Asia
2022/06/05 - 16:41
Gutxienez 40 pertsona hil dira eta 200 zauritu Bangladeshen, kontainer biltegi batean izandako leherketan
Chittagong hiriko kontainer biltegiak su hartu eta lehertu egin da. Agintarien arabera, ez dute argi sutea zerk eragin duen, baina azkar zabaldu da, produktu kimikoengatik. Istripuaren unean 250 lagun zeuden lanean. Azken urteotan dozenaka langile hil dira fabriketan izandako leherketa eta suteetan.
2022/06/02 - 22:46
Zein herrialdek eskatzen dute oraindik covid pasaportea sartu ahal izateko?
Covid pasaportea ez da gehiago eskatuko Europar Batasunetik edo Schengen espaziotik Espainiara sartzeko. Gainerako herrialdeetako bidaiariek erakutsi egin beharko dute. Iragarpen honen ondoren, eta uda ate joka daukagula, beste herrialde batzuetan, eskatuko diguten edo ez jakin nahi izan dugu.
2022/05/28 - 18:25
Pakistanen eraildako bi emakumeak Bartzelonan zuten pisua aurkitu du Poliziak
Sei gizonezko daude atxilotuta Pakistanen, hilketekin zerikusia dutelakoan. Hilketen lekuko izan zen nesken ama. Gaur 9 urteko semearekin elkartu da eta astelehenean itzuliko dira Bartzelonara. Etxea eta lana agindu dizkio Generalitateak.
2022/05/14 - 16:56
Egunean 170.000 kutsatu zenbatuta, inoizko krisirik handiena bizi dute Ipar Korean
Ipar Korean, Kim Jong-un Ipar Korean, Kim Jong-un presidenteak aitortu du herrialdea sortu zenetik bizi izan duten kalbariorikaitortu du herrialdea sortu zenetik bizi izan duten kalbariorik handiena covidaren krisia dela. Hori bai, ez du covidik aipatu, eta jatorri ezezaguneko sukarraz hitz egin du.
2022/05/07 - 17:31
Aurpegia estaltzeko agindu diete talibanek emakumeei eta burka erabiltzea gomendatu
Birtutea Sustatzeko eta Bizioa Prebenitzeko Ministerioak zabaldu duen aginduaren arabera, "emakumeek ez badute ezer garrantzitsurik egiteko, hobe etxean geratzen badira".
2022/04/29 - 23:05
Txinak estazio meteorologiko bat jarriko du Everest gailurrean
8.000 metroko altitudearekin, munduko estazio meteorologiko automatiko altuena izango da.
2022/04/22 - 11:41
Shanghaik murrizketak areagotuko ditu, koronabirusak eragindako kasu eta hildakoen gorakada dela eta
Shanghaiko Alkatetzak iragarri du gogortu egingo dituela koronabirus kasuen gorakadaren ondorioz ezarritako murrizketak. Azken 24 orduetan covid-19ak eragindako hamar hildako zenbatu dituzte, azken boladako kopururik altuena.
2022/04/14 - 14:45
Turistak Thailandiako Maya Bay hondartza idilikora itzuli dira
Edukiera mugatuarekin eta bainatzeko debekuarekin bada ere, turistak gogotsu itzuli dira Thailandiako Maya Bay hondartza ospetsura. Hiru urte egin ditu hondartza famatu honek itxita, ingurumena hondatzen ari zelako.
2022/03/27 - 21:21
Gizonak eta emakumeak aisialdi lekuetan batera egotea debekatu dute talibanek Afganistanen
"Igandeetan, astelehenetan eta astearteetan emakumeak bakarrik joango dira dibertsio parkeetara, hijaba jantziz gero, eta gizonak asteazkenetik larunbatera" agindu du Birtutea Sustatzeko eta Bizioa Prebenitzeko Ministerioak. Gainera, nesken eskolek itxita jarraituko dute.
2022/03/14 - 13:37
CAFek 200 milioi euroko kontratua sinatu du Saudi Arabian
Zerbitzuen kontratuak, besteak beste, bost urtez trenak mantentzeko lanak egitea jasotzen du.
2022/03/05 - 16:20
Aurrekontu militarra % 7 igoko duela iragarri du Txinak
Txinako Batzar Nazionala bildu da gaur. Herrialdeko aurrekontuak adostu eta lege berriak aurkezteko egiten da batzarra, urtero.
2022/02/01 - 10:12
Txinak Tigrearen Urtearen etorrera ospatu du
Begi bat ostiralean hasiko diren Olinpiar Jokoetan jarrita ospatu dute txinarrek Tigrearen Urtearen etorrera. Horretaz gain, ospakizunak mugatuta egon dira hiri handietan pandemiagatik.
2022/01/22 - 16:54
100 hildako baino gehiago eragin ditu Saudi Arabiak Yemenen, bonbardaketa baten ondorioz
Yemenen dagoen atxiloketa zentro baten kontra jaurti dituzten bonbak. Zazpi urte bete ditu jada gerrak eta 377.000 pertsona hil dira.
2022/01/18 - 10:55
Gutxienez 12 pertsona hil dira koalizio arabiarrak Yemengo hiriburuaren aurka egindako erasoetan
Gutxienez 12 pertsona hil eta beste 11 zauritu ziren bart Saudi Arabiak zuzendutako koalizio arabiarrak Sanan egindako bi aire-erasotan.
2022/01/14 - 11:51
"Elkarrizketen porrotaren ondoren, Errusia eta NATOren arren tentsioa areagotu da"
Ukrainan tentsioa jaisteko Mendebaldea eta Errusiaren artean aste honetan izandako hiru bilerak akordiorik gabe amaitu dira.
2022/01/13 - 15:14
Emakumeak Saudi Arabian: Janire Fraguak Riadetik kontatu digu bizitzen ari dena
Janire Fragua EITB Mediako kazetaria Saudi Arabian da Athleticek lehiatuko duen Superkopako partidari jarraipena emateko.
2022/01/13 - 12:00
Errusiako tropak Kazakhstandik erretiratzen hasi dira, matxinada amaitu ostean
Andrei Serdiukov Errusiako jeneralak, "bakegintza" taldearen komandanteak, soldatuek egindako lana eskertu du. Tropak, hilaren 6an iritsi ziren herrialdera, Tokaiev Kazakhstango presidenteak "mehatxu terroristari" aurre egiteko laguntza eskatu eta biharamunean.
2022/01/12 - 17:40
Amnistia Internazionalak eskatu du Superkopako jokalariek besoko morea janztea, Saudi Arabiako emakumeen alde
Gobernuz kanpoko erakunde horrek salatu du herrialde horretan giza eskubideak urratzen dituztela, batik bat, emakumeena eta LGTBI pertsonena. Superkopa gaur eta bihar jokatuko dute, besteak beste, Athleticek.
2022/01/12 - 16:05
Nazioarteko tropak Kazakhstandik irteten hasiko dira eta Tokayev presidenteak neurri sozialak iragarri ditu
OTSC antzinako errepublika sobietarretako sei herrialde batzen dituen aliantza militarreko soldaduak ostegunean hasiko dira Kazakhstandik ateratzen.
2022/01/12 - 11:51
Herrialdea krisitik ateratzea Gobernuaren betebeharra dela dio Kazakhstango lehen ministro berriak
Bestalde, Amnistia Internazionalak protesta masiboen berri emateagatik eta istiluetan hildako zibilen kopurua argitzeagatik modu arbitrarioan atxilotutako kazetariak eta ekintzaileak aske uzteko dei egin die herrialdeko agintariei.