LAN EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 40 pertsona hil dira eta 200 zauritu Bangladeshen, kontainer biltegi batean izandako leherketan

Bangladeshen zauritutakoak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia
18:00 - 20:00
Gutxienez 40 pertsona hil dira eta 200 zauritu Bangladeshen, kontainer biltegi batean izandako leherketan
Chittagong hiriko kontainer biltegiak su hartu eta lehertu egin da. Agintarien arabera, ez dute argi sutea zerk eragin duen, baina azkar zabaldu da, produktu kimikoengatik. Istripuaren unean 250 lagun zeuden lanean. Azken urteotan dozenaka langile hil dira fabriketan izandako leherketa eta suteetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X