19 test negatiboa eskatuko die bidaiari txinatarrei.
2022/12/30 - 18:53
Beste 7 urteko espetxe zigorra ezarri diote Suu Kyi birmaniar lider ohiari
Europar Batasunak epaia gaitzetsi du, "beharrezko bermerik" gabeko prozesu batean epaitu dutela iritzita.
2022/12/30 - 11:36
Bizitasun irudiak Txinako Guangzhou hirian
Txinako herritarrak normaltasuna berreskuratzen ari dira, koronabirusagatik jarritako murrizketak lasaituta.
2022/12/29 - 13:56
Orive: ''Txinakoa begiratzekoa da, aldaera berriren bat agertzen bada, baina mundu guztian gertatu dena da''
Gorka Orive ikertzailea eta EHUko irakasle titularraren ustez, herrialde askok hartutako neurriek, Txinak neurriak lasaitu ostean, gehiago dute geopolitikatik. Edozein kasutan, gizartea birusaren aurrean babestuta gaudela azpimarratu du.
2022/12/27 - 11:58
Txinan sartzen diren bidaiariek ez dute berrogeialdirik egin beharko urtarrilaren 8tik aurrera
Osasun agintariek azaldu dute bidaiariek ez dutela osasun kode berderik beharko Txinan sartzeko (orain arte beharrezkoa zen); bai, ordea, 48 ordu lehenago egindako PCR negatiboa.
2022/12/06 - 19:08
Indonesiak zigor kodea erreformatu du, ezkontzatik kanpoko sexua eta apostasia debekatzeko
Ia ehun GKEk kritikatu dute erreforma "antidemokratikoa" izateagatik. Bere aurkariek munduan musulman gehien dituen herrialdearen "islamizazioa" gaitzesten dute.
2022/12/04 - 22:03
2.000 ebakuatu daude Indonesiako Java irlan eta agintariek alerta gorena jarri dute indarrean
Semeru sumendia kea eta errautsa botatzen hasi da eta inguruetako biztanleak izututa ari dira tokitik ihesian. 2.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte orain arte. Semeru sumendia Indonesiako aktiboenetarikoa da. Iaz ezusteko erupzio batean 40 hildako eta 5.000 desplazatu izan ziren.
2022/12/03 - 13:53
Txinako hiri handiak covidaren kontrako murrizketak arintzen hasi dira
Sun Chunlan ministroak azaldu duenez, birusaren patogenizitate baxuari esker eta herritarren txertatze tasa altuari esker, "pandemiari aurre egiteko neurriak malgutzea posible da, egoera ezberdina delako".
2022/11/27 - 12:35
Kolera zabaltzen ari da Ekialde Hurbilean, eta 70 pertsona hil dira Libano eta Sirian
Sirian duela 14 urte desagerrarazi zuten gaixotasuna, eta Libanon duela 30 urte izan zen azken agerraldia.
2022/11/21 - 18:24
Gutxienez 162 pertsona hil dira Indonesian 5,6 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildako gehienak klasean zeuden umeak dira. Lurrikarak Jakarta hiriburua astindu du, eta zauritu ugari eragin ditu.
2022/11/21 - 13:13
Gutxienez 55 pertsona hil dira Indonesiako probintzia jendetsuenean 5,6 graduko lurrikara baten ondorioz
Gutxienez 55 pertsona hil eta ehunka zauritu dira 5,6 graduko lurrikara batek Mendebaldeko Java probintzia astindu ostean. Hainbat eraikin behera etorri dira eta errepide batzuk itxita daude.
2022/11/12 - 15:49
Txinan hainbat suizidio kasu izan direla salatu dute, itxialdien ondorioz
Txinan, covid zero politikak arazo psikologiko ugari eragiten ari dira. Etxebizitza batean positibo kasu bat antzemanez gero, eraikin osoa konfinatzen dute. Psikologoek alarma gorriak piztu dituzte, besteak beste, suizidioak areagotzen ari direlako.
2022/11/08 - 13:57
Non ikusi ahal da gaurko ilargi eklipse osoa edo odol ilargia?
Ilargiak kolore gorria hartuko du, eta ez da 2025era arte errepikatuko. Dena dela, ez da Euskal Herrian ikusteko aukerarik izango.
2022/11/05 - 12:44
Zimitz marroi kirasduna Gipuzkoan ugaritzen ari dela ohartarazi dute, ziztatzen ez duen espezie inbaditzailea
Eraikinen arrailetan, etxeen eta autoen barruan edo hiriko zuhaitzen izerdia xurgatzen aurki daiteke.
2022/11/01 - 16:55
Seulgo Halloween festako hainbat parte-hartzailek ihesaldia baino lau ordu lehenago ohartarazi zuten arriskuaz
Azken txosten ofizialaren arabera, 156 pertsona hil eta 151 zauritu dira, larunbat gauean Hego Koreako hiriburuan izandako jende oldean. Herrialdeko lehen ministro Han Duk-sook onartu du ezbeharra saihesteko protokoloak falta direla.
2022/10/31 - 08:59
Gutxienez 141 pertsona hil, eta beste 60 zauritu dira Indian, zubi zintzilikari bat erorita
Lekukoek azaldu dutenez, 500 lagun inguru, emakumeak eta haurrak tartean, ari ziren zubia igarotzen erori denean. Gujarat Estatuan izan da tragedia, Indiako mendebaldean.
2022/10/30 - 15:22
Tragedia 100.000 lagun inguru bildutako Halloweeneko festa erraldoi batean, Seulen
Gutxienez 154 lagun hil dira eta ehunka zauritu daude. Kale estu batean jendetza harrapatuta geratu da, eta arnasa hartu ezinik jendea hiltzen hasi da.
2022/10/30 - 13:39
Aritz Mendiola aktore eta abeslariaren lekukotza Seuldik: ''Nire ingurukoak onik daude''
Go!azen-eko aktoreak Seuleko jende pilaketan gertatutakoa azaldu dio EITB Mediari bertatik bertara. Askotan joaten omen da 150 hildakotik gora izan den inguru horretara, baina atzo, zorionez, ez zen joan.
2022/10/30 - 12:37
Gutxienez 154 pertsona hil dira Seulen, Halloween ospatzen ari zirela, jendetzak zapalduta
Biktima gehienak 20 urte inguruko gazteak dira. Seulgo Poliziak ikerketa ireki du eta Hego Koreako presidenteak dolu ofiziala ezarri du herrialde osoan.