Astigarraga
2020/11/25 - 13:55
Kutsatzeek behera egin dute EAEn: 38 udalerri gorri, 26 laranja eta 7 hori
Abadiñon, Amurrion, Derion, Bermeon, Elorrion, Trapagan eta Zumaian nabarmen egin du hobera egoerak. Herri horiek guztiak eremu horian daude.
2020/11/24 - 13:51
Bederatzi udalerrik lortu dute gorritik laranjara jaistea Euskadin
Gasteiz da horietako bat. Dena dela, oraindik 40 herri daude egoera kritikoenean.
2020/11/23 - 13:55
49 "udalerri gorri" ditu EAEk, ostiralean baino zortzi gutxiago
Arabako lurraldea eremu gorritik irten eta laranjan sartu da, Amurrion kutsatzeen gora egin badute ere.
2020/11/20 - 13:47
Kutsatzeen beherakadak eremu gorritik atera ditu Arrigorriaga, Ortuella eta Urnieta
Deriok gune laranjatik gorrira doan langa igaro du berriro. Bermeok, aldiz, eremu horian kokatzea lortu du azken orduetan.
2020/11/19 - 13:44
Agurain eremu gorrira itzuli da; Usurbilek hortik ateratzea lortu du
Bizkaian ez da aldaketa nabarmenik izan azken orduetan. Guztira, 59 udalerri daude gune gorrian EAEn, 10 laranjan eta 2 horian.
2020/11/18 - 14:57
Egoerak hobera egin du Abadiñon, Elorrion, Hondarribian eta Zumaian
Eremu gorritik atera dira azken orduetan Abadiño, Hondarribia eta Zumaia. Gainera, Elorriok maila laranjatik horira doan langa gainditzea lortu du.
2020/11/16 - 14:01
Agurain, Laudio eta Durango udalerri gorrien zerrendatik irten dira
Kutsatzeek azken orduetan behera egin dute Arabako eta Bizkaiko hiru udalerri horietan. Muskizen, aldiz, goranzko joera hartu dute, eta udalerri gorrien zerrendan sartu da berriro.
2020/11/13 - 13:45
Derio udalerri gorrien zerrendan sartu da, eta Muskiz eta Ondarroa handik atera dira
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gainerako udalerrietan ez da aldaketa nabarmenik izan azken 24 orduetan.
2020/11/12 - 13:27
66 udalerri daude eremu gorrian EAEn, lau laranjan eta bakarra horian
Bermeo, Derio, Elorrio eta Gernika-Lumo dira Jaurlaritzaren semaforoan laranjaz dauden udalerri bakarrak. Amurriok kolore horiari eusten dio.
2020/11/11 - 13:41
Gipuzkoak udalerri guztiak ditu eremu gorrian
Kutsatzeek izan duten gorakadaren ondorioz, kolore gorriz margotu dute Mutriku. Bizkaian, bestalde, laranjatik gorrira doan langa igaro du Gorlizek.
2020/10/29 - 14:15
Berango, Erandio eta Sestao udalerri gorri dira orain; Elorrio, berriz, laranja
Gainerakoan, aldaketa gutxi izan dira. Hala, 44 dira guztira eremu gorrian dauden udalerriak: 29 Gipuzkoan; 14 Bizkaian eta bakarra Araban.
2020/10/28 - 14:04
Agurain, Lekeitio eta Santurtzi sartu dira "gune gorrian", eta Mutriku atera da
Gainerakoan, aldaketa gutxi izan dira. Hala, 42 dira guztira eremu gorrian dauden udalerriak: 29 Gipuzkoan; 12 Bizkaian eta bakarra Araban.
2020/10/27 - 13:11
Ondarroa gorriz margotu dute Bizkaian, eta Zarautz laranjara igaro da Gipuzkoan
Gainerakoan, ez da aldaketarik izan. Hala, 40 dira guztira eremu gorrian dauden udalerriak: 30, Gipuzkoan; 10, Bizkaian. eta bat ere ez, Araban.
2020/10/26 - 11:32
Gipuzkoako eta Bizkaiko 39 udalerri daude jada eremu gorrian
Araba da egonkor mantentzen den lurralde bakarra. Donostia, Errenteria, Irun, Zornotza, Galdakao edota Muskiz laranjatik gorrira igaro dira azken orduetan.
2020/10/23 - 14:50
Bergara, Arrasate eta Ortuella "udalerri gorrien" zerrendan sartu dira
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuek kolore laranja dute oraindik ere, tokian tokiko larritasun maila neurtzeko Jaurlaritzak prestatu duen semaforoan.
2020/10/22 - 14:38
Lazkaora eta Legazpira iritsi da COVID-19aren "alerta gorria"
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuek kolore laranja dute, tokian tokiko larritasun maila neurtzeko Jaurlaritzak prestatu duen semaforoan.
2020/10/21 - 16:24
Intzidentzia-tasa altua duten herriak 18 dira Gipuzkoan
Hernani eta Lezo sartu berriak dira , 5.000 biztanletik gorako herrien artean kutsatze tasak 500 positibo gainditzen dituztenen artean.
2020/10/21 - 15:03
Andoain eta Urretxu ere gorriz COVID-19aren eragina neurtzen duen semaforoan
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuek kolore laranja dute, tokian tokiko larritasun maila neurtzeko Jaurlaritzak prestatu duen semaforoan.
2020/10/18 - 18:16
Gipuzkoako gune gorriak: 10 udalerri daude kutsatze-tasa oso altuarekin
100.000 biztanleko 500 kutsaturen langa gainditu dute 10 herrik Gipuzkoan. Herritarrekin izan da ETB eta datu txarrak ikusita, "neurriak orain hobeto beteko" ote diren esperantza dute askok.
2020/10/17 - 17:48
42 COVID kasu berri atzeman dituzte Beasainen egun bakarrean, eta 21 Ordizian
Orain arteko egunik okerrena izan zen atzokoa Gipuzkoan: 76 kasu berri Donostian, 30 Irunen, 17 Azkoitian, 12 Azpeitian, 16 Eibarren, 14na Errenterian eta Hernanin. Horrela, 430 osatu arte.