ANALISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Elkarrizketen porrotaren ondoren, Errusia eta NATOren arren tentsioa areagotu da"

Ukrainan tentsioa jaisteko Mendebaldea eta Errusiaren artean aste honetan izandako hiru bilerak akordiorik gabe amaitu dira.

Astelehenean Errusia eta Estatu Batuetako ordezkariak Genevan bildu ziren, asteazkenean NATOrekin Bruselan, eta ostegun honetan Vienan OCSEkin (Europako Elkarlana eta Segurtasunerako Erakundea). Denak amaitu dira giro ezezkor batean.

Hiruretatik garrantzitsuena Errusiako ordezkariak NATOrekin izandakoa izan da. Bertan Aliantza Atlantiarrak erabat gaitzetsi du Errusiaren eskaera nagusia. Moskuk idatzitako bermeak eskatzen ditu, Ukraina NATOn sar ez dadin. Aliantza Atlantiarrak ezezko borobilaz erantzun dio, herrialde batek NATOn sartu nahi badu, sarrera ezin diola ukatu, esanez.

Errusiako agintariek "traizioa" egitea leporatzen die Mendebaldeko agintariei, 1990an Alemaniako bateratzea truke emandako hitza ez zutelako bete. Orduan NATOk Ekialdera, lehenagoko bloke sobietarrera, ez zabaltzeko konpromesua hartu zuen. Munichen 2007an Vladimir Putinek emandako bermeak apurtzea eta nazioarteko legedia hondatzea leporatu zizkion Mendebaldeari. Lehenago, 1993an Boris Yeltsin, orduko Errusiako presidenteak ere "traizioaren" teoria erabili zuen.

Zein da Errusiaren protestaren oinarria?

Errusiaren arabera, Georges Bush presidentearen garaian, James Baker, estatu idazkariak ahozko konpromisoa eman zion Mikhail Gorvatxoferi 1990ko irailean. Helmut Kohl, orduko Alemaniako kantzilerrak ere antzerako promesa egin zuen. Gero 1991an, John Major lehen ministro britainiarrak ere, NATO Ekialdera sekula ez zela zabalduko, esan zuen. Baina NATOk erantzuten duenez, ahozko promesa haiek ez ziren inoiz idatzita jarri, ez eta Errusiarekin sinatutako inongo itunean sartu.

Harrez gero, lehengo bloke komunistako 14 estatu berri sartu dira NATOn prozesu ezberdinatan. Orain Errusiarentzat Ukraina inoiz zeharkatu behar ez den marra gorria da , eta tarteko guztiekin Ukrainari NATOn sartzea oztopatu nahi dio.

Testuinguru horretan, Alemaniako hedabide kontserbadore batzuk jakinerazi dutenez, NATOn beldur dira, Errusia Aliantza Atalntiarreko estatu batzuei eraso eginteko prest omen dagoelako. Hori dela eta, Baltiko Itsasoan eta Mediterraneoan itsas indar errusiarrak batzen ari dira.

Ofizialki NATOk ez dauka hori kontutan, eta mantentzen duen mehatxu bakarrak zigor ekonomikoak eta finantziarioak dira, hori Errusiak Ukrainari eraso egin diezaioken kasurako.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X