Asia
2024/06/16 - 12:24
50.000 kaltetu baino gehiago Txinako hego-ekialdean izandako uholdeengatik
Ekainaren 9az geroztik izaten ari diren euriteen ondorioz, 27.000 herritar etxetik irtenarazi dituzte. 500 mm-tik gora pilatu dituzte Nanping hirian.
2024/06/04 - 18:56
Modik bere aliantzaren garaipena aldarrikatu du Indiako hauteskundeetan
Horrela, Aliantza Demokratiko Nazionalak gehiengo absolutuari eustea lortu du, baina babesa galdu du 2019ko bozekin alderatuta, Indiako Garapen Nazionalerako Aliantza Inklusiboak (INDIA) gora egin duelako.
2024/06/04 - 11:50
Botoen zenbaketa hasi da Indian, hauteskundeek iraun duten 44 egunen ostean
Indian gaur goizean hasi dira herrialdean egin diren hauteskunde legegileetako botoak zenbatzen. 44 egun iraun duten hauteskundeetan 642 milioi pertsonak eman dute botoa.
2024/06/04 - 11:15
Chang'e zunda txinatarrak Ilargiaren ezkutuko aurpegiaren lehen laginak jaso ditu
Maiatzaren 3an Lurretik abiatu zen zunda joan den igandean ilargiratu zen Aitken-Hego Poloa arroan. Lagin-bilketa amaitu ondoren, lurreratze-moduluak Txinako bandera nazional bat zabaldu zuen lehen aldiz Ilargiaren ezkutuko aurpegian.
2024/06/02 - 12:25
''Chang'e 6'' txinatar zunda arrakastaz ilargiratu da Ilargiaren aurpegi ezkutuan
Laginak hartuko ditu gutxien ikusten den aurpegian, historian lehen aldiz. Zundaren joan-etorriak 53 egun iraungo du.
2024/06/01 - 13:12
Hauteskunde orokorren azken eguna abiatu dute Indian, 44 egunen ostean
Munduko hauteskunde luze eta jendetsuenak dira, ia 969 milioi boto-emaile baitaude erregistratuta. Hauteskundeak apirilaren 19an hasi ziren, eta Lok Sabha Indiako Parlamentuko Behe Ganberaren 486 eserlekuak berritzea dute helburu.
2024/05/29 - 16:45
52,3 gradutara iritsi dira termometroak New Delhin
Ofizialki baieztatuz gero, Indiako hiriburuan inoiz izan den tenperaturarik altuena izango litzateke. Tenperatura handiei ur-eskasiagatiko alerta gehitu behar zaie, eta horren ondorioz, Gobernuak murrizketak ezarri behar izan ditu uraren hornikuntzan.
2024/05/27 - 00:27
Presidentetzarako hauteskunde prozesuari formalki ekin diote Iranen
Irango Hauteskunde Egoitzak jakinarazi duenez, hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean egongo da zabalik, eta, ondoren, hauteskundeak baino bi aste lehenago onartutako hautagaien behin betiko zerrenda argitaratuko dute. Ekainaren 28an izango dira hauteskundeak.
2024/05/21 - 21:47
Gutxienez hildako bat eta 30 zauritu utzi dituzte Londresetik Singapurrerako hegaldi batean
Britainia Handiko 73 urteko gizon bat hil da, eta 30 zauritu daude, horietatik zazpi egoera kritikoan, Singapur Airlines-en hegaldi batean izandako turbulentzien ondorioz.
2024/05/21 - 20:12
Hildako bat eta 30 zauritu "turbulentzia gogorren" ondorioz, Londresetik Singapurrerako hegaldi batean
Hegazkina (Boeing 777-300 ER) Londresko Heathrow aireportutik abiatu zen 211 bidaiari -haietako bi espainiarrak- eta 18 langilerekin.
2024/05/21 - 16:44
Okerrera egin du Afganistanen zauritutako emakume bilbotarraren osasun egoerak
Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietarako ministroak jakinarazi du Araceli Tamayo joan den asteburuan Afganistanen larri zauritutako emakume bilbotarraren egoerak okerrera egin duela. "Medikuen informazioaren zain gaude, etxerako bidaia antolatu ahal izateko", gehitu du.
2024/05/21 - 12:07
Fuji mendiaren bista ezagun bat gortina batekin estali dute Japonian, turista gehiegi bertaratzen direlako
Turismo masiboak oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa blokeatzen zuen Fujikawaguchiko hirian. Hori dela eta, 2,5 metroko altuera eta 20 metroko zabalera duen gortina beltz bat jarri dute agintariek.
2024/05/20 - 13:30
Afganistanen zauritutako bilbotarrak hobera egin du, baina larri dago
Atzerri ministro espainiarrak esan du diplomazialariak daudela Asiako herrialdean zaurituak "beharrezko osasun arreta" jasotzen duela ziurtatzeko.
2024/05/20 - 11:05
Nor zen Ebrahim Raisi?
Irango presidentea herrialdeko bigarren gizon garrantzitsuena da, Ali Jamenei ayatollahren atzetik. Batzuek uste zuten Raisi hurrengo Aiatola izango zela, herrialdeko buruzagi gorena, hain zuzen ere.
2024/05/20 - 10:00
Albiste izango dira: Irango presidentea hil da, bilbotarra zaurituta Afganistanen eta su olinpikoa Iparraldean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/19 - 23:14
Irango presidentea hilko balitz, presidenteordeak hartuko luke boterea hurrengo sei hilabeteetan
Hemendik sei hilabetera hauteskundeak egin beharko lirateke horrelakorik gertatuko balitz. Irango erregimenarentzat kolpe gogorra litzateke Ebrahim Raisi galtzea eta bere alde errezatzeko eskatu diote herritarrei.
2024/05/19 - 22:57
Afganistanen ostiralean turista talde baten aurka egindako erasoan zaurituetako bat Bilboko emakume bat da
Araceli Tamayo, 82 urteko bankako erretiratua eta bidaiari amorratua, Kabulgo ospitale batean dago. Hiru turista katalan hil zituzten atentatuan. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.
2024/05/19 - 12:47
Diplomazialari espainiarrak iritsi dira Afganistanera, eta turistetako batek etxerako bidea hartu du jada
Zauritua "egoera kritikoan baina kontziente" dago. Hildakoetako bi Bartzelonan eta Terrassan farmazia bana zuten ama-alabak dira. Zazpi pertsona atxilotu dituzte erasoarekin zerikusia dutelakoan.
2024/05/18 - 23:50
Afganistan, talibanen mende egon arren, gero eta jende gehiago erakartzen duen herrialde arriskutsua
5.000 turista atzerritar inguru jaso zituen Afganistanek 2023ko martxotik 2024ko martxora bitartean, talibanen menpe egon arren eta nazioarteak bertara ez joateko gomendioa egin arren.
2024/05/18 - 10:12
Hiru turista katalan hil dituzte Afganistanen
Erasoa Bamyanen egin dute, Afganistan erdialdeko izen bereko probintziaren hiriburuan. Talibanen Gobernuak jakinarazi duenez, lau pertsona atxilotu dituzte. Espainiak itxita du Kabulen duen enbaxada 2021eko abuztutik, eta Atzerri Ministerioak "Afganistanera inola ere ez bidaiatzea" gomendatzen du.